EGILE ESKUBIDEEN LEGEA (mintegia)

Egile eskubideen gaia pil-pilean dugu, eta ugariak dira horri buruzko adierazpenak. Baina, horiek guztiak ulertzeko, behar-beharrezkoa da gutxieneko informazioa edukitzea. ELENA LAKA abokatuak idazlearen egile eskubideen  babesaren nondik-norakoak azalduko ditu, legeak zer dion argituko du, eta, horren arabera, ohiko arazo edo akatsak aipatuko ditu, egilearen ikuspegitik betiere. Idazleen figura aipatzen bada ere, testu sortzaileak ez dira literaturakoak soilik, hori kontutan izanda bestelako egoerak ere landuko dira.

Kontsultak egiteko aukera:
Abokatuari kasu konkretuen kontsulta egiteko aukera egongo da (pribatasuna eta konfidentzialtasuna gordeko da), galderak bidali ahal dira otsailaren 27a arte ondoko helbidera: ikastaroak@ueu.org

Antolaketa: UEU eta EIEren (Euskal Idazleen Elkartea) artean antolatutako mintegia,
Matrikula: bi elkarte hauetako bazkideak onartuko dira soilik, matrikula DOAN.

Data: otsailaren 29an (ostirala)
Tokia: Markeskoa Jauretxea, Eibar.
Ordutegia: 16.00-20.00 ordutegian.

Izena emateko:

  • epea: otsailaren 27a arte
  • bidea: idatzi ikastaroak@ueu.org helbidera edo deitu 943 82 14 26 (Irati)

NAZIOARTEKO GEOPOLITIKAN AKTORE BERRIEN AGERTZEA

Egungo mundu egituran, eta momentuz, AEBko gailentasuna zalantzarik gabeko errealitate bat da.
Hala ere, hainbat herri indartsuen agerpenak, epe ertain zein luzean egoera hau zalantzan jar dezake.

Herri bakoitzaren egoeraren errealitateari eginiko errepasoak, hurrengo hamarkadetan izango den munduaren diseinua aurreikusten ahalbidetuko digu. Parte bakoitzaren nahiak, lehiak eta tentsioak munduaren norabidea baldintzatuko dute. Inperioa, globalizazioa, polo bakarreko mundua, hegemonia… etorkizuneko nazioarteko harremanetan desagertu daitezkeen terminoak dira, edota, indar handiagoz koka daitezkeenak.

Guzti hau aztertzeko UEUk Nafarroako eskaintzaren barruan ikastaro bat antolatu du.

Ezaugarriak:

IRAKASLEA: Txente Rekondo, GAINeko kidea.

DATAK: 2008 ko Otsailaren  7, 14, 21 eta 28an. Martxoaren 6, 13 eta 27an.

ORDUTEGIA: 18:00- 20:00

ORDU-kopurua: 14 ordu

Izen-emate epea zabalik egongo da  urtarrilaren 25era arte.

Geneen manipulazioa. Gosari akademikoa UEUn.

Atzo, hilak 22, UEUren ikasturte akademikoa aurkezteko aitzakiarekin Geneen manipulazioaren inguruko tertulia interesgarria izan zen Abando hotelean.

Lore Erriondok, UEUren zuzendariak aipatu zuen moduan, ikasturte honetan ELKARLANA, KALITATEA, BERRIKUNTZA eta ERREFERENTZIALTASUNAk markatu dute jarduera akademikoaren iparra. Eta horren adibide izan zen antolatutako gosari akademikoa: elkarlanean oinarritutakoa, kalitatezkoa, formato berria eta gaurkotasun handiko gaiarekin eta  euskarazko goi mailari lotutakoa.

Bertan izan ginenok benetan  gustura egon ginen.  Erabat gertua,  eskerrak Ana Zubiaga eta Itziar Alkortak erabilitako maila dibulgatiboari, oso ongi egituratua, Pili Kaltzada kazetariari esker, eta benetan giro gozoan aurrera eramandakoa.

Tertuliaren izenburua: GENEEN MANIPULAZIOA. NOBEL SARIETATIK ITXAROPEN TERAPEUTIKORA.

Parte hartzaileak:

  • Lore Erriondo, UEUren Zuzendaria
  • Pili Kaltzada, kazetaritzan aditua
  • Ana Zubiaga, Genetikan aditua
  • Itziar Alkorta, Zuzenbidean aditua

Guztira, ordu betez egon ginen, beraz, eta praktikotasunera jotzeko, hona Gosari Akademikoa atalka entzuteko:

Gosari akademikoa

Hitzaldiaren sarrera: Sarrera jaitsi
Gaiaren kokapena: Gaiaren kokapena jaitsi
Tertulia

1960-2000 bitarteko euskal poesia

Larrabetzuko Literatura Eskolako kideak, UEUko Literatura Saila lagunduta, literaturaren inguruko hainbat saio antolatu dituzte.

Larunbatetan batuko dira, hilean behin, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean.

Hona asteburu honetarako zita:

Gaia:     "1960-2000 bitarteko euskal poesia"
Hizlaria:  KOLDO IZAGIRRE
Data:     azaroaren 17an, goizeko 10etan
Tokia:    Gasteizen, Alde Zaharreko "Landatxo" gizarte etxean.
Sarrera:  irekia

 

 

Irakasle aritzeko lan poltsa: IRAKAS(L)ARI

Azken urteotan UEUk bere jarduera akademikoa asko zabaldu du, Udako Ikastaroak dira ezagunenak, baina urte osoan zehar ikastaroak ematen ditugu, Euskal Herri osoan, EAEn, Nafarroan zein Ipar Euskal Herrian.

Jarduera akademiko hori gauzatzeko, irakasleak behar izaten ditugu. Horregatik, 2006.urtean IRAKAS(L)ARI UEUn irakasle aritzeko lan poltsa abiatu genuen. Lan poltsa honetan, UEUrekin lan egin nahi duen orok eman dezake izena.

Izen ematea: UEUren web gunearen bidez egiten da, ikusi hemen

  • Irakasleen datu basean sartzeak ez du UEU ezertara konprometitzen.
  • Emandako datuak barne erabilerarako dira, ez dira zabalduko ezta banatuko ere.

Deialdiak: Posta elektronikoz egiten dira.

Urtean behin, IRAKAS(L)ARI lan poltsaren zabalkundea egingo dugu, gure ikastaroetan ikasle/irakasle egondakoei, internet bidez, etab. Dena dela, urte osoan zehar irekita dago izen ematea.

Dagoeneko 193 lagunek izena eman dute, ANIMATU ZAITEZ ZU ERE!

Zientziaren dibulgazioa gaur egun

Gaur egun UEUk EHUko bi master ofizialetan parte hartzen du laguntzaile edo sustatzaile lanetan.

Horietako batek master ofiziala bihurtzearekin batera izenburua ere aldatu du: Euskarazko Komunikazioa eta Hizkuntza Gutxituak. Eta hala ere, masterra aurreko urtetan doktorego programa bezain arrakastatsua izan da, 10 ikasle bilduz.

Hilaren 18an masterraren irekiera-ekitaldia izan zen.
Bertan EHUko Fisika eta Kimikan katedraduna den Jesus Mari Ugalde izan zen,  ondoko hitzaldiarekin: "Zientziaren dibulgazioa gaur egun".

Josi Sierraren Hezkuntza Telebista Blogak hainbat albiste eta bideo argitaratu ditu hitzaldi honen harira, denak benetan interesgarriak.

APATXIN! egitasmoa, haurreskolen formazioa UEUren esku

Haurreskolen Partzuergoan lanean diharduten hezitzaileentzako UEUk diseinatu duen formazioa da APATXIN! egitasmoa.

                       

Hilabete honetan abiatu da proiektu hau lehenbiziko aldiz, eta ikasturte honetan guztira 39 ikastaro eskainiko ditugu, ondoko gaiekin:

* Haur Eskola eta familiaren arteko harremana
* Psikomotrizitatea 0-2
* Haur kantak eta Jolasak
* Ordenadorea, teknologia berriak eta biok: baietz ados jarri!

Nazioarteko gaiak. Bigarren mundu gerraren eragina gaur egungo gatazketan

Gutxi aztertu da Bigarren Mundu Gerraren eragina egungo gatazketan, batez ere egun pilpilean den inguru musulmanean. Gako historikoen hausnarketan sakontzea egungo nazioarteko zenbait aldagai ulertzeko liteke ikastaro honen asmoa.

Nazioarteko tailerraren dinamika irekia eta dinamikoa erabiliz saioz saio arlo historikoa eta egungo egoera eguneratua txertatzea liteke gure eginbeharra.

3 asteartetan zehar ondoko gaiak jorratuko dira Markeskoan Gabirel Ezkurdiak zuzenduko duen ikastaroan:

  • II. Mundu Gerra eta Musulmanak.
  • II. Mundu Gerra eta Irak.
  • II. Mundu Gerra eta Palestina (Israel barne).
  • II. Mundu Gerra eta IMagreb
  • II. Mundu Gerra eta Balkanak.

Ipuinen mekanika. Webster eta Euskal Herriko ipuinak

Ahozko ipuinak hobeto ulertzeko modu bat sailkapena da, eta ez alferrik, munduaren buelta osoko kulturetan ipuinek mekanika bat eta bera erabiltzen baitute. Berdintzen dituen ezaugarri horrez gain, desberdintzen dituzten moldeak dauzkate, zaletasun propioak, asmatutako moldeak eta oihartzun zaharrak…

Sailkapen unibertsal ospetsuak daude, ez ordea euskal ipuinen sailkapen izena merezi duenik. Gu hutsune hori estaltzen saiatuko gara ikastaroan, W. Websterrek bildu zituen laurogeita bost ipuinak aitzakia hartuta.

Ipuinen mekanika ulertzen saiatuko gara, giza geografia aztertuko dugu, ipuinak eredu nagusietan multzokatuko ditugu, heroiak hartzen duen (irten)bideaz hitz egingo dugu, eta zein sentimendu hanpatu nahi den ipuinarekin. Eta hori guzti hori, Websterren eta bildumagile esanguratsuenen errepasoa eginez.

Ikastaroa Markeskoan izango da, azaroan.

PODCASTING HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAN ikastaroa

Podcasta audio eta bideo edukiak zabaltzeko era berritzaile bat da. Edukien sindikazioak erabiliz audio eta bideo edukiak hedatzeko eta hauetara harpidetza egiteko aukera ematen du.

Komunikatzeko era berri honek gure informazioa eduki multimedietan hedatzeko eta erabiltzaileak eduki horietara harpidetzeko aukera ematen du. Elkarte, enpresa, talde, pertsonen komunikazioa gauzatzeko tresna berri bat da.

Irratia.com, podcast-a euskaraz, adibidea: hemen.

Gorka Julio izango da ikastaro honen irakaslea, eta Eibarren burutuko da, azaroan.