Udako Ikastaroak 2014: proposamenak bidaltzeko epea luzatu egin dugu.

40+1. ikastaldi arrakastatsuaren ondoren, indarberrituta eta gogotsu ekin diogu 42. Udako Ikastaroen antolaketari. Urteroko eskaintza berritua eta erakargarria egiteko, ohikoa dugun ikastaroak proposatzeko deialdi irekia egiten dugu eta deialdi honetan UEUrekin lan egin nahi duen orok parte hartu dezake.

Hona 2014ko Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2014ko ekainaren 30etik uztailaren 23ra.
  • Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.
  • Formatu ezberdinak: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak…
  • Iraupena: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa. Praktikoak hobesten dira.

Data zehatzak tokiaren arabera:

  • Eibarren: ekainaren 30etik uztailaren 4ra
  • Baionan: uztailaren 9tik 11ra
  • Eibarren: uztailaren 14tik 18ra
  • Iruñean: uztailaren 21etik 23ra

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2014ko urtarrilaren 1etik otsailaren 15era.
  • Zer proposatu daiteke? ikastaro zehatz bat (ikastaro bat eman nahi dut), Udakoetan lantzeko gai bat (interesgarria litzake gai bat lantzea…), irakasle bat, iradokizun bat…
  • Nora bidali: i.iciar@ueu.org helbidera.
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da.
  • Antolaketa osoa gidatua da eta ez da beharrezkoa aurretik inolako esperientziarik izatea, lanerako gogoa bakarrik.

 

Deialdi hau UEUrekin lan egiteko interesa daukan edonori irekita dago.

42. ekitaldirako zuen proposamenak ongi etorriak izango dira!

Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai. Kontaktua: Irati Iciar, 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org

2014ko Udako Ikastaroak antolatzen hasiko gara.

2014ko Udako Ikastaroak antolatzen laster hasiko gara, urte berriarekin hain zuzen.

40+1. ikastaldi arrakastatsuaren ondoren, indarberrituta eta gogotsu ekingo diogu hurrengo Udako Ikastaroen antolaketari. Zuen parte hartzea ezinbestekoa da eta horretarako proposamenak bidaltzeko deialdi irekia egiten dugu.

Hona 2014ko Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  •     Datak: 2014ko ekainaren 30etik uztailaren 23ra.
  •     Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.
  •     Formatua: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak…
  •     Iraupena: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  •     Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  •     Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa. Praktikoak hobesten dira.

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2014ko urtarrilaren 1etik 31ra.
  • Bidali beharrekoa: ikastaroaren gaia eta behin-behineko izenburua, datak eta/edo tokia.
  • Nora: i.iciar@ueu.org helbidera.
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da.
  • Antolaketa osoa gidatua da.

Deialdi hau UEUrekin lan egiteko interesa daukan edonori irekita dago.

42. urteurrenerako zuen proposamenak ongi etorriak izango dira!

Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.Kontaktua: Irati Iciar, 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org

Irakasleentzat homologatutako ikastaroak.

UEUren 41. Udako Ikastaroen barne, hainbat ikastaro irakasleentzat homologatu dira.

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak homologatuak:

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak homologatuak:

Homologazioen inguruko xehetasunak ikastaro bakoitzaren fitxak daude, egin klik izenburuan eta ikusi.

Irakasleentzat homologatuak badira ere, ikastaroetan edozeinek hartu dezake parte, ez da irakasle edo bestelako titulaziorik behar.

Ikusi hemen 41. Udako Ikastaroetako ikastaro guztiak: 40+1 Udako Ikastaroak

.
Izen ematea irekita dago eta talde batzuk betetzen hasi dira, adi ibili!

Informazio gehiago:
Irati Iciar
943 82 14 26
i.iciar@ueu.org

Iruñeko Udako Ikastaroak

UEUren 40+1 Udako Ikastaroen amaiera, ohikoa den moduan, Iruñean izango da, bertan egongo gara uztailaren 22tik 24ra bitartean. Hona ikastaroen zerrenda:

 ** Nafarroako Gobernuak irakasleentzat homologatutako ikastaroak.

Informazio osagarria:

Izen ematea irekita ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte.

Informazio gehiago:

Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)

943821426

i.iciar@ueu.org

.

Baionako Udako Ikastaroak

UEUren 40+1 Udako Ikastaroak Baionan uztailaren 10etik 12ra bitartean egongo dira, hona ikastaroen zerrenda:

 

Informazio osagarria:

Izen ematea irekita ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte.

Informazio gehiago:

Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)

943821426

i.iciar@ueu.org

.

Eibarko Udako Ikastaroak

Hemen daukazue UEUk 2013rako antolatutako 40+1 Udako Ikastaroen barne,  Eibarren eskaintzen diren ikastaroak:

Eibarko 1. astea: uztailaren 1etik 5era

Eibarko 2. astea: uztailaren 15etik 19ra

Gernikan ikastaro bat eskaintzen dugu:

** Eusko Jaurlaritzak irakasleentzat homologatutako ikastaroak.

Informazio osagarria:

Izen ematea irekita ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte.

Informazio gehiago:

Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)

943821426

i.iciar@ueu.org

.

Matematikari Euskaldunen I. Topaketa. Behin-behineko egitaraua.

Aurtengo Udako ikastaroetan Matematikari euskaldunok elkarrekin egoteko aukera izango dugula iragarri genuen martxoaren hasieran, aurkezpenak bidaltzeko deialdiarekin batera.

Dagoeneko hainbat aurkezpen iritsi dira eta egitarauan sartzeko lanean ari gara.
Hau da finkatu dugun behin behineko programa, gonbidatutako hizlariari erreferentzia berezia egiteko aprobetxatuko duguna.

2013ko uztailaren 18an, ostegunean, Eibarren

09:00-09:30 Dokumentazioa jasotzea
09:30-10:30 Hasierako hitzaldi gonbidatua: Javier Duoandikoetxea
10:30-11:30 Komunikazio aurkezpenen lehen saioa
11:30-12:00 Atsedena
12:00-13:30 Komunikazio aurkezpenen bigarren saioa
13:30-15:00 Bazkaria
15:00-16:00 Komunikazio aurkezpenen hirugarren saioa
16:00-17:30 Mahai ingurua: Matematikak komunikabideetan
17:30-18:00: Eztabaida: etorkizunari begira zer?

Javier Duoandikoetxea
Javier Duoandikoetxeak Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egin zuen bere doktorego tesia, José Luis Rubio de Francia-ren zuzendaritzapean. Egun, Analisi Matematikoko Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Bere lana ikerkuntza arloan oparoa da. Lau doktorego tesi zuzendu ditu eta hogeita hamar ikerkuntza artikulu baino gehiagoren autorea da. Analisi Harmonikoko esparruan aritzen da eta AMS-ek argitaratutako bere “Fourier Analysis” liburua erreferentziako testua bihurtu arlo honetan.
Bere jarduera ez da ikerkuntzara soilik murrizten, ordea, Historia, Hezkuntza edo Dibulgazioko lan ugari ere idatzi baititu, hauetariko asko gainera euskaraz. Horrez gain, Matematika Saileko zuzendaria, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuko Zuzendaria eta Matematikako Gradu berria diseinatzeko “Liburu zuria” egin zuen taldeko kidea izan da, besteak beste.
Bere ibilbidean sarritan ageri dira Euskara eta Matematika elkarri lotuta. Horrela, aipatzekoak dira UEUn egindako ekarpenak, Ekaia aldizkarian egindako lanak -Argitalpen Batzordean zein artikuluak idazten-, edota bere eguneroko klaseetan eta berak zuzendutako tesietan uzten duen aztarna, besteak beste.

Informazio gehiago:

Ainhoa Latatu

a.latatu@ueu.org

943 82 14 26

.

2013ko Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko aukera ireki da

40. ikastaldi arrakastatsuaren ondoren, indarberrituta eta gogotsu ekiten diogu hurrengo Udako Ikastaroen antolaketari. Zuen parte hartzea ezinbestekoa da eta horretarako proposamenak bidaltzeko deialdi irekia egiten dugu:

Hona 2013ko Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2013ko uztailaren 1etik 24ra
  • Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.
  • Formatua: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak…
  • Iraupena: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa. Praktikoak hobesten dira.

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2013ko urtarrilaren 31a arte jasoko dira.
  • Bidali beharrekoa: ikastaroaren gaia eta behin-behineko izenburua, datak eta/edo tokia.
  • Nora: i.iciar@ueu.org helbidera.
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da.
  • Antolaketa osoa gidatua da.

 

Deialdi hau UEUrekin lan egiteko interesa daukan edonori irekita dago.

40+1. urteurrenerako zuen proposamenak ongi etorriak izango dira!

 
Informazio gehiago: Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna),  943 82 14 26 edo i.iciar@ueu.org

Sozialismoa hemen eta orain

Askotan esaten, entzuten eta erabiltzen dugu sozialismoa hitza, baita horren inguruan iritzia eman edo eztabaidatu ere. Baina benetan, zenbat dakigu edo zenbat hausnartu dugu sozialismoari buruz? Horretarako aukera izan dute Iruñean, UEUk antolatutako “Sozialismoa Euskal Herrian XXI. mendean. Gizarte eredu berri baten alde” ikastaroan.

Ikastaro horren helburua, hiru egunez, gaur egun bizi dugun garai politiko eta ekonomiko gorabeheratsu honen inguruan ikuspuntu desberdinak mahai gainean jartzea izan da. Landutako gaiak, bestak beste, ekonomia, ekologismoa, feminismoa, immigrazioa eta sozialismoa Euskal Herrian izan dira. Horretarako arlo guztietako adituak bildu dira gela bete ikasleren inguruan.

Joseba Felix Tobar ekonomialariak dio ez dakiela gaur egun “sozialismoa zer den”, ezta “zer izango den hemendik aurrera” ere. “Baina badakit zer izan den: estatu-kapitalismo atzeratua”, azaldu du. Sozialismoaren kontzeptua, arlo politikoetatik harago doa. Izan ere, Tobarren ustez, krisiaren atzean “ezjakintasun ikaragarria” dago nonahi. “Horrela doa gure bizitza, zulo finantzarioa gero eta handiagoa eta sakonagoa izanik, politikariak eta ekonomialari gehienak erabat galduta dauden bitartean”, gaineratu du UEUko Ekonomia saileko kideak. Horrez gain, Tobarrek aipatu du Diru Teoria Modernoek badakitela “krisia zergatik gertatu den eta nahita nortzuk induzitu zuten”. Aldi berean, krisitik ateratzeko zenbait proposamen “jakinak” direla komentatu du. “Dena argi dago; hala ere, askatasunari beldur diogu”, azaldu du. “Hobeto ortodoxia hilgarria, oraingo Europar Batasunari tinko eustea horrek suposatzen duen hondamendi ekonomikoarekin, heterodoxia baino”, adierazi du.

Ekologiari buruz ere badago zer esana sozialismoaz ari garenean. Horri buruz mintzatu da Josu Larrinaga soziologo, EHUko irakasle eta Parte-Hartuz ikerketa taldeko kidea. Bere ustez, ekologiak “aurrera joatea, atzera joatea, edo suntsipenera joan gaitezkeela abisatzen du”. Eta orain, atzera edo aurrera goaz? “XX. Mendea aurrera joatearen mendea izan da, petrolioa erretzen”, dio Larrinagak. “Gaur egun, ostera ere, krisi sistemikoak horrela ezin dela esaten du, bizitza onaren inguruko kategoriak birpentsatu behar ditugula eta ekologismoak historian ezagutu dugun onenaren kontserbazioa, helburu eraikitzaile eta aurrerazaleak alboratzea eta komunitate lokalen ordua iritsi dela plantea dezake, bere etxeko-lanak ere egiten baditu”, adierazi du Larrinagak.

Feminismoa izan da jorratu duten beste gaietako bat. Ikastaroan hizlari bezala egon da feminismo eta sozialismo gaietan aditua den Zaloa Basabe. Feminismoa ez dela “amaitzen den zerbait” aipatu du, “bizitzeko era bat baino”, eta ondorioz, “eraldatzen” doan mugimendua. Horregatik, feminismoak jendartearekiko “harreman dinamikoa” duela adierazi du Basabek.

Ikastaroa bukatzear dago eta hiru egun hauetan ikusitakoa biribildu nahian Imanol Galfarsoro soziologoak, Andoni Olariaga filosofoak eta Iban Galletebeitia soziologoak mahai-ingurua antolatu dute. Horren helburua, Euskal Herriko sozialismoari buruzko eztabaida bultzatzea eta ikasle zein irakasleak hausnarketa bateratu batean murgiltzea da.

Roldan Jimeno: “Konkista gure lurraldean historian zehar izan duen gertakaririk garrantzitsuenetarikoa da”

Aurten Nafarroako erresumaren konkistaren 500. urteurrena betetzen da. Asko dira gertakaria gogoratzeko egiten ari diren ekitaldiak. Baina zehazki zer dakigu konkista hartaz? Zer zen galdu zena? Nolako eragina utzi du gerora konkistaren memoriak? Gai horiek jorratu dituzte hiru egunez hainbat historialariren presentziarekin. Iruñean ospatu diren udako ikastaroetan, egunero izan du presentzia orain bostehun urte eman zen Nafarroako Konkistak. “Ikastaroaren xedea Nafarroaren konkista zer izan zen eta gerora nola interpretatu den ulertzea da. Izenburuak dioen bezala konkistaren lehena eta oraina ezagutzea. Horretarako egun bakoitzean garai bat hartu da. Bigarren egunean Amaiur gaztelua in situ ere ezagutu genuen, interesgarria baiteritzogu”, dio Jurgi Kintana ikastaroaren antolatzaileak. Ikastaroa ematen izan diren irakasleen artean izan da Roldan Jimeno historialari nafarra. Historian doktoregoduna, eta beste hainbat gaietan aditua da bera, bereziki Nafarroako Konkistan. Gertakizunaren inguruan duen iritzia jakin nahi izan dugu.

Zer dela eta, 500, urteurrena beteko duen konkista honek, hain oihartzun gutxi izan du gizartean?
Nik kontrakoa esango nuke, Nafarroako ikuspegi batetik behinik-behin. Ez dago asterik -ia esango nuke egunik ere-, bertako prentsan konkistaren inguruko berririk ez datorrenik, Nafarroa Bizirikekoek egindako ekintzengatik hein handi batean.

Zein da zuk ematen duzun ikasgaiaren helburua?
Nire bi saioetan, konkistak suposatu zuen ekintza militarrez gain, bere aurrekariak, legitimazio juridiko eza, eta bere garaian eta oro har XVI eta XVII. mendeetan Nazioartean konkistaren gaiaren inguruan egon zen eztabaida juridiko-historiografikoa azaltzea izango da.

Zergatik daude hainbat ikuspegi ezberdin gertakari honen inguruan?
Nafarroako historiografiak diskurtso nahiko bateratua izan zuen 1921. urtea arte. Alegia, 1512koa konkista militar bat izan zena. 1921ean Amaiurko balentria gertatu eta lau mende ondorengo gorazarreak eztabaida garratza eragin zuen garai hartako zenbait politikari eta intelektualen artean, Gaztelak Nafarroa anexionatu izanaren gai korapilatsuaren gainean. Egia esan, gertakari historiko hark aurrerantzean, baita gaur egun ere, bazterrak inarrosi eta elkarren kontrako jarrerak sortuko zituen. 1921. urtearen hasieran, hitzaldi batean, Pradera gogor mintzatu zen aipatu monumentua eraikitzearen kontra. Une horretatik aurrera, eta hilabete batez, eztabaida gorria prentsatik plazara zabaldu eta, gainera, hainbat azterlanen argitalpena eragin zuen. Praderak, hau da, 1918ko garaipen nabarristaren eta anti euskaltzalearen ikurrak, ez zuen zalantzarik izan guztiei aurre egiteko: Aranzadi (abertzalea), Joaquin Baleztena Premin de Iruña (jaimezalea), Jesus Etayo artxibozaina (jaimezalea), Jose Maria Azcona tafallarra, Julio Altadill eta Rodeznoko kondea. Hitz gordin batzuk gorabehera, eztabaida jasoa eta sakona izan zen hura eta historiografian pausatu zuten begirada, egia historikoa bilatu nahian. Beraz, saiatu ziren urruntzen jarrera politikoak justifikatzera bideratutako argudio historikoetatik. Praderak esaten zuen monumentuak goresten zuela XVI. mendeko borrokan aritutako taldeetako bat, agaramontarra, eta bere iritziz, talde hura traidore izan zen Nafarroarentzat.
Bere momentuan Praderaren tesia gutxiengo baten tesia izan bazen ere, Frankismoan zehar inposatu zen, eta gaur egun Navarrismoaren tesi nagusia da.

Hezkuntzan zergatik uste duzu leku gutxi bereganatu duela konkistak?
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan konkistaren inguruan irakasten dena gutxi da, baina, batez ere, kontutan hartu behar dugu 12 urtetik 16 urtera bitarteko neska-mutilak direla, eta gai honen inguruan ikasitako edukiak Giza Zientziak eta Sozio-ekonomia ibilbideko Batxilergoa hartzen dutenek modu zabalago batean ikusiko dituztela. Ordea, Zientzia eta Teknologia ibilbidea hautatzen dutenek, ikasitako eduki gutxi horiek ahazten dituzte. Batxilergoan ematen diren Historiaren inguruko irakasgaiak hiru dira: Bi enborrekoak Mundu Garaikidearen Historia (Lehenengo maila) eta Espainiako Historia (Bigarren maila), eta Nafarroan hautazko bat Nafarroako Geografia eta Historia (Lehenengo ala Bigarren mailan egiten ahal dena). Azken honetan da, hain zuzen ere, gaia jorratzen den bakarra, baina oso gutxi, gainera. Arrazoiak, jakina, Espainiako hezkuntzan sisteman bilatu behar ditugu, Madrilgo zentralismo zorrotz batetik diseinaturikoa.

Zein da zure iritziz, gai honen inguruan duzun iritzia, eta balorazioa?
Ikuspegi politiko-instituzional batetik, Nafarroaren konkista gure lurraldean historian zehar izan duen gertakaririk garrantzitsuenetarikoa da, XIX. mendearen foralitatearen krisiarekin parekatu dezakeguna. Zentzu honetan, ikerketa historikoa eta ikerketa honen dibulgazioa ezinbestekoa da, eta horretan Udako Euskal Unibertsitatea aitzindaria izan da. Gai honen inguruan euskara soilean egin den jardunaldi bakarra UEUk antolatu zuen, eta oraingo Udako ikastaro honekin eskaintza hori osatzen du.