Erremedio naturalen itzulera

Sendabelar eta erremedio naturalek azkenaldian izan duten gorakadaz hitz egin dugu Itziar Salegi naturopata eta aromaterapeutarekin. Salegik UEUk antolatu dituen udako ikastaroen barruan gai honen inguruko tailer bat zuzendu du.

Zer eskaintzen diote erremedio naturalek jendeari?
Nire ustez alde batetik naturarekiko gertutasuna eta bestetik erremedio naturalak berriro ezagutu eta erabiltzeak beren osasunaren jabe izatea dakar, gorputza hobeki ezagutzea. Erremedio hauek erabil daitezke, elementu fisikoetan, psike-an, norberaren oreka emozionala lortzeko, norbere higienean eta etxea garbitzeko produktuetan. Gainera mendira joan eta erraz askoa da elementuak lortzea.  Gizarte honetan dena kanporantz begira egiten dugu, eta garrantzitsua da barnekoa ere zaintzea, kanpotik ondo egoteko barrukoa ere ondo egon behar baita.

Gizartean gero eta nabariagoa da gauza naturalen aldeko joera?
Bai, gero eta gehiago. Itxaropen guztia  botikak eta penizilina bezalako farmakoetan jarri zen, eta noski, alde onak badituzte, eta lagungarri dira. Baina ikusi da ez dela perfektua, badituela hutsuneak. Ondorioz naturara itzultzeko joera dago. Nire ustez jende askok sintesia egiten du, momentuan berak hobea dela uste duenaren arabera, sendabelarretara joko du, ala botiketara.

Nolatan galdu da erremedio naturalen ezagutza azken bi belaunaldietan?
1852an lehen aspirina egin zenetik laborategien loraldia ezagutu dugu. Natural zena baserritarrekin lotzen zen, ezjakintasunaren ondorio bezala hartzen zen; natura animaliena zen,  mendian bizi zirenena, eta hirian aldiz ezagutza zegoen, zientzia. Sendabelarra bere horretan ez da sendagarria, bere molekula batzuk baizik, eta horiek baztertzen ikasi genuenean jaio ziren erremedioak; hauek sintetiko egiten ikasi genuenean jaio ziren gaur egungo botikak, eta orduan jendeak uste zuen naturarengandik banandu eta guk geuk geure bidea egin genezakeela. Hala ere lehen farmazietako formula magistralen atzean belarrak zeuden, eta gaur egun berriz ikusi daiteke farmazia gehienetan belarrak saltzen dituztela botikekin batera.

Zein iritzi duzu medikuntza ofizialaz?
Beste ikuspegi bat daukate osasunarekiko, gaixotasunarekiko. Medizina horiek laguntzen dute gizakia makina bat bailitzan pentsatzen, makina langilea da, eta zerbait badu, botikak emango zaizkio, berehala lanera bueltatzeko. Beren lana dela eta ekonomiak eragin asko dauka, eta zorrotz jokatzen dute. Hala ere gauza batzuk oso ondo egiten dituztela uste dut, ebakuntzak adibidez.  Baina azken finean mediku batengana jo ezkero bi irtenbide dituzu, edo ebakuntza eta farmazia, begiratu gabe pertsona hori osotasunean nola dagoen. Guztiok umilago izan beharko genuke eta elkarlana bultzatu, inork ez duelako egia absolutua ezagutzen, eta gaixoak eskertuko du.

Entzun dugu azkenaldian baraualdi garbitzaileak modan direla.
Moda askotariko baraualdiak daude, luzeraren eta sartzen ditugun elikagaien arabera. Badago teoria higienista bat esaten duena guk liseriketa egiten ez dugun bitartean gorputzak kutsadurak eta gaixotasunak garbitu ahal dituela. Baina ezin da kontrolik gabeko baraualdia izan. Mediku edo adituen kontrolpean egin behar dira gauza hauek, eta luzeegi jo gabe.

Azkenik, udan herri gehienetako jaiak direla eta, emango diguzu errezetaren bat ajearentzat?
Horretarako erromeroa izaten da ona, infusio, bainu edo aromaterapia bidez hartuta. Zirkulazioa estimulatzen du, gibelarentzako ona da, burua arintzen du…. Ur asko edatea ere garrantzitsua da, mentak ere laguntzen du, diuretikoak, osina edo azeri buztana bezalakoak, ere onak dira,. Gibela garbitzeko pareta belarra ona da ere.

MATRIKULAZIO EPEA DATORREN IGANDEAN ITXIKO DA

Normal
0
21

UEU-k datorren igandean, hilak 11, itxiko du
uztailaren 19tik 23ra Iruñean burutuko diren ikastaroetan izena emateko epea.
Guztira 13 ikastaro antolatu ditu UEUk Iruñean, bertako Hizkuntza Eskolan.

 

Gai, iraupen eta ordutegi desberdinetakoak dira
ikastaroak;  “Lurralde antolamendua
Euskal Herrian: eredu aldaketaren beharra?”, “Harreman harmonikoa izateko
komunikazio trebetasunak (I. modulua)”, “Genero politika egokiak: gogoetatik
praktikara”, “Trebetasun intelektualak: zer dira eta zertarako garatu
ditzaket?”, “Software librea erabiltzen hasi nahi dut”, “Modernitatearen
auziaz: aro modernoaren proiektu filosofikoen giltzarriaz”, “Gizartea eta
hezkuntza-eredua aztergai: ekarpenak libertarismotik”…

 

Informazio gehiago eskuratzeko edota
ikastaroetan izena emateko sartu gure web orrian: ww.ueu.org.

 

Gainera,
gogoan izan, hainbat diru laguntza daude ikastaroetan parte hartzen duten
ikasleentzat:

 

Animatu zaitez!

Bi gerra handien arteko aldeak

UEUren udako ikastaroen barnean, mahai-inguru bat izan zen atzo “Ipar Euskal Herria Gerlen artean: 1918ko garaipenetik 1940ko porrotera” izeneko mintegiari amaiera emateko. Bertan, Josu Chuecaren gidaritzapean, Mixel Esteban kazetaria, Jean Louis Davant idazle eta euskaltzaina eta Eneko Bidegain kazetaria izan ziren.

Mahai-inguruan Lehen eta Bigarren Mundu Gerren arteko desberdintasunak izan zituzten hizpide eta hizlari bakoitzak bere ikuspegia azaldu zuen. Jean Louis Davant hasi zen: bere ustez “Bigarren Mundu Gerra lehenaren segida logikoa izan zen, tartean 20 urteko su etenarekin”. Euskaltzainaren aburuz gainera, bigarrena lehenengoaren ordainetan eginiko errebantxa zatekeen, Alemaniarrek lehena nahiko larri galdu baitzuten, eta Versaillesko itunak  ez zion amaiera duina eman gerrari. Mixel Estebanen aburuz, aldea gerren arrazoietan datza; Lehen Mundu Gerra lurrari loturiko gerra zen, Alsazia eta Lorena bezalako lurraldeen banaketa dela medio adibidez, eta Bigarren Mundu Gerra aldiz ideologikoa, Errusian komunistak zeuden, Alemanian Nazional Sozialistak… Eneko Bidegain kazetariak beste ñabardura batzuk aipatu zituen, iraupena artean. Honek azaldu zuenez, Lehen Mundu Gerrak lau urte pasatxo iraun zituen Frantziari zegokionez, eta bigarrenak aldiz askoz gutxiago, segituan errenditu baitziren frantsesak. Gainera, beste bi alde aipatu zituen, batetik, lehenengoan argi zegoela alemaniarrak etsai zirela, eta bigarrenean ez hain argi, ideologia politikoa eta beste zenbait arrazoi medio, eta bestetik, 1918koan guduzelaiak urrun eman ziren, eta 1940koan berriz Hendaiaraino iritsi ziren alemaniarrak. Beste desberdintasun batzuk ere aipatu zituzen, hala nola taktika aldaketa, armamentua eta abar.

Horretaz gain, Lehen Mundu Gerrako baikortasuna Bigarrenean ezkortasun nola bilakatu zenaren inguruan aritu ziren. Mixel Estebanek esan zuen Bigarren Mundu Gerran frantsesek ez zekitela oso ondo zergatik egiten zuten borrokan, denbora asko egin zuten mobilizaturik benetako gatazka hasi arte, eta tarte horretan aspertu egiten ziren. Eneko Bidegainek gehitu zuen 1914ean pozik abiatu zirela frantsesak gerrara pentsatuz gerra motza izango zela, oso fidatzen ziren beren indarraz armada bezala; bigarrenean aldiz oraindik gertu zituzten lehen gerlan pasatako denborak eta ez zuten gerrarako gogo handirik. Davant zuberotarrak adierazi zuen bazirela jende arteko komentario batzuk “Frantsesak ez zirela Danzig-engatik hilko” esaten zutenak, hau da, Poloniaren defentsagatik ez zirela frantsesak hilko. Horrek erakusten du zeinen urrun ikusten zuten guda.

Bertan bildu zen jendearen galderei erantzunez gaia Bigarren Mundu Gerraren inguruan kokatu zen gehienbat, eta iruzkin oso interesgarri batzuk atera ziren, horien artean, Mixel Estebanek esandakoa,1945 inguruan amerikarrek euskal tropak entrenatu zituztela, euskaldunen ustez Francoren aurka, eta amerikarren ustez Errusiaren kontra, hauekin zuten afera ideologikoa amaitu ez zelako. Davant-ek gehitu zuen esaldi esanguratsua pixka bat beranduago, “Santu gutxi gerlarien artean” esan zuenean, horrekin adierazten da irabazleak eta galtzaileak daudela, ez zintzoak edo gaiztoak. Guztiek adostu zuten baina, badirela oraindik aztertu ez diren gai batzuk, hutsuneak, nolabait esatearren, eta badirela beste gai batzuk aipatzea komeni ez direnak, familiak mindu daitezkeelako, edo erdi itzalita dauden errautsak berriz ere piztu daitezkeelako.

Gotzon Carcar: “Isiltasuna oso altxor preziatua da, askotan gaizki ikusia”

Normal
0
21

Gero eta jende gehiago dago interesatua
zuzen komunikatzeko abilezian, eta hori erakustea egin du ogibide Gotzon
Carcar-ek. Erretorika hutsa ez eta zerbait transmititzen irakatsi nahi du egun
hauetan UEUn ematen ari den ikastaroan, entzuten, eta arreta jartzen.

Jendaurreko komunikazioan trebatzeko ikastaro honetan arreta gunea entrenatzea dute
helburu, ez da bakarrik hitz egiteko gaitasunean oinarritzen. Gotzon Carcar ikastaroaren irakasleari ongi
hitz egiteko zer den beharrezkoa galdetzean, hauxe erantzun digu: “lehenik eta behin jakin behar da zertaz
hitz egin, eta ea gaia menperatzen dugun. Zertarako hitz egin, ez badugu zer
esanik. Behin edukia menperatuta,
informazioa antolatu behar da, diskurtsoa ondo sailkatu eta diseinatu, ahal den
garbien egiteko. Eta garrantzitsua da arreta bizia; zer gertatzen den hitz
egiten dudanean bai norberaren barnean eta bai kanpoko jendearekin”.

Era guztietako jendea etortzen omen da bere ikastaroetara, enpresa
gizonetatik etxekoandreetara. Bere ustez, komunikazio prozesuan gorputz guztiak
hartzen du parte, ez da soilik hitz jolas edo ahots kontua. Gizakiaren hitz
egiteko gaitasunaren eta gehiegikeriaren arteko muga garbi dauka Carcar-ek: “gu gara izaki
bakarrak goserik gabe jaten dugunak, egarri gabe edaten dugunak eta ezer
esatekorik izan ez eta hitz egiten dugunak. Isiltasuna oso altxor preziatua da,
eta askotan gaizki ikusia”



Ongi etorri 2.0-ra: beldurrak eta abantailak sarean

Normal
0
21

Normal
0
21

Normal
0
21

Egun hauetan Mikel Lizaso sarea
eta komunitate  birtualen kudeaketaren
inguruko ikastaro bat ematen ari da UEUn. Aditu  honen esanetan “sare sozialek zerikusi handia dute
komunikazioarekin” eta ez da gutxiagorako, azken urteetan izan duten gorakada
kontuan hartuta. Lizasoren hitzetan “hau industri iraultza gertatu zenekoa
bezalakoa da, hor dago eta errealitate edo ekosistema bat sortu du. Enpresariek
ikusten dute ondokoak erabiltzen ari direla, eta emaitzak lortzen ari direla.
Ikusi behar dute hori, mehatxu izan beharrean abantaila ere izan daitekeela. Neur
dezakezu gaur egun  bezero potentzialak
zer esan, pentsatu eta sentitzen duen, eta hori oso garrantzitsua da
”. Enpresa
askotan badago lan hau egiten duenik, baina gehienetan ez da izaten perfil
egokia duen langilea. Community Manager-aren lanpostua berria da oraindik
orain, eta askok ez dute oso argi bere funtzioa zein den, langile honek enpresa
eta bezeroaren arteko harremana birtualki sustatu, mantendu eta defendatu behar
ditu, tokian tokiko berezitasunak eta plataformak kontuan izanik.

 


Arriskuak ere badira sare
sozialetan, eta gure adituak horietako batzuk aipatu ditu: “Nik bi arrisku
ikusten dizkiot nagusiki, isolamendua eta pribatutasun falta. Lehenengoari
dagokionez egia da jendea isolatu egiten dela, baina aldi berean internetek
bakarrik zegoen jendeari besteengandik hurbilago sentitzeko bidea eman dio. Bigarrengoaren
kasuan orain Facebook edo Tuentik duen informazioa  lehen Google-k zuen. Afera ez da berria, kalean ez bezala
interneten bilutsik goaz. Eman dezakedan aholku bakarra arduratsu jokatzea da.”

 

Borja Ruiz: “Jendeak ez daki zer egin GPS edo GISekin, eta horiei probetxua ateratzen irakatsiko diegu”

Normal
0
21

Gaur egun geolokalizazio baliabideak edonoren esku badaude ere, gutxik
ezagutzen dituzte baliabide horiek eskaintzen dituzten aukerak. Izan ere, GPSak
eta GISak uztartuz etengabe aplikazio eremu berriak deskubritu ahal dira. Hain
zuzen ere, Borja Ruiz eta Joseba Dorado geografoek UEUko udako ikastaroen baitan
ikasleei baliabide horien erabilgarritasunen berri emango diete uztailaren 17a
bitartean. 

Ingurugiro azterketak egin ahalko dituzte, lehenik GPSekin datuak bilduz
eta, gero GISen bitartez datu horiek interpretatuz. Ekainaren 16tik on-line
jasotzen ari diren ikastaro honetan aurrez-aurreko hainbat saio ere egingo
dituzte, eta horietan, ikasitakoa errealitatean aplikatzeaz gain, kasu
praktikoak gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute.

Oinarrizko
ikastaroa bada ere, Borja Ruizen arabera, gauza asko deskubritzeko parada
izando dute ikasleek. GPSekin edo GISekin zer egin ez dakiten horiek, probetxua
ateratzen ikasiko baitute.

UEU gertu

Urtero bezala iritsi dira UEU-ko jardunaldiak. Gaurtik hasi eta datorren hilean zehar Eibar, Baiona eta Iruñean izango dira ikastaroak eta gai anitzen inguruan arituko dira. Besteak beste aste honetan zehar Bertsormena, Android eta Community managerren inguruko saioak egongo dira.

Ikastaroetara etorri ez eta eguneratua egon nahi baduzu blog hau jarraitu dezakezu.

Gertu!