Homologatutako ikastaroak Iruñean

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren baitan, irakasleen etengabeko prestakuntzara zuzendutako UEUren ikastaro batzuk homologatu dira.

2012ko azaroa-abendua bitartean ondoko bi hauek eskaintzen ditugu:

 Izen ematea irekita dago eta talde txikiak hobesten dira.

Homologazioa:

  • Irakasleen etengabeko formakuntzarako homologatutako ikastaroak dira.
  • Irakasleek beraien postuen esleipen eta barne promozio prozesuetan erabili ahal izango dute parte-hartze ziurtagiria.
  • Parte-hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaroa gainditzeko adierazitako baldintzak bete beharko dira.
  • 20 ordutako ikastaroak dira eta 2 kreditu lortzen dira.

 

Informazio gehiago:  Irati Iciar, 948 36 25 63, nafarroa@ueu.org

Udako ikastaroetan MURGILDU!

Udarako oporrak gainean ditugu eta planak egiteko unea iritsi zaigu. Hondartzara joan, mendiak igo, museoak bisitatu, … Gu beste proposamen batekin gatoz!

UEUko udako ikastaroak inoiz baino eskaintza zabalagoa aurkeztu du ikasturte honetarako. Gogotsu gatoz aurten ere eta zuek, ikasleok,  nolako giro alaia eta freskoa izaten dugun ikusteko, hemen doa gure bideo xelebrea 😉

Egin barre gurekin eta MURGILDU zaitezte!

Iraia Oiarzabal: “Oso giro polita egoten da ikastaroetan, gertukoa”

Iraide Lejarretarekin batera, Iraia Oiarzabal dugu UEUko beste ikasle aurreratuenetako bat. 22 urteko gipuzkoarra Zumarragakoa da eta egun Kazetaritza ikasketak amaitzen ari da Leioan. 5 ikastaro osatu ditu gurean: Buru mapak eta Tantra Baionako iazko udako ikastaroetan,  azaroan harreman harmonikoa Eibarren eta aurtengo udaberriko ikastaroetan bi egin ditu; Jendaurreko komunikazioa eta Coaching pertsonala.

1) Nola izan zenuen ikastaro hauen berri (UEUren berri orokorrean)?
 
Lagun batek emandako eskuorri baten bidez izan nuen lehenengoz UEUren berri. Ikastaro interesgarriak zeudela ikusi, eta ordutik ohitura dut maiztasunez web-orrian begiratzeko eta eskaintzen berri izateko. Honela, udako ikastaroetan parte hartzea erabaki nuen aurreko urtean eta ordutik beste ikastaro batzuk ere egin ditut.

2) Zergatik matrikulatu zinen?

Oso ikastaro interesgarriak dira eta udan adibidez aukera ona zen geldirik ez egoteko. Uda ostean, komunikazioarekin zerikusia duten ikastaroetan zentratu naiz gehien bat, hirurak irakasle berdinarekin eta arlo berekoak. Gainera, nire ikasketekin badute nolabaiteko lotura eta bestela ere oso erabilgarriak direla uste dut.

3) Zein irizpideren arabera aukeratu dituzu ikastaro horiek?

Nire kasuan, komunikazioaren arloa asko interesatzen zait eta horren arabera egin ditut batez ere azken hiru ikastaroak. Hala ere, beste zenbait arlotakoak ere oso interesgarriak dira eta aurrera begira zenbait egitea gustatuko litzaidake.

4) Zure ikasketentzako baliagarriak dira?

Lehen aipatu bezala komunikazioarekin lotutako ikastaroak oso baliagarriak dira bai nire ikasketei dagokionez baita beste zenbait eremutan ere. Jendaurrean hitz egiteko gaitasunak garatzea oso garrantzitsua dela uste dut.

5) Zein ezberdintasun aurkitu dituzu ikastaro hauetan beste batzuekin konparatuta? Hauek soilik unibertsitate mailako pertsonentzat dira?

Egia esan, ikastaro hauetaz gain ez ditut askoz gehiago egin, baina hemen ikusitakoagatik esango nuke ez direla soilik unibertsitate mailako jendearentzat. Are gehiago, nik egindako ikastaroetan adin eta arlo desberdinetako jendea egon gara.

6) Zein iruditu zaizu ikastarorik interesgarriena?

Egindako azken hirurak oso interesgarriak iruditu zaizkit eta horien artean aukeratzea zaila da baina nik uste “Jendaurreko komunikazioa”-ren ikastaroa dela gehien gustatu zaidana eta oso baliagarria dela uste dut. Bestalde, lehenengo moduloa “Harreman harmonikoa” eta laugarrena “Coaching” ere oso politak iruditu zitzaizkidan.

7) Nolako giroa egoten da ikastaroetan?

Oso giro polita egoten da, gertukoa. Azken finean ordu dexente ematen ditugu elkarrekin eta giro ona egotea garrantzitsua izaten da.

8) Gomendagarriak dira?

Bai, zalantzarik gabe. Nik ere web-orria begiratzen jarraituko dut interesgarriak iruditzen zaizkidan ikastaro berriak egiteko!

9) Arloren batean sartuko zenituzke berrikuntza gehiago?

Nik egia esan arlo berdinak jorratzen ditut gehienetan; komunikazioa eta psikologia eta bi hauek oso ongi daudela iruditzen zait.

Iraide Lejarreta: “Denbora librea aprobetxatu behar da, formakuntza beharrezkoa da eta UEUko ikastaroek laguntzen dute”

Iraide Lejarreta 21 urteko basauritarra da eta Zientzia Politikoak ikasten ditu Leioan. Unibertsitateko ikaslea izateaz gain, UEUko ikasle esanguratsuenetariko bat dugu. Izan ere, iazko udaratik, 5 ikastaro egin ditu gurekin; Buru mapak, Tantra, Harreman harmonikoak (I), Jendeaurreko komunikazioa (III) eta Coaching pertsonala.

Udarako ikastaroetan parte hartzen hasi zen, baina urtean zehar eskaintzen ditugun ikastaroetako partaide ere izan da. Cum Laude ikasle honi eginiko elkarrizketa duzue honako hau.

iraide lejarreta

1) Nola izan zenuen ikastaro hauen berri (UEUren berri orokorrean)?
UEUren berri unibertsitatean hastean izan nuen. Euskal unibertsitatearen aldeko ekimen desberdinetan parte hartu nuen eta bertan ezagutu nuen; UEUk euskal unibertsitatearen alde lan egiten baitu. Hala ere, ikastaroen berri irakasle batengatik izan nuen. Kurtsoa bukatu baino arinago udako-ikastaroen eskuorri bat eman zigun ikasle bakoitzari eta agertzen ziren ikastaro batzuk interesa piztu zidaten.

2) Zergatik matrikulatu zinen?

Uste dut denbora librea aprobetxatu behar dela, ondo dago uda izatea eta denbora guzti hori deskantsatzeko erabiltzea, baina horrek ez du kentzen ahal dugun heinean gure karreratik aparte formakuntzan jarraitzea. Ikusirik ikasleak izanda ez dugula denbora asko gauza berriak ikasteko, hots, ikastaro luzeagoetan matrikulatzeko, ideia ona iruditu zitzaidan UEUko ikastaroetan matrikulatzea. Hezkuntza ez da bakarrik unibertsitatean irakasten dizutena, are gehiago, uste dut hezkuntza mota hori nahiz eta kurrikulumean garrantzitsuena izan, gure bizitza eta formakuntzan parte txiki bat dela, eta unibertsitateak irakasten digunaz gain bizitzan gauza asko ikasi behar direla. Nire uste bizitza osoan formakuntza prozesu baten egon behar gara eta ez da sekula karrera bat amaitzen dugunean bukatzen.

3) Zein irizpideren arabera aukeratu dituzu ikastaro horiek?
Lehenik eta behin udako ikastaroetan matrikulatu nintzen. Hasieran buru mapak eta errezilientzia ikastaroetan matrikulatu nintzen baina errezilientzian ez zen taldea sortu eta ikusirik Baionan egon behar nintzela, beste ikastaro bat egiteko aprobetxatu nuen eta tantra ikastaroa egin nuen.
Buru mapak, ideiak sortu eta antolatzeko teknika da eta nire ikasketetarako eta bizitzarako oso baliogarria izan zitekeela pentsatu nuen. Bestalde, errezilientzia momentu txarretatik indartsu ateratzeko teknikak dira eta hau bizi garen mundu eta herri honetan ondo etorriko zitzaidala pentsatu nuen. Talderik sortu ez zela esan zidatenean penarekin geratu nintzen, eta oraindik espero dut beste saiakeraren bat egitea.
Ikusita udako ikastaroak oso onak izan zirela eta oso ondo pasatu nuela, kurtsoan zehar UEUko web gunera sartu eta aprobetxagarriak ziren ikastaroak topatu nituen eta hor agertu zen harreman harmonikoak. Web gunean bertan zeri buruzkoa zen agertzen zen eta gatazkak dauden harremanetan harreman harmoniko bat sortzeko teknikak ziren. Hau izugarria iruditu zitzaidan, ezinezkoa egiten zait kontatzea gure bitzitzan zenbat gatazka izan ditugun lagunekin, familiarekin, irakasleekin, bikotearekin… eta matrikulatu egin nitzen ea teknika majiko bat ematen zidaten gatazkak konpontzeko.
Egin ditudan beste ikastaroak harreman harmonikoaren jarraipenak dira; hau lehengo modulo da eta nik hirugarrena eta laugarrena ere egin ditut, jendaurreko komunikazioa eta coaching pertsonala.

4) Zure ikasketentzako baliagarriak dira?
Ikastaro batzuk baliagarriak izan zaizkit nire ikasketentzat, adibidez, buru mapak eta jendaurrean hitz egiteko teknikak. Hala ere, nik ez diot garrantzirik ematen ea ikastaro hauek nire karreran baliagarria izan diren edo ez. Garrantzia gehiago ematen diot nire bizitza pertsonalean eta asetasun pertsonalean izan duten garrantziari.

5) Zein iruditu zaizu ikastarorik interesgarriena?
Ba egia esan  zaila egiten da bat aukeratzea, denetatik hartzen duzu zeozer zure egunerokotasunean erabiltzeko. Baina zeozer esatekotan jendaurreko komunikazioa eta coaching pertsonala esango nuke.

6)Nolako giroa egoten da ikastaroetan?
Taldeak oso txikiak izaten dira eta horrek giro ezin hobea egotera laguntzen du. Gainera metodologia oso egokia da eta parte hartzea asko ahalbideratzen du. Horrek ere nola ez, ikastaroko ikasleen artean gehiago ezagutzea ekartzen du.

7) Gomendagarriak dira?

Dudarik gabe! Ikastaro laburrak dira, dibertigariak eta asko ikasten da.

8) Arloren batean sartuko zenituzke berrikuntza gehiago?
Egia esan nire ikasketen ikuspuntutik esanda ez dago ia ikastarorik, nik zientzia politikoak ikasten ditut eta horren inguruan ez dago saiorik.

Aurtengo udako ikastaroetan baditugu
politika alorreko bi gai; “Euzkadi euzkotarron aberria da? Euskal identitatearen hausnarketa XXI.mendearen hasieran” eta “Laugarren mundua. Herri indigenen kanpo-ekintza nazioarteko aldaketa-eragile”. Ea guztion atseginekoak diren!

UEUk ikasle errepikatzaileak ditu

UEUren etengabeko prestakuntzarako datu baseetan arakatuz, ikasle errepikatzaileak ditugula konturatu gara. Zorionekoak gu!

2010/11 ikasturtean, Markeskoako (Eibar) ikastaroetan orain arte parte hartu duten ikasle errepikatzaileak asko dira. Errepikatzaileak diogu ikastaro bat baino gehiagotan matrikulatu direnei. Horrela, 2 ikastaroetan parte hartu duten pertsonak 14 dira. 3 ikastaroetan bost eta 4 ikastaroetan aldiz bakarra.

Nafarroako ikastaroetan ere baditugu errepikatzaile bakan batzuk. Hots, 2 pertsonek bi ikastarotan hartu dute parte.

Udako ikastaroen barnean 29 pertsona ditugu bi ikastaro ezberdin jaso dituztenak eta hiru aldiz, 3 ikastarotan parte hartu dutenak.

Baina guzti hauen artean, badaude pertsona batzuk hainbat tokitan parte hartu dutenak. Esaterako, Udako ikastaroetan eta Markeskoetan 25 izan dira. Udako eta iparraldekoetan izan denik ere badago, eta baita Nafarroako eta Markeskoakoak partekatu dituen beste bat.

Ranking honetan hala ere, txapeldun handi batzuk aipatu behar ditugu. Izan ere baditugu hiru neska Udako ikastaroetan, Markeskoan eta baita Nafarroakoan izena eman dutenak. Zorionak hiruroi eta segi horrela!

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta aurrerantzean ere kalitatezko ikastaroak eskaintzen saiatuko gara!

Udaberriaz gozatu!! (udaberriko ikastaroen eskaintza)

Behin udaberri giroa gure artean sartzen
denean, planak egiteko sasoia iristen dela ematen du. Gure
ingurunea eta gure adimena astintzeko gogoa sartzen zaigu, eta hori dela eta, ideia berriak
barneratu eta lantzeko une egokia da udaberria.

 

UEUn hauek dira hemendik eta uztailera bitartean
proposatzen ditugun jarduerak:

Markeskoako udaberriko eskaintza:

Iparraldeko udaberriko eskaintza:

Nafarroako udaberriko eskaintza:

Jardunaldiak:

Udaberriko eskaintza irekita.

Udako jardunaz gain, urte osoko eskaintza akademikoa dauka UEUk eta orain Udaberriko ikastaroen multzoa aurkeztu du.

Eibarko Ikastetxe Nagusia.
Markeskoa Jauretxea.

Baionako Egoitza Sozialean.

Ikastaro honen helburua musika ordenagailuz lantzen ikastea da. Besteak beste, soinu grabaketaren gaineko oinarrizko kontzeptuak eta Protools programaren erabilerak erakutsiko dira: grabazioa,nahasketa eta edizioa.

Iruñeko Egoitza Sozialean.

Ikastaro honen helburua parte hartzaileen komunikazio trebetasunak malgutzea, zabaltzea eta aberastea da. Horretarako, teknika erraz eta indartsuak ikasiko eta bereganatuko ditu, besteen aurrean ahalik eta jario handienaz, ahalik eta argien eta ahalik eta naturalen hitz egiteko. 

Izen emateak irekita.

Informazio guztia UEUren web gunean: www.ueu.org

Nafarroako udazkeneko ikastaro eskaintza

UEUk Nafarroan ere udazkeneko eskaintza antolatu du, hona urria-azaroa bitartean eskainiko diren ikastaroak:

Argazkigintza digitala

  • Irakaslea: Ander Gillenea, argazkilari profesionala.
  • astearteetan, urriak 13, 20, 27, azaroak 3, 10, 17, 24
  • ordutegia: 17.00-20.00
  • tokia: Iruñean UEUren bulegoan

Makrobiotika

  • Irakaslea: Egoitz Garro, makrobiotikan aditua eta irakaslea.
  • asteazkenetan, urriak 14, 21, 28 eta azaroak 4
  • ordutegia: 17.30-20.30
  • tokia: Iruñean UEUren bulegoan

Izena emateko epea: urriaren 2a arte irekita.
Eman izena: www.ueu.org

Informazio gehiago:
Edurne Koch
nafarroa@ueu.org
(0034) 948 36 25 63

Argazkigintza digitala Iruñean. Ikastaroa.

Badira zenbait urte digitalizazioa gure egunerokotasunean dugula. Argazkigintzari dagokionez ere, urte batzuetatik hona aldaketa handiak izan dira kamera digitalek analogikoei lekua hartu dietelarik. Kamera digitalak ia denon eskuetan ikusten ditugularik ere, ez dakigu behar moduko etekina ateratzen kamera berri hauek eskaintzen dizkiguten aukerei. Ikastaro honetan kamera digital hauen erabilpena eta atera diezaiekegun onurak aztertuko ditugu, argazkiak ordenagailura nola “jaitsi”, argazki horiek nola erabili edo paperera pasa, mailez bidali, e.a. Ikastaro honen helburua argazkigintza digitalaren inguruan oinarrizko ikastaro bat ematea da. Argazkigintzaren oinarrizko ezagutzak azaldu eta kamera digitalen erabileran sakonduko dugu, beren aukerei ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoz.

Ikastaroa: Argazkigintza digitala.
Irakaslea: Ander Gillenea Muxika, argazkilari profesionala.
Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara
Ordu kopurua: 21 ordu
Datak: 2009ko otsailak 24 – martxoak , 10, 17, 24, 31 eta apirilak 7 (astearteak)
Non: Iruñean, UEUren bulegoan eta San Fermin Ikastolan.

Argibideak:
Edurne Koch
UEUren Nafarroako ordezkaritza
Martzelo Zelaieta 75, IWER eraikina, B2 lonja, 60. bulegoa.
31014 Iruñea
948 36 25 63
nafarroa@ueu.org