Udako Ikastaroak 2011: proposamenak bidaltzeko aukera.

2011ko Udako Ikastaroak antolatzeko lanean hasi da UEU. UEUren Udako Ikastaroak ‘tradizio’ badira ere, urtero berriztu eta egokitu egiten ditugu. UEUren Udako Ikastaroetan ondoko balioak sustatu nahi ditugu:

  • Lurraldetasuna: tokiko beharretara doitutako eskaintza izatea nahi dugu.
  • Euskara: euskara hutsean lan egiten dugu.
  • Kalitatea: euskaldunen etengabeko prestakuntzara egokitutako eskaintza da, esperientzia handiko profesionalek emandakoa.
  • Diziplinartekotasuna: jakintza arlo ezberdinen elkarlanetik sortutako ezagutza berriak sustatzen ditugu.
  • Komunitatea: komunitate zientifiko-intelektual euskaldunaren bilgunea ere izan nahi dugu.

Honetarako komunitate euskaldunaren elkarlana ezinbestekoa da eta parte hartzeko aukera ireki dugu.

2011ko Udako Ikastaroek ondoko ezaugarriak izango dituzte:

  1. Datak: 2011ko ekainaren 27tik uztailaren 22a bitartean.
  2. Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.
  3. Ikastaro laburrak: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  4. Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  5. Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa.
  6. Aurrez aurre edo on line emateko aukera dago.


Proposamenak:

  • Epea: 2011ko urtarrilaren 23a arte.
  • Bidali beharrekoa: ikastaroaren gaia, behin-behineko izenburua eta tokia.
  • Nora: ikastaroak@ueu.org helbidera.
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun bat emango da.
  • Antolaketa osoa gidatua da.

Deialdi hau UEUrekin lan egiteko interesa daukan edonori irekita dago.


Informazio gehiago:
Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)
943 82 14 26
i.iciar@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude