Parte-hartzea, “eraldaketarako tresna”

Partaidetza norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria da eta era berean herri bat eraikitzeari begira oinarri-oinarrizko tresna izango dugu. Jendarte formatuago eta hobeago bat lortzeko bidean lehen pausotzat hartzen da partaidetza. Hori dela eta, UEUk “Parte-hartzea aztergai: hausnarketarako gunea” ikastaroa antolatzeko erabakia hartu zuen. Atzo hasi zen Baionako IUT unibertsitatean eta gaur bukatuko da.

Ikastaroa Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean antolatu da eta bertako kideak egon dira ikastaroan irakasle.

Ikastaroak hiru zatitan banatuta egon da: Parte hartzearen marko teorikoa lantzea, momentuko esperientziak plazaratzea eta esperientzia horietatik abiatuz heldu berriak, gazteak eta emakumeak dituzten zailtasunak aztertzea.

Zesar Martinez, EHUko soziologia irakaslea, Iban Gallastegi, Parte Hartuz taldekoa eta Iban Galletebeitia, Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua eta Parte Hartuzko kidea, aritu ziren atzo alor honen inguruko gaiak lantzen.

Gaurko eguna “Herritarren parte hartzea eta Instituzioak” mahai inguruarekin hasi da. Aiora Aizagirre eta Izaskun Guarrotxena, biak Urtxintzako Eskolako kideak, buru egonik. Bizkaiko Urtxintxa Eskola, astialdiko trebakuntzarako eta suspertze soziokulturalerako erakundea da. Kulturartekotasuna, aukera berdintasuna eta euskara dira euren ildo nagusiak. Eta ildo horiek transmititzera etorri dira ikastarora. Ikastaroa publiko heterogeneo batentzat zuzenduta dago; udaletxeetako zinegotzientzat, herri mugimenduko partaideentzat, teknikarientzat… interesa daukaten pertsona ororentzat. “Izaera berezia baino, parte hartzeko beharra sentitzen duen pertsona izan behar da”, halaxe definitu du Guarrotxenak pertsona parte-hartzaile baten izaera. Parte hartzeko behar horretatik abiatuz, pertsona teknikoki formatu behar da. Azken aldiko moda, beharra, zer da parte hartzea? “Orain arte ez dena aipatu baina oso beharrezkoa izan dena” erantzun du Urtxintxa Eskolako kideak. Hala ere, ez da kontu hain berria. Munduan egin dira, Euskal Herrian egin dira, baina “Gipuzkoan gauzatu den aldaketa politikoaren ondoren bultzatutako kontzeptua bilakatu da” gehitu du Guarrotxenak. Azken finean, parte hartzea “eraldaketarako tresna” gisa erabili behar dugula adierazi du Izaskun Guarrotxenak.

Maritxu Jiménez: “Autoestimua gure burua ezagutuz lantzen dugu”

Maritxu Jimenez Carnicero
psikologoak eta psikoterapeutak ikastaro interesgarria
gerturatu digu UEUk Eibarren eskainitako ikastaroetan.
Berak, psikologo moduan, bere eguneroko lanean erabilitako
terapia baten berri eman digu: Gestalt terapia. Horren
bidez, geure buruak hobeto ezagutzen eta baloratzen ikasi
dugu eta autoestimua ere landutako puntua izan da. Hau da,
norberaren buruaz gozatzen ikasi nahi dutenentzat
zuzendutako esperientzia bikaina izan da.

<img src="%3Ca%20href=" IMG_5363

Psikologiak hainbat
fokatze edota ikuspuntu du, autorearen arabera: batzuek
450 direla diote, beste batzuek beste zifra bat ematen
dute. Hala ere, hiru esparru nagusi daude: psikologia
dinamikoa, jokabide terapia eta psikologia humanista.
Humanistaren barnean hainbat korronte daude eta horietako
bat Gestal terapia da. Terapia horren ezaugarri
garrantzitsuenetariko bat orainean zentratzea da: hemen
eta orain gertatzen diren gauzetan, hain zuzen. Psikologia
dinamikoak, aldiz, lehen aldia edota iragana lantzen du
eta, horregatik, jokabide terapia orainean zentratzen da.
Zenbait orainaldi dira Gestalt eta jokabide terapiarena:
azken horrek oraina zentzu zabal batean lantzen duelako
eta Gestalt terapia momentu konkretu atean oinarritzen
delako.

Gestalt terapia taldean
lantzean, lurrean esertzeko ohitura dago, ortozik, eta
horrela konexio bat lortzea bilatzen da: naturarekin,
lurrarekin, gure barnearekin izan dezakegun konexioa,
alegia. Indibidualki lan egitean, ordea, bi aulki aurrez
aurre jartzen dira. Horrez gain, ereduak ere bereizi
egiten du Gestalt terapia. Lehenengo eta behin,
psikoanalistek eredu medikoa daukate; bigarrenez, jokabide
terapiak heziketa eredua lantzen du eta, azkenik,
psikologoak Gestalten gida papera lantzen du: hau da,
barne prozesuak ezagutzeaz arduratzen dira honetan, hori
lortzeko egin beharrekoa zer den esan gabe, aukerak emanez
baizik.

Gestalt terapiaren bidez,
edonolako arazoek konponbidea izan dezakete. Izan ere,
oraina lantzeak ez du esan nahi iragana ukitzen ez
duzunik. Iraganean gertatu diren gauzak eta ondo itxita
daudenak orainean ez dira agertzen, baina ondo itxita ez
daudenak orainean tratatu beharko dira, gure bizitzan
aurrera egiterako orduan egun oztopo bat izaten jarraituko
dutelako. Beraz, terapia hau edozein arazotan praktikan
jarri daiteke, iraganeko kontuak badira ere, oraingo
momentu konkretu batean eragina baldin badute.

Hala ere, ikastaro honetan
parte-hartzeak gure autoestimua lantzea suposatu du.
Izan ere, gaur egungo bizitzaren erritmoak ez digu gure
buruarekin konektatzen laguntzen. Beraz, hainbat balore
heltzen zaizkigu eta horiek ez digute autoestimu altua
izatea ahalbidetzen. Jimenezek bere proposamena argi
dauka: “Autoestimua gure burua ezagutuz lantzen dugu”.
Era berean, norberak behar duena ezagutzea, behar horiek
asetzea eta zure buruarekin zintzoa izatea izan dira
zoriontasun maila altuago batekin bizitzeko Jimenezek
eskainitako gomendioak.


Jon Sarasua “Euskarari hauspoa emateko sortutako erakunde gehienak autoeraketatik sortuak izan dira”

Jon
Sarasua

UEUk Eibarren antolatutako “Auzolana eta herrigintza:
Bizimodu
komunitarioak berpiztuz
” ikastaroaren hizlarietako bat
izan da.
Sarasua LANKIko ikertzailea, MUko irakaslea (HUHEZI),
UEUko kidea eta
Herrigintzan aritua da. Auzolana eta herrigintzaren
inguruko begirada
politikoa gehituko dio ikastaroari, XXI. menderako
herrigintzan
pentsatzeko materiala zabalduz eta auto-eraketaren
ikuspegia azalduz.

<img src="%3Ca%20href=" IMG_5362

Nola
esango
zenuke jarri daitekeela praktikan auzolana politika eta
ekonomia
bezalako alorretan?

Kontua ez
da auzolana ekonomia eta politikan praktikan jartzea,
baizik eta
auzolanaren dimentsio politiko eta ekonomikoa aztertzea.
Beraz,
politika polisean
pentsatzea da, azken aldian politika alderdi politikoen
joko horrekin
lotzen badugu ere, berez, politika hitzaren zentzua polisa
da, herrian pentsatzea. Alde horretatik, auzolanak eta
gizartetik
sortutako herrigintzak dimentsio politikoa dauka. Zentzu
horren
inguruan lanean aritu naiz ikastaroan, gizartetik
sortutako
herrigintza eta auzolanaren dimentsio politikoaz eta honek
herria
antolatzean duen eraginaz, hain zuzen.

Zer
garapen
izan du auzolanak politikari begira azkenengo urteetan?

Auzolanaren
kontzeptua
iraganari lotuta dago. Izan ere, iraganean, esaterako,
baserritar kulturan, auzolanak zentzu jakin bat zeukan. Gaur
egun,
gizartetik sortutako herrigintza erabili dezakegu modu zabal
batean
edo auzolana ikuspuntu berri batetik. Horrek oro har,
alderdietatik
edo indar ekonomikotik egiten diren ekintzekin alderatuz,
badu beste
estilo bat. Egungo auzolanaren ezaugarri garrantzitsuetako
bat horixe
da, estilo aniztasuna.

Zeintzuk
dira
auzolanaren alde positibo eta negatiboak banakako
bizitzarekin
alderatuz?

Gaur
egungo
norbanakoa eta, are gehiago, norbanako gaztea kultura
indibidualista
edo bakarkako baten eraginarekin bat datorrela egia da. Hala
ere,
horrek bere zentzu positiboa eta negatiboa dauzka: kultura
likidoago
bat, hautu pertsonalaren kultura, zappingaren kultura… Eta
etorkizuneko herrigintza sozial horrek ere norbanako hori
kontuan
hartu beharko du. Dena den, prototipo indibidualista bat
existitzeaz
gain, talde lanera eta herrigintzarekiko ardurara zabalik
dagoen
jendea ere badago. Noski, herrigintzan murgiltzeko grina
duen soslaia
ere hor dago: zentzu komunitarioagoa duten lagunak.
Den-denak kontuan
hartu behar dira eta egungo herrigintzak horietatik abiatu
behar du.
Alde horretatik, jardun kolektiboan aritzean, norbanako
indibidualak
ez digula gure bizitzako hautu ezberdinak egiteko
askatasunik kentzen
esango nuke eta batzuetan aberastu egiten gaitu.

Zer
abantaila
eta desabantaila ditu auzolanak politikaren munduan?
Politika mailan auzolanean jardunda abantaila gehiago
lortuko
lirateke?

Nik
baietz uste
dut. Euskal munduak, zatiketarako baino, dibergentziarako
joera du.
Dena den, esparruak bereizi behar direlakoan nago,
esaterako,
Estatuarena. Administrazio publikoaren esparruan, alderdi
politikoak
antolatzen dira, jendearen parte-hartze politikoa
antolatzeko. Horrek
bere logika eta autonomia baditu, nolabait, gizartetik
sortutako
herrigintzarena.

Zein
esango
zenuke dela Euskal Herri mailan aurrera eramandako auzolan
proiektu
indartsu eta interesgarriena?

Proiektu
interesgarri
asko dago. Hortaz, Euskal Herrian gizarte antolatuaren
eta gizartetik sortutako autoeraketaren aldetik indargune
bereziak
ditugu, mundu mailatik begiratuta. Ikastolen mugimendua
adibide argi
bat litzateke. Momentu honetan, euskal lurralde osoan dagoen
esperientzia bat da, gurasoen eta herrietako indarren
autoeraketatik
sortutako hezkuntza sare bat. Beraz, auzolan esperientzia
bikaina
dela esan daiteke, baina beste hainbat proiektu ere badago:
kooperatiben munduan, gazteei begira gaztetxeen munduan,
kulturan,
irrati libreetan eta, nola ez, euskalgintzaren munduan ere
bai:
euskalgintzan, hain zuzen ere, euskarari hauspoa emateko
sortutako
erakunde gehienak autoeraketatik sortuak izan dira.


Eli Moreno “Zoriontasun sentimendua gure egunerokotasunean existitzen den zerbait da”

Eli
Moreno
psikologoak, bitartekari familiarrak eta sexologoak
Zoriontasunaren bila: heziketa emozionala” ikastaroa
landu du, UEUk Eibarren antolatutako kurtsoetan. Ikastaro
horren funtsa adimen emozionala lantzea izan da.
Zoriontasuna zerbait “subjektiboa” izanda, jende gehienak
sentimendu hori lortzeko tresnak plazaratzea. Beraz,
Morenok adimen emozionalak emandako tresnak bere
ikastaroan aplikatu ditu, jendeak egunerokotasunari
zoriontasunez aurre egiten jakin dezan.

<img src="%3Ca%20href=" eli moreno 02


Zoriontasuna lortzeko ez dago gomendio zehatzik, norberak
“bere nortasunaren arabera” era ezberdinean lortzen baitu
sentsazio hori. Hala ere, norbanakoa momentu jakin batean
egiten ari denarekin zoriontsua denean eta egiten ari dena
grina handiz desio duenean, zoriontsu izan daitekeela esan
daiteke. Beraz, Morenok zabaldutako gomendioa argia
litzateke: “gozatu egiten duzun horrekin eta ez tristetu
lortzen ez diren gauzen aurrean”.

Zoriontasunaren inguruan zenbait arazo ere badaude. Izan
ere, gizabanakoak ez du adimen emozionalaren inguruko
ikasketarik jasotzen bere bizitzan, norbanakoaren ikasketa
pertsonaletik gureganatzen baitugu. Hala ere,
ikastetxeetan esandako adimen emozionala gero eta gehiago
ari dira lantzen. Horixe kontuan hartu beharreko datua da,
maiz, ikasketetan pertsona finak ez bagara ere, bizitzan
emozioen bidez arrakasta lortu baitezakegu. Horrela,
zoriontasuna gureganatzeko jakintza batzuk izatea ondo
datorkigula esan daiteke, maiz medikuenera jotzen baitugu
triste egotean, eta gerta daitekeelako honen aurrean lagun
baten presentzia hutsak on egitea.

Gure bizitzaren parte handi bat zoriontasunaren bila
ematen dugu, beti itxaropen batzuk ditugulako, “baina
jende askorentzat zoriontasuna gure bizitzan oraindik
kontrolatu eta ezagutu gabeko zerbait da”. Hala ere,
Morenok garbi ikusten du zoriontasun sentimendua gure
egunerokotasunean existitzen den zerbait dela. Horrela,
bizi izaten ditugun momentu txiki eta guztiak gozatzen
ikasi behar dugu.

Morenok argi utzi nahi izan du zoriontasuna ez dela egoera
etengabea. Lehenik eta behin, norbanakoak bere barnean
bizi eta sentitu behar du, gero jendaurreko bizitzan
agerian utzi ahal izateko. Horrela, jendearekin emozio hau
konpartitzeko nahia izango dugu. Irakasleak ikastaro
honetan gailendu badira ere, zoriontasuna gizarte osoari
lotutako ezaugarria da, “denok zoriontasuna era egokian
eta konstantean erabiltzen ikasi beharko genukeelako”.

Asier Sarasua “Euskal Herrian gehien aldatu den elementua hizkuntza dela esango nuke”

Asier Sarasua “Euskal
Herriko ahozko ondarea: Bilketa, katalogazioa eta
hedapena
” ikastaroaz arduratzen da UEUk Eibarren
antolatutako udako ikastaroetan. Ahozko ondarearen
inguruan egindako proiektuak aztertzea, horrekiko
perspektiba orokorra zein historikoa ematea bat,
eta gaur egun, XXI. mendean, ahozko ondarea
batzeko oinarri teoriko batzuk ezagutzea dira
ikastaro honen helburuak. Horrela, ikastaroko
parte-hartzaileak honelako proiektuetan parte
hartzera animatu nahi ditu. Ikastaroa Badihardugu
Deba Barreneko Euskara Elkartearekin elkarlanean
antolatuta dago, aspalditik ahozko ondarearen
inguruan lanean ari direlarik.

<img src="%3Ca%20href=" IMG_5345

Ahozko ondareak
berebiziko garrantzia dauka gure aurrekoen informazioa
gureganatu ahal izateko, baina ez al da egia ahozko
transmisioak kulturako hainbat informazio galdu duela?

Bai
eta gehienbat azkenengo 30-40 urtean. Nik aldaketa Europa
mailan eman dela uste dut eta, nola ez, Euskal Herrian. Bizimoduak betidanik
aldatuz doaz eta momentuko ohiturei egokitzen zaizkie.
Ondorioz, ahozko ondarea aldatuz doa. Baina azkenengo 60
urtean aldaketa oso azkarra izan da eta transmisioan
etenaldi bat izan da. Hau da, lehen aitona-amonek guraso
zein ilobei egindako transmisio hori familia guztietan
ziurtatuta zegoen; aldiz, azken 40 urtean hori galdu eta
eten egin da. Hala ere, bizitzako aro askotan ondarea
galdu izanaren sentsazioa izan da.

Ahozko ondarearen
bitartez informazioa transmititu izan da betidanik,
baina zein esparrutan nabaritu izan da gehien ahozko
ondarearena?

Zaila
da esatea, gizarte multzo askotan dena ahoz aho
transmititu izan baita. Esaterako, Euskal Herrian eta
euskaraz %95 ahoz transmititu da. Beraz, esparru guztietan
garrantzia du, eguneroko bizimoduan, sineskeran,
ohituretan… dena ahoz transmititu da. Euskal Herrian beste
faktore bat ere badaukagu: hizkuntza bera. Munduko
hizkuntza guztiak aldatuz badoaz ere, euskarak urteroko
aldaketak izaten ditu, besteak beste, 60ko hamarkadan
euskararen batasunarekin edota 70-80ko hamarkadetako
normalizazio linguistikoa, alfabetatzea… Alde onak lortu
baziren ere, horrek herri hizkuntzen galera ere eragin
zuen eta ez hori bakarrik, era egiteko moduek ere aldaketa
izan baitzuten. Beraz, Euskal Herrian gehien aldatu den
elementua hizkuntza dela esango nuke.

Ahozko ondarearen
zeregina “historiaren berri zuzenean bizi izan
zutenengandik jaso eta ondorengoei eskaintzea”
litzateke. Baina egun teknologia berrien erabilera
ikusita, esango zenuke ahozko transmisioa guztiz galduko
dela?

Ez
dira bata bestaren kontra jarri behar. Hortaz, teknologia
berriak lagungarriak izan behar dira informazioaren
bilketan, katalogazioan, hedapenean eta transmisioan ere
bai. Era berean, ahozko transmisioaren lagungarria izan
daiteke eta egungo eskoletan teknologia berrien bidez
jasotako informazioa zabaltzen da. Gizarte aldaketen
ondorioz, ez gara orain ehun urteko gizarte eredura
bueltatuko. Beraz, gizarte aldaketak eta telebista
eraginak ere asko aldatu dute gizarte moldea, transmisioa…
Garai batean gauzak ondo eta era luzatuan kontatzen ziren,
baina egun laburrak izan behar dute “YouTube estilora”, bi
minututik beherako istorioak. Beraz, ondarearen transmisio
berri honetan alde onak eta txarrak aurkituko ditugu,
baina tradizioa eta teknologia berriak uztartzen jakin
behar dugu eta bakoitzaren alderik onena erabiltzen hasi.

Orokorrean zelan
ikusten duzu ondarearen etorkizuna? Bilaketa,
katalogazio eta hedapenean lanean aritzeko prest ikusten
duzu gizartea?

Ondarea
hor egongo da, aldatzen joan arren. Orain 60 urteko
tradizio asko ez direla berreskuratuko eta lexikoa ere
galdu egingo dela garbi dago. Hainbat ohitura edota
tradizio galdu egingo dira, nahiz eta horien inguruko
informazioa jasota izan, agian museo batean. Adibidez,
Euskal Herriko hainbat herri hizkerarekin hori pasatuko da
eta dagoeneko gertatu da. Erronkariera jasota dago, baina
hiztunik ez da geratzen. Beraz, teknologia berrien eta
ahozko ondarearen elkarlana garrantzitsua izan da.
Teknologia berrien bidez eginiko hainbat informazioren
bilketa badago, baina antzinako tradizio bidez egindakoak
ere ugariak dira.

Ez duzu uste euskararen
kalitatea galduz joango dela, ondarea modernizatuz joan
ahala?

Munduko beste hainbat hizkuntzarekin
bezala, euskararekin ere aldaketak pairatu ditugu eta
pairatuko ditugu. Euskarak jasandako aldaketak baino,
herrietako hizkera galdu eta batasuna ematen ari da.
Horrek pena pixka bat ematen du, baina eboluzio logiko bat
ere izan daiteke. Horrela, euskararen normalizazioa eta
zabalkundea eman daa. Beraz, ez da kalitate kontua,
aldaketarena baizik.

Miriam Peña, Arte Ederretan lizentziatua: “Gaur egungo haur-literaturako hainbat irudi eta istoriotan, klasikoetako pertsonaiak sartzen dituzte”

Miriam
Peña Zabala “Haur-literaturako irudien eragina Haur
Hezkuntzan

ikastaroa landu du Baionan UEUk antolatutako
ikastaroetan. Irudien
garrantzia azpimarratu nahi izan du Miriamek,
antzinako zein gaur
egungo irudiak kontuan hartuz. Horrela, umeek irudiek
transmititutako
mezuak era egokian eurenganatu ahal izango baitituzte.

<img src="%3Ca%20href=" SAM_1246(1)


Zeintzuk dira
ikastaro
honetan landu dituzun ideia garrantzitsuenak edota lortu
nahi dituzun
helburuak?


Ikasleen irizpidean
sakontzen
ibili naiz eta efektua baino pixka bat harago, ipuinetan
agertzen
diren kode batzuen azterketa edo irakurketa landu dut.
Kodeak
aipatzean, kanpoaldetik begiratuta kolorea, formatua,
azala,
tipografia, inprimatzeko era… ditugu eta, barrura begira,
letra eta
irudiaren arteko harremana, kolorearen erabilera,
konposaketa…
Maiz, konposaketak eta horretarako erabilitako koloreen
edo irudien
kokalekuak hainbat gauza transmititu dezakete, besteak
beste
sentimenduak edota egoera animikoa. Beraz, osotasunean
faktore horiek
guztiak ipuin batean kontrolatuta daudenean, lortzen den
mezua eta
transmisioa askoz ere sakonagoa da.


Beraz, zure
ikastaroak
Haur-literaturako irudien azterketa orokor bat egin du,
ezta? Baina
irudiek transmititu ditzaketen baloreak ere kontuan izan
dituzu?


Oso zaila da puntu
honek
landutako gaiarekin lotura ez izatea. Hala ere, ez naiz
ipuinen
historia guztian zentratu, irudian baizik. Lehenengo
egunean, sinbolo
bat zer izan daitekeen azaldu nuen, hainbat soslaitako
jendeak parte
hartu duenez, bakoitzak sinboloak era anitzean uler
ditzakeelako.
Egun horretan, ilustratzaile bat etorri zitzaigun klasera
ilustrazioen nondik norakoak azaltzera. Bigarren egunean,
umeek
kaleetatik ikusten dituzten irudiak landu genituen,
esaterako
Disney-k zabaldutako irudi komertzialak. Orduan, horiei
aurre egiteko
hainbat liburu gomendatu nituen. Hirugarren egunean,
azkenik,
Haur-literatura aztertzen egon ginen, baina beti irudiaren
ikuspuntutik.


Zein esango zenuke
dela
Haur-literaturan erabilitako irudiek haurrengan eragin
dezaketen
efektu garrantzitsuena?


Galdera hau adibide
batekin
erantzutea interesgarri eta ulerterrazagoa iruditzen zait.
Klaseko
adibide bat erabiliko dut, hain zuzen ere, hirugarren
egunean, umeak
ume moduan zelakoak diren aztertu genuenean, hau da,
zeintzuk diren
haiei proiektatzen dizkiegun irudiak. Arazoa da, maiz,
irudi
komertzial eta modakoez inguratzen ditugula haurrak.
Beraz, nik
hainbat liburu erakutsi nituen klasean eta horiek umeen
sormena
garatzen dute eta hainbat balore jokoen bidez
transmititzen dituzte.
Era berean, artea era ludikoan lantzen duten hainbat
liburu erakutsi
ditut.


Hau guztia ikusita,
nire
erantzuna argi geratzen da, modernitate, moda eta
kontsumoarekin
zerikusia duten liburuak baztertu eta beste era bateko
liburuak
gerturatu behar dizkiegu umeei, era ludikoan gizarteak
transmiti
ditzakeen kontzeptuak eurenganatzeko.


Gaur egungo
Haur-literaturako irudiek garapen bat jasan dutela esan
daiteke. Zein
da zure ustez antzinako Haur-literaturako irudien eta
gaur egungoen
arteko bereizketa nabariena?

Irudiak egokituz
doazela uste
dut, baina esaterako klasean Txanogorritxu klasikoaren
adibidea jarri
nien. Teknologiak irudi horri eskain diezazkion
baliabideak kontuan
hartzekoak dira, horrela era aberasgarriagoan
transmititzen baita.
Baina, azken finean, gaur egungo eta antzinako
Txanogorritxu
ipuinaren arteko ilustrazioa bera da. Beraz, alde batetik,
nahiz eta
modernitatean bizi garen, istorio batek orain baliabide
teknologikoak
izan ditzake, baina istorioa kontatzeko era aldatzen da,
bere funtsa
eta ildoa, aldiz, ez. Dena den, nik askotan klasikoak ez
ahazteko
deia egin badut ere, hainbat ipuin berri oso onak direla
onartu
beharra dago.


Beraz, klasikoen
eta ipuin
modernoen arteko fusioaren alde agertzen zara?


Bai. Gainera, klasean
aztertu
bezala, gaur egungo Haur-literaturako hainbat irudi eta
istoriotan,
klasikoetako pertsonaiak sartzen dituzte. Badago bat, non
otsoa
agertzen den eta horrek norbait jatean, bere zabalean
Txanogorritxu
agertzen da. Beraz, ipuin berri askok keinu egiten diete
antzinakoei.


Aldaketak
beharrezkoak dira
Haur-literaturako irudietan? Zerbait salatuko zenuke
horietan?


Nire ustez, gaur egun
oso
material interesgarria daukagu, baina baliteke euskarazko
materiala
urri izatea. Egia da gurea ez dela oso herrialde handia,
hala ere
material interesgarria dago. Beraz, Haur-literatura eta
horretan
dauden irudiei begira ikuspegi nahiko positiboa daukat.
Irudi horien
bidez, umeek dituzten modak eta ohitura txar asko ekidin
daitezkeela
egia da ere.

Ikuspegi negatiboari
dagokionez, agian liburutegiekiko daukat. Izan ere, hemen
liburuak
gaika antolatzen badira ere, era masifikatu batean, horiek
aurkitzeak
lan mardula eskatzen du. Liburu bat gureganatzeko,
horrekin aurrez
aurre aurkitu behar gara eta liburutegiek lan hori erraztu
behar
digute.


Zure ikastaroan,
Haur-literaturako irudien inguruan landutako guztia
telebistako
marrazki bizidunei ere aplika dakioke?

Nik
baietz esango nuke. Komikietako, filmetako… irudiak
berdintsuak
dira. Beraz, irudiaren kontzeptua zehaztea oso zaila
da.

“Hegoaldearen kontzientzia faltak Iparraldea baztertzen du”

UEUk
Baionan antolatutako udako ikastaroen harira,
Gaindegiarekin batera, mahai-ingurua antolatu zuen atzo
arratsaldean Baionako IUT unibertsitatearen areto
nagusian. “Zer behar du Iparraldeak Hegoaldetik?”
gaitzat hartuta, hainbat hizlarik hartu zuten parte.

   
Guztira, sei hizlarik, esparru jakin banako adituek,
eta EHUko irakasle Eguzki Urteagak, dinamizatzaile
lanetan, mahai-ingurua osatu zuten. Hona hemen
Iparraldeko sei gizarte eragileak: Jean Michel
Larrasquet (ESTIA Ingenieri Eskolako irakaslea), Peio
Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Mixel
Berhokoirigoin (Euskal Herriko Laborantza Ganbarako
burua), Amaia Fontang (LAB sindikatua), Michel
Etchebest (Artzainak Taldea eta Mauleko Auzapeza) eta
Pepe Aizpuru (Euskal Irratiak).   

   
“Zer behar du Iparraldeak Hegoaldetik?” gaitzat hartuta, lehen hizlaria Larrasquet
izan zen. Bere mintzaldia goi mailako irakaskuntza eta
ikasketen ingurukoa izan zen. Hegoaldeko eta Iparraldeko
unibertsitateen arteko lankidetza programaz aritu zen
gehienbat. ESTIAkoek, esaterako, Mondragon
Unibersitatearekin akordioa dute eta hainbat gauza
eramaten dituzte aurrera. Hala eta guztiz ere,
“Hegoaldearen kontzientzia falta” salatu zuen
Larrasquetek. Hau da, Iparraldean irakasle eta ikerlari
interesgarriak daudela aipatu zuen eta horiek Hegoaldean
ez direla aintzat hartzen adierazi zuen.

   
Hurrengo hizlaria Peio Olhagaray izan zen. Hegoaldeko
enpresek Iparraldearekiko duten jarreraz mintzatu zen.
Bere esanetan, Hegoaldean ez da Iparraldea ezagutzen eta
ez dago horretarako gogorik ere. Merkatua zabaldu nahi
bada, Frantziako beste herrialde batzuetan kokatzen dira
Hegoaldeko enpresak, baina ia inoiz Ipar Euskal Herrian.

    Mixel Berhokoirigoin izan zen hirugarren hizlaria.
Laborantzaren inguruan hitz egin zuen. Bere irudikoz,
guztiok aurrera egiteko beharrezko baldintza elkarlana da.
Hegoaldeak nahiz Iparraldeak bere ohiturak eta kulturak
dituela onartu eta barneratu behar dugula aipatu zuen.
Hortik abiatuta, guztien esfortzu eta lankidetzaz
aurrerapausoa eman behar dela azpimarratu zuen.  
 

    Amaia
Fontang mahai-inguruko emakume bakarra izan zen. LAB
sindikatuko partaideak sindikatu nazional baten
eraketaren garrantzian enfasia egin zuen. LAB sindikatua
Iparraldean orain hamaika urte sortu zen. Urte horietan
gauzatu duen lana “oso garrantzitsua” izan da.
“Iparraldean eta Hegoaldean lege ezberdinak ditugu,
baina fede bera dugu”, aipatu zuen Fontanek. Egitura
sozio-politiko-ekonomiko bateratuaren alde mintzatu zen
LAB sindikatuko partaidea. “Errealitate ezberdinak
ditugu, bistan da, baina horrekin lan egiten saiatu
behar gara”.

   

Michel Etchebest, Artzainak Taldeko
partaidea eta Mauleko Auzapeza, Iparraldeko industriaz
mintzatu zen. Kasu horretan, hirugarren sektoreak
Iparraldean duen garrantzia aipatu zuen. Industriaren
eragina, aldiz, ia nulua da. Ondorioz, sektore horren
berpizkundea beharrezkoa zela aipatu zuen. Proiektu
baten berri ere eman zuen: “Zazpirak eraiki”. Enpresa
txikien elkarte bat modukoa da. Oraingoz 40 enpresa
elkartu dira eta ezaugarririk garrantzitsuena euskaraz
hitz egiten dutela da.

   
Bukatzeko, Pepe Aizpuru kazetariaren txanda izan zen.
Azpeitiarra jaiotzez, Iparraldean bizitzen eta lan
egiten urte asko daramatza. Bere esanetan, Hegoaldeko
hedabideek arreta gehiago jarri behar diete Iparraldeko
albisteei. “Biztanle gutxiago gara, hemengo albisteek ez
dute beharbada hainbeste garrantzia sortzen, baina nire
ustez Hegoaldearentzat aberasgarria da”. ‘Iparraldearen
orena’

bezalako telebista-saioak
ontzat jo zituen, baina bere ustez “ez dira Ipar Euskal
Herriko albisteak bereizi behar”. Egokiena, aldiz,
albiste guztiak (Hegoaldekoak nahiz Iparraldekoak)
nahasirik eskaintzea da. Teknologia berriei esker, gaur
egun pixkanaka muga hori hausten ari da. Kazetari
multimediaren aitzinean gaudela aipatu zuen. Orain,
sareari esker, albiste asko jaso ditzakegu, nahiz eta
Hegoaldean edo Iparraldean bizi. “Hegoaldeko hedabideek
diskriminazio positibo bat egin behar dute Iparraldeko
albisteekiko, nahiz eta gaurkotasunezkoak ez izan”,
esanez amaitu zuen Aizpuruk bere saioa.

    Eguzki Urteagak faktore positibo eta negatiboak
aipatu zituen bere mintzaldian. Negatibo gisa, errealitate
ekonomikoa eta hizkuntzaren arazoa izan ziren
garrantzitsuenak. Positibo izateko jarrera ere azaldu zuen.
Izan ere, orain abertzaletasuna eta euskal nortasuna suspertu
egin dira, bai Hegoaldean bai Iparraldean. Hortaz, ondorio
nagusitzat, lankidetza eta kontzientzia egitasmoak eraiki
behar direla azaldu zuen. Elkar lagunduz modu erraz eta
bateragarrian bizitzeko aukera baliatu ahal dugula esatean bat
etorri ziren hizlari guztiak.

   

<img src="%3Ca%20href=" zer behar du iparraldeak hegoaldetik mahai-ingurua

Iosu Florentino “Jolasen bidez sortu daitekeen emozioetan sakontzea eskatu diet ikasleei eta ez, irrian soilik”

Iosu Florentino UEUk Baionan antolatutako ikastaro bitxi baten arduraduna izan da, “Clown“moduan hastekoa, hain zuzen. Florentino KABIA antzerki ikerkuntza guneko partaidea eta Bilbao eszenako irakaslea ez ezik, irakasle-eskolako ikaslea ere bada. Bere ikastaroan Clownen izaera landu du eta ikasleei sentimenduen garrantzia erakutsi die, horiek positiboak zein negatiboak izan, duten garrantzia azpimarratuz.

<img src="%3Ca%20href=" SAM_1241

Zeintzuk dira “Clown” ikastaroarekin lortu nahi dituzun helburuak edo landuko dituzun ideia garrantzitsuenak?

Ikasleak Clownen izaera nolakoa den ezagutzea bilatu dut; horien teknikak barneratzea, begiradak ezagutzea, nola funtzionatzen duen sudurra ipintzerakoan, zelako erlazioa duen publikoarekiko,etbar. Gainera, ikasleek jakin behar dutepailazoak eurek direla, baina izaera handitu batekin. Beraz, jarrerak ezagutu
behar dituzte eta horietaz gozatu, bai jolasterakoan, galtzerakoan,
irabazterakoan…

Alaitasunaren emozioa landu nahi duzu edota
gizabanakoak senti dezakeen edozein emozio?

Ateratzen diren
emozioen inguruan aritu naiz. Pailazoek irria bilatzen dutela egia
da, baina beste hainbat gauza ere bilatzen dute. Beraz, jolasen bidez
sortu daitezkeen emozioetan sakontzea eskatu diet ikasleei eta ez,
irrian soilik. Clownen inguruan dagoen ohiko emozioa alaitasuna bada
ere, ez da bakarra. Izan ere eta adibide modura, atzoko saioan
momentu oso hunkigarriak bizi izan genituen, pailazoak izan ditzakeen
beldur eta lotsak aztertzerakoan.

Esango zenuke
gizarteak pailazoen ezaugarriak bereganatu behar dituela bere
egunerokotasunari aurre egiteko? Emozioen maisuak, izaki libreak
edota komunikatzaile onak izaten ikasi behar dugu?

Bai, nola ez. Nire ustez,
gainera, gizarte honetan gero eta gehiago erakusten eta barneratzen
digute emozio batzuk onak direla eta beste batzuk, aldiz, txarrak.
Hori kaltegarria da. Baina maizago pailazoak izango bagina eta gure
emozioak gehiago azalduko bagenitu, osasuntsuagoak izango ginateke.

Nori zuzenduta dago ikastaro hau? Zer esparrutako jendeak
erabaki du honetan parte hartzea?

Oro har edozein pertsonari
zuzendutako ikastaroa izan da, bere buruarekin jolastu eta barre
egiteko gogoa duen edonori. Baina, gehienbat, irakasleak nagusitu
dira eta haiekin oso gustura ibili naiz. Kasualitatez ni ere ikaslea
naiz, irakasle-eskola ikasten bainabil, eta argi daukat horrelako
gauzak ez direla ez ikasten ez irakasten esparru honetan. Beraz, nik
esango nuke irakasleek behar bat ikusten dutela ikasleekin aurrera
eraman beharreko komunikazioa bideratzeko orduan. Era berean, klaseak
emateko era originalagoak ikasteko aukera paregabea da.

Oso ikastaro
originala izan da zurea. Erabilitako materiala edo metodologia ere
horren originalak dira?

Agian beste ikastaroekin
alderatuta ezberdinagoa da, baina berez jolasetan oinarritu naiz.
Horrtaz gain, ikasleen arteko erlazioa sendotu eta konfiantza
handitzeko ariketatxoak egin ditugu. Teoria landu badugu ere, horrek
espazio txikia izan du ariketak egiten genituen bitartean.
Planteamendu hori martxan jarri dut, azken batean teoria praktikara
eramanez gehien ikasten baita.

Zuk Clown gizakia
zureganatua daukazu egunerokotasunean? Esan daiteke pailazoaren
sudurra zure bizitzako osagarri bat dela?

Bai, beti nirekin
edukitzen saiatzen naiz eta, ahal dudan guztietan, sudurraz
gogoratzen naizenean, ipintzen ez badut ere, nire begirada
kanpoaldera edukitzen ahalegintzen naiz. Izan ere, begirada clownen
beste ezaugarri garrantzitsuenetariko bat da.

Clown ikastaroa
non da erabilgarriagoa, lan munduan ala bizitza pertsonalean?

Bizitza pertsonalean,
nire ustez. Hala ere, bizitza pertsonala lan munduaren barruan
dagoenez, lan munduan ere bai.

Samira Goddi “Kultura artekotasunean zailtasunak badaude, kudeaketa on batekin eta balore positibotzat hartuta, baina, aberatsa da, noski

Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua izatez gain, Samira Goddik Kultura arteko Gizarte Bitartekaritza Graduondoa ere egin zuen. Ondoren, Donostian immigrazio teknikari bezala ibili da eta, egun, Gizarte eta Kultur Antropologia ikasten ari da. Aita marokoarra du eta, horregatik beharbada, kultur aniztasuna gertu bizi izan du; bere lana eta ikasketak arlo horretara ere bideratu ditu. Abenduaren 10 eta 17rako Kulturak, hizkuntzak eta lurraldeak: kultur aniztasunaren begirada ikastaroa antolatu du 

 IMG_1493Zein da UEUk antolatutako “Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak”
ikastaroaren helburua?

Errealitateaz jabetzea, batez ere. Lehenik eta behin, zein kulturek inguratzen gaituzten ikusi. Euskal Herrian dauden hizkuntzekin, kulturekin eta lurraldeekin marko teoriko bat planteatzen dut. Hortik abiatuz, elkarbizitzarako zubiak eraikitzeko bitartekaritza baliabideak lantzen ditugu. Kasu praktikoak ere aztertzen ditugu. Horren
bidez, gatazkak nola ebazteko aukera ikusten dugu. Hainbat faktore lantzen dira kasu horretan.
Beste helburu bat gure ikuspuntua deseraikitzea izango da. Izan ere, kultura batzuenganako aurreiritzi eta estereotipo asko daude. Jarrera etnozentrista dago eta horixe lantzen ere saiatuko gara.

Aurreiritzien kasuan, gauzak aldatzen ari dira egun?

Hemen, Euskal Herrian, immigrazioa fenomeno nahiko berria da. Beraz, prozesu hori
barneratzen eta ikasten oraintxe ari gara. Kataluniari asko begiratzen diogu. Haiek kudeaketa ona eraman dute eta beraien metodologia garrantzitsua da. Baina
kultura artekotasunaz hitz egiteko ez da soilik immigrazioaz hitz egin behar. Beti hainbat eta hainbat kultura egoten dira; norberak, bere etxekoa, esaterako. Ondorioz, aniztasunean elkar bizitzen eta errespetatzen ikasi egin behar dugu.

Zer eduki emango dituzu ikastaroan zehar?

Hasiera batean datuetan oinarrituko gara, hau da, zein kulturatako, hizkuntzatako eta lurraldetako jendearekin bizi garen aztertuko dugu. Hortik abiatuta, kultura artekotasuna lantzeko metodologia ikasiko dugu. Metodologiaz gain, urteetan zein eredu hobetsi den ere ikertuko dugu. Praktikak egingo ditugu, baita hezkuntza zein kultur artekotasuna gaietan adituak diren pertsonen artikuluak irakurriko ditugu. Kultura edo herrialde zehatz batean ere zentratuko gara: Magreb, hain zuzen. Sakonki ezagutzen dudan kasua da eta, hortik abiatuz, bertakoek zer zailtasun edo erraztasun duten aztertuko dugu.

Hezkuntzaren kasuan, gai honetan hutsunerik al dago?

Egia esan, bai. Gainera irakasle askok zalantzak eta gai honekiko interesa
dituzte. Lehen esan bezala, oso fenomeno berria da eta pixkana gauzak martxan jartzen ari dira; harrera gelak, adibidez. Baina sarritan galduta sentitzen direla egia da. Irakasleek askotan aipatzen dute ez dagoela plan zehatzik, informazio sarerik…

Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak”: hiru kontzeptuak elkar loturik daude.
Zein zentzutan? Zein da euren arteko aldea?

Elkar loturik daude eta euren arteko elkarreragina aztertuko dugu, baina distantziak ere nabariak dira. Lurralde batean, esaterako, hizkuntza bat baino gehiago egon daitezke eta, gainera, horietariko batzuk bakarrik ofizialak dira. Lehen egunean munduko mapa erakutsi
nien ikasleei eta bertan zenbait lurraldetan zein hizkuntza dauden, zein grafia, identitateak azaldu… Horren bidez zein lotura eta haustura dauden azaldu nahi nien.

Euskal Herria kultur aniztasunarekin aberastu egin da?

Zenbait jatorritakoak bizi diren espazio bat aberasgarria da beti. Alde horretatik, azken aldian Euskal Herria aberastu egin dela esan daiteke. Zailtasunak badaude, kudeaketa on batekin eta balore positibotzat hartuta, baina, aberatsa da, noski. Argi dago, gainera, Euskal Herrian betidanik mugimendua egon dela eta gakoa elkar ezagutu eta errespetatzen bizitzen ikastean dago.

GARAZI URDANGARIN: “GAUR EGUN BESTE ERA BATEKO IPUINAK SORTZEN HASI DIRA, SEXISMOTIK AT”

 

“Ipuinen funtzio pedagogikoa: balioak transmititzeko eta
harremanak lantzeko” ikastaroaren arduraduna da Garazi Urdangarin Aranbarri
psikologoa. UEUn uztailean aurrera eramango diren ikastaroei hasiera emango die
Urdangarinen ikastaroak. Ipuinen bidez transmititu daitezkeen baloreak landuko
ditu, besteak beste.

garazi eta oihane (ipuinen funtzio

Ipuinen funtzio pedagogikoa landuko duzu UEUko udako
ikastaroetan. Zer ikasi dezakegu ikastaro honetan? Zeintzuk izango dira ideia
aipagarrienak?

Ipuinen nondik norakoak azalduko ditugu; zeintzuk diren
ipuinen funtzioak, zeintzuk diren ipuinek transmititzen dituzten baloreak; eta,
hortik aurrera, guk generoaren eta sexualitatearen aldeko ikuspuntu bat emango dugu.
Honela, benetan transmititu nahi diren baloreak aldatzeari garrantzia emango
diegu.

Ipuinak nola erabili behar diren jakin behar du gizarteak?
Horien kontaketaren arabera, haurren jarrera alda daitekeela esango zenuke?

Guk ez dugu erakusten nola erabili behar diren ipuinak, guk
gure ikuspuntua emango dugu. Ipuinen funtzioak eta transmititzen dituzten
baloreak aztertuko ditugu eta, hortik aurrera, bakoitzak erabakitzea baditu
zeintzuk diren transmititu nahi dituen baloreak, baina kontuan izatea umeak
gure etorkizuna direla. Beraz, balore horiek kontuan hartzekoak dira; izan ere,
umeek horietatik ikasiko baitute.

Ipuinen bidez haurren heziketa bideratu dezakegula esango
zenuke?

Esan daiteke ipuinak heziketa bide bat badirela eta,
aurretik esan bezala, norberak zeharka edo zuzenean balore batzuk transmititzen
ditu, azken batean. Orduan umeek, balore horien bidez, hainbat informazio
barneratzen dute. Beraiek era batean heziko dira, etorkizunean balore horiek
ere transmitituz. Beraz, esan daiteke heziketa tresna lagungarriak direla.

Gomendiorik zabalduko zenioke gizarteari, ipuinen munduan
praktikan jar dezan?

Gu ipuinak irakurtzen ibili gara, horiek hartzen,
analizatzen, goitik behera ikusten… Ikusi duguna honakoa izan da: horien
bidez transmititzen diren balore asko matxistak eta sexistak direla. Egia da
ere gaur egun beste era bateko ipuinak sortzen hasi direla, sexismotik at,
baina orain arte horixe izan dugu. Baliteke, modu zuzen batean ez bada ere,
azkenean balore horiek transmititzen dira.

Beraz, ipuinen mundua garatuz omen doa. Istorioak gero eta
“modernoagoak” direla esan daiteke. Aurrerapauso horren aldekoa zara?

Bai, horren aldekoa naiz. Ez bakarrik sexualitateari eta
generoari begira, beste hainbat aspektutan ere zenbait ikuspuntu zein begirada
zabaldu da. Eta, agian, horien bidez hausnarketa zabal daiteke.

Baina maiz istorio berri horiek betidaniko ipuinetan
oinarritzen dira, inolako balore aldaketarik egin gabe. Hala ere, aldaketa
nabaria da?

Bai, hori egia da, baina lehen esan bezala, geroz eta ipuin
gehiago sortzen ari da eta poliki-poliki aldatzen ari da. Gauzak ez dira egun
batetik bestera aldatzen, baina tira! Gaur egun, adibidez, printzea izan
beharrean, printzesa protagonista agertzen duten ipuinak badira. Beraz, beste
balore batzuk ikusten ari gara. Denarekin ezin da bat-batean apurtu. Egia da
antzinako ikuspuntua oraindik ere badutela ipuinek, baina azkenean ipuinek ere
euren historia daukatelako izan daiteke, ezta? Denborarekin aldatzen ari dira
eta aldatuko dira.