Josu Barambones: “Itzulpengintzako ikasketen diseinu kurrikularrean hutsune handia dago”

JosuBarambones

44. Udako Ikastaroen harira “Teknologia. Itzultzaileen lagun. Noiz eta nola?” jardunaldia egin da atzo Eibarko Markeskoan. Josu Barambones UPV/EHUko irakaslea da jardunaldiaren arduraduna. “Itzulpengintza eta Teknologia” graduondokoaren zuzendaria ere bada.

Zein da teknologiaren ekarpena itzulpengintzan?

Informazio eta Komunikazio Teknologien inpaktua ukaezina da. Batetik, itzultzaileek beren arloko tresna teknologikoak ezagutu behar dituzte, hala nola itzulpen memoriak edo terminologia kudeatzeko programak. Bestetik, gaur egungo itzultzaile profesionalek dokumentazioa eta terminologia bilatzeko teknika nagusiak menderatu behar ditu. Azkenik, Informazio eta Komunikazio Teknologiak lanabes ezinbestekoak dira itzultzailearen lanaren ingurunean, elkarlanak gero eta garrantzi handiagoa duelako, esate baterako eleanitzeko itzulpen proiektuetan. Euskararen kasuan hizkuntza baliabide gehienak euskarri digitalean aurkitzen ditugu (hiztegiak, datu baseak, corpusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta gramatikala, Itzul posta zerrenda…). Baliabide horiek ondo kudeatzen jakiteak berebiziko garrantzia du.

Graduondoko oso bat ematen duzue urtean zehar gai hau on-line lantzeko. Zeintzuk dira atera dituzuen ondorioak?

Dagoeneko Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoak lau urte bete ditu eta ikasleen iritziz helburuen lorpen maila oso altua izan da. Nire ustez, graduondoko honek itzulpengintza eta teknologia arloan zegoen prestakuntza beharrari erantzuten jakin du. Halaber, graduondoko honek Itzulpengintza eta Interpretazioko graduatuen eta itzultzaile profesionalen espezializazio beharrak asetzeko balio duela uste dut.

Noiz eta nola erabili daitezke tresna teknologikoak? Nola eragiten dute tresna horiek lan prozesuan?

Oro har, gaur egungo itzulpengintzan erabiltzen diren tresna teknologikoek lana azkarrago eta eraginkortasun handiagorekin egiteko balio dute, kalitatea alde batera utzi gabe, jakina. Merkatu eta produktuen globalizazioak berekin ekarri du itzulpen prozesua bizkortzea, halako moduan non hainbat lan automatizatzea ezinbesteko bihurtu baita. Kasu praktiko bat jartzearren, itzultzaile batek itzulpen proiektu bat egiteko enkargua jasotzen du. Hasteko, sarean hizkuntza baliabideak bilatu beharko ditu, eta horrekin batera gaiaren araberako baliabideak, testu paraleloak edo glosarioak kasu. Bigarren fase batean itzulpen memoriak eta teminologia kudeatzaileak erabiliko ditu. Azkenik, zuzentzaile taldeak kalitatea kontrolatzeko software berezia erabiliko du.

Prestakuntza aldetik bestelako beharrizanak sortu dira?

Garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Egungo eskaerari erantzun ahal izateko, ordenagailuz lagundutako itzulpenean, software-ren edo webguneen lokalizazioan trebatutako profesionalak prestatu behar dira.

Itzulpengintzako ikasketen diseinu kurrikularrean hutsune handia dago itzulpengintzako teknologien irakaskuntzari dagokionez. Halere, Informazio eta Komunikazio Teknologiek garrantzi estrategikoa dute garapen ekonomikorako zein hizkuntzaren garapenerako. Hori dela eta, jardunaldi honen helburu nagusia itzulpengintza arloko enpresetan dauden teknologia beharrak ezagutzea da, era horretan Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoak behar horiei erantzuten jakingo duten profesionalak prestatzeko.

Euskal Estatuari bidea zabaltzen. Mintegia.

Ipar Hegoa Fundazioak UEUrekin elkarlanean Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bilduma argitaratu zuen. Liburuetan agertutako gogoetak zabaldu eta sakontzeko asmoz Mintegia antolatu da.

Mintegiaren helburua da ‘Herritartasuna eta Naziotasuna‘ gaiari buruz hausnartzea, izen bereko liburuan egindako ekarpenetatik abiatuta.

Mintegia, martxoaren 9an (larunbata), Eibarren, Markeskoa Jauretxean izango da.

Egitaraua:

09:45-10:00 – Mintegiaren aurkezpena.

10:00-10:50 – Herritartasuna eta Naziotasuna.

– Proposamena: Julen Zabalo.

– Proposamenari zehaztapenak: Ander Iturriotz, Gaizka Aranguren, Joseba Etxarri.

10:50-11:50 – Eztabaida.

11:50-12:20 – Atsedena.

12:20-13:00 – Nolako Euskal Herritarrak?

– Herritarrak eta atzerritarrak: Iker Iraola.

– Herritartasun ereduak eskolan: Txoli Mateos.

– Gizon eta emakume herritarrak. Parte hartzea eta kultura herritarra: Mila Amurrio.

13:00-14:00 – Eztabaida.

 

Mintegiaren koordinatzaileak: Txoli Mateos eta Julen Zabalo.

Mintegian parte hartzeko interesa dutenek, aurretik eman izena ondoko posta elektronikoan edo telefonora deituta:

iparhegoafundazioa@labsindikatua.org

944706915

 

Fernando Mijangos: “Pertsona bezala sentitzen ditugun egoera emozionalak kimikarekin lotu behar dira”

Normal
0
21

Kimikaren
Nazioarteko urtea dugu hau. Hori dela eta, UEUk kimikaren inguruko ikastaro bat
antolatu du Markeskoan, Eibarko egoitza akademikoan. Hainbat aspektu jorratuko
dira bertan, hala nola: energia, polimeroak eta olio erabiliarekin egin
daitekeen eraldaketa kimikoa, hau da, olio erabilitik biodiesela bilakatzeko
prozesuaren esperimentua. Azken horretan aditua dugu Fernando Mijangos, EHUko
irakasle eta Kimikan doktorea. Aste honetan gainera, UEUk Mijangosen eta beste
hainbat autoreren ikerketa liburu bat argitaratuko du. “Transesterifikazioak.
Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?” Horretaz eta
kimikaz hitz egin dugu irakaslearekin.

 

fernando mijangos

“Kimika oso garrantzitsua da eguneroko bizitzan. Gainera, kimikarik
gabe ez legoke bizitzarik, ez mundurik: ezer ere ez, den-dena kimika baita”.

Horrela ekin dio Mijangosek elkarrizketari. Aurten Kimikaren Nazioarteko Urtea
da eta, zergatik ospatzen den galdetzerakoan, Mijangosek argi aipatu du
urteetan kimika bazterturik egon den zientzia bat izan dela. Orain, aldiz, duen
garrantziaz jabetu eta zer ospatua badago. Kimikak gauza asko hobetu egin ditu
gure bizitzan, esaterako, farmakoak. Horiei esker gure bizitza luzatu egin da.
Baina Mijangosek ezin du txanponaren beste aldea ahaztu. Izan ere, noiz edo
noiz esperientzia berriak bilatu nahian oker handiak egin dira. Adibidez,
zentral nuklearren kasua aipatu du.  Hala
ere, orokorrean kimika biztanleriari laguntza emateko eta elkar bizitza
errazagoa izateko erabiltzen da. Gainera, kimikak ere gauza politak ditu bere
baitan. Gezurra badirudi ere, amodioaz hitz egiten dugunean ere, guzti-guztia
kimika da; lagunen arteko feeling-a, esaterako. “Maitasuna bera ere ez
litzateke kimikarik gabe gauza bera izango, hau da, feromonak ez baleude.”

Feromonak konposatu kimikoak dira eta horiek amodio egoera horretan sentipenak
hain bereziak izaten laguntzen dute. “Bi lagunen arteko erakarpen indar hori
gabe maitasuna makinen arteko harreman bat bezalakoa izango litzateke. Pertsona
bezala sentitzen ditugun egoera emozional horiek kimikarekin lotu behar dira.”

Kimika zientzia gordina da, baina
dibulgatu eta sozializatu egin behar da. Horixe da hein handi batean Mijangosek
eta beste hainbat kimikarik euren azken liburuan bilatu dutena: Transesterifikazioak.
Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?
Ikerketa honetan bi urte eman dituzte.
Hasiera batean, ikuspuntu kimiko huts batetik abiatu ziren. Olioa zer den
ikertzen hasi ziren; erabilitako olioa, batez ere. Horrela, behin eta berriz
zartaginean erabilitako olioa, jadanik apur bat degradatuta edo erreta dagoen
olioa, alegia. Ikerlariek, ordea, galdera bat formulatu zuten: zer egiten dugu
olio horrekin? Gizartean ongi ikusia da birziklatu egiten dugula esatea, baina
benetan horixe egiten dugu? Mijangosek gezurra esaten dugula azaldu zigun:
“Gure datuen arabera biztanleriaren herenak soilik birziklatzen du.”

Ikerketaren muina hainbat galderari
erantzuna bilatzea izan zen. Zenbat olio kontsumitzen dugu? Zenbat sortzen dugu
hondakin moduan? Ondoren, olio erabili hori laborategira eraman eta biodiesel
bihurtzen dute. UEUko ikastaldian ere esperimentazio hori egingo dute. “Olio
erabiliaren bidez sortzen den biodiesela noski erabilgarria da. Gaur egun hain
sinesmen gutxikoak gara ez dugula ezer sinesten, harik eta norbait autoari
botatzen ikusi arte”
, aipatu digu Mijangosek.

Erregai hori orain arte sortu duten
garbiena eta ekologikoena dela esan daiteke. Ikerlarien kalkuluen arabera, ez
dago erregai hobeagorik. Gainera, olio erabilia aprobetxatuz, ingurumenari
mesede handia egiten zaio. “Egingarria da, baina ez gara horrekin Saudi Arabia
bezalako erregai esportatzaile baten antzera aberastuko. Ingurugiroari mesede egiten
diogu.”   Ingurumenaren ildotik,
Mijangos etxez etxeko birziklapenaren alde agertu da. Bere esanetan,
ingurumenarekin errespetagarriagoa eta garbiagoa da. Horretaz gain, jendeak
parte hartzen du eta horrek kontzienteagoa izatea dakar. Kontsumitzeko garaian
ere beste jarrera bat hartzen da.

Urtean, bataz beste, norbanako
bakoitzak hamasei litro olio kontsumitzen ditu. Horietatik %1,6 litro hondakin
sortzen da. Olio litro bakoitzak mila litro ur kutsatzen ditu. Zer egin olio
bilketa eraginkorragoa egiteko? “Alde batetik, kontzientziazio kanpaina bat
burutzea behar-beharrezkoa da. Gero, biztanleria inplikatu. Horiei baliabide
batzuk eman. Biztanleriak partaide izan behar du eta partaide dela sentitu”.

Duela bi urte astean behin pasatzen zen kamioi bat olio erabilia jasotzera
Eibarren. Guztira, %10 bakarrik jasotzen zen. Orain kontainerrak jarri dituzte
leku askotan. Horrela, norberak nahi duenean olioa jaisten du. Ondorioz,
bilketa %30era igo da. “Hala ere, %80ra igotzeko etxez etxeko sistema behar
dugu”, azaldu du Mijangosek. Bartzelonan froga egin zuten: etxez etxeko bilketa
eginda, %80 biltzen zela egiaztatu zuten. “Beraz, zergatik ez galdu denbora eta
dirua horrelako auzietan guztion onerako bada?”, laburbildu du.

 

Igor Elortza: “Auzolana altruismoarekin lotuko nuke nik; baina, batez ere, bizipozarekin”

Normal
0
21

Auzolana eta herrigintza: bizimodu komunitarioak berpiztuz” izeneko
ikastaro mamitsu eta jendetsua izan da Eibarko Markeskoa jauregian. Hainbat
irakasle eta pertsona adituk eman dute kurtsoa. Horietako bat izan da Igor
Elortza
bertsolaria, musikaria, sortzailea eta kulturgintzan aritua. Bere
mintzaldia, hain zuzen, kulturgintzaren arlokoa izan da.

 

Igor Elortza

Auzolanak zein eragin du Euskal Herriko kulturan? Gure kultura bizirik dago
proiektu horien bidez? Gure kulturarentzat pizgarria da?

Bai, bai. Guk defenditzen duguna, hain zuzen, horixe da. Alde batetik,
euskal kulturan fokalizatu dugu eta auzolanaren alde egoteko argumentu nagusia
gure indar nagusia hori dela azpimarratu dugu. Gaur gaurkoz euskal kulturgintza
bideragarri egiteko modu bakarra da. Baditugu beste baliabide batzuk,
instituzionalak edo merkatuaren logikakoak, baina bi esparru horietan, oraingoz
gutxienez, ahulak gara. Ez dugu estaturik, eta gutxi gara merkatuarentzako.
Orduan, ikastaroan euskal kulturgintza ardaztu egin behar dugula defendatu
dugu. Ondoren, bueltan, herri mugimendu edo herri antolaketa ardatz izanda,
baita ere lan instituzionala eta lan komertziala bateratu behar dira edo
bateratu beharko lirateke. Oraina hemen dago, etorkizunean beharbada baldintzak
aldatu egingo dira. Horregatik, lana momentu hauetan egin beharreko zerbait da.

 

Auzolana, batez ere gure herria bezalakoetan, ezaugarri jakin batzuekin
funtzionatzen du ala edozein gizartetan?

Leku batzuetan ahulagoa izango da eta beste batzuetan, indartsuagoa.
Auzolanak esparru asko har ditzake, baina euskalgintzak eta euskal
kulturgintzaren aldeko sen horrek ekarri digu XXI. menderaino eta bizi-bizirik
eutsi du. Diskurtso edo kanporako mezuetan asko zentratu gara beste logika
instituzionalen aldarrikapenetan edo eskubideen bueltan. Logika komertzialean,
esaterako, profesionalizazioari eta erakargarritasunari buruz eta holako kontuei
buruz. Ikastaro hau da erakusle eta argi ikusi dugu gai honen inguruan
zalantzak badaudela. Gaur egun, azken urteetan euskal kulturgintzak izan duen
momenturik indartsuenaren aurrean gaude. Garai bateko euskal kulturgintzaren
sena izatera heldu gara. Esaterako, ezin da ulertu ikastolak auzolanaren
logikarik gabe, edota 80. hamarkadako gaztetxeen mugimendua, 60. hamarkadako
euskal kantagintza… Gaur egun, adibidez, bertsolaritzak duen indarra ere ezin
da ulertu auzolana gabe.

 

Non egiten da auzolana? Non hasten da?

Auzolana pertsonarengan hasi eta amaitzen da. Betiko kontuak dira, baina
auzolana horizontala da, goitik behera gabe. Nik esango nuke behetik gorakoa
dela, goitik pasatzen bada. Hauek, pixka bat, kontu abstraktuak dira. Auzolana
horizontala da, baina horizontala pertsonatik pertsonara, talde edo elkarte
baten barruan. Horrela izan beharko luke, baita ere, herri mugimendua,
instituzioa eta enpresen artean. Hori horrela esanda, galdera ikur asko pizten
da enpresaren kontzeptua aipatuz. Azkenean auzolana zer den definitu beharko
banu, elkarlana dela esango nuke, baina ez edozein elkarlan: helburu sozial
bati begirako elkarlana baizik. Hor ere auzolanetarako topo egin dezakete
norbanakoek, norbanakoek taldeekin, norbanako eta talde udalekoekin eta baita
ere hiru hauek enpresa batekin.

 

Auzolana zein balore eta sentimendurekin lotu dezakegu? Enpatia, irrika,
lan egiteko gogoa, aldaketa, proposamen berriak… Hau da, zerk bultzatzen du
auzolana edo herri mugimendua?

Horiekin guztiekin lotu daitezke, jakina, baina ni neuk altruismoarekin
lotuko nuke, adibidez, bizipozarekin ere baita. Auzolana da lana egitea zure
herriarentzat, zure nazioarentzat, zure komunitatearentzat: hori dena modu
altruista batean, baina zuretzat ere ulertuta, hau da, zuretzat aberasgarria
dela. Nire ustez, ez dago elkartasun benetakoagorik elkarren premiak sortutakoa
baino. Bizipozarena azpimarratuko nuke. Izan ere, batzuetan badirudi gauzak
derrigor egin behar ditugula eta gero ezinak jota edota etsita egoten gara.
Nire ustez, auzolanera bizipozez joan behar zara.

 

Ba al du auzolanak adinik?

Ez du adinik, ez. Niretzat behinik behin ez. Bertsozale elkartea dugu,
esaterako, horren adibide garbia. Bertan, kultur proiektu bat dago eta
borondatezko lana eta profesionala uztartzen dira. Bertsolaritza hezkuntza
arautuan eragiten da, hedabideetan, herrietan… Instituzioekin ere hitzarmenak
daude. Elkarte horretan hamar urtetatik hasita, ez dugu muga topatzen adinean.
Guztiek hartzen dute parte.

 

Zein proiektu gauzatu dira auzolanaren bidez? Ikastolak aipatu dituzu,
esaterako.

Ikastolen sorrera aipatu dut nik, orain ez dut gehiegi ezagutzen baina
badaude adibide puntualak ere. Adibidez, orain nire inguruan behinik behin
kezkagarriak diren bi gai daude: hizkuntza artekotasuna eta gazteak. Nire
kasuan, euskara eta gaztelera dira hizkuntza artekotasunaren bi aldagaiak.
Adibidez, oso interesgarria izango litzake aztertzea Gasteizko gaztetxean eta Hala
Bedi
irratiaren bueltan ematen diren dinamikak: euskara eta gazteleraren
elkarbizitza eta elkar harremana.

Gazteen kasuan ardura asko dago: pasibotasuna, beti lokalean sarturik
daudela… Duela sei urte Trapagarango gaztetxera joan ginen eta hango lagun
batek kontatu zigun konturatu zirela eten bat zegoela eta gazteak lokaletan
gelditzen zirela. Ondorioz, lokalez lokal joatea erabaki zuten eta aldizkari
bat sortu zuten. Orain hiru urte berriz irakurri nuen nola Trapagarango gazte
horiek “Lonjero Eguna” antolatu zuten eta guztiak lonjetatik irten eta herri
bazkari bat antolatu zuten, futbito txapelketa, bertso-bazkaria, erromeria…
Beraz, hau guztia auzolana da. Batzuk maila handiago batean izango dira, beste
batzuk herri mailakoak, sektorialak… baina hau dena auzolana da.

 

Aurrera begira, zer eskaintzen du auzolanak? Zein erronka ditu? Teknologia
berriak, baliabide berriak… integratu behar dira? Nola?

Bai, dudarik gabe. Nik uste dut, hala ere, teknologia berriak jadanik
integratuta daudela. Nik ez nuke teknologia berriak deituko, gainera. ‘Berria’
izenondoa ezabatu egingo nuke. Jadanik teknologia dira.

Baina, bai, erronken inguruan, orain ikastaroaren amaieran talde gogoeta
izan dugu. Lagun batek esan du badirudiela auzolanaren bueltan hausnarketa eta
gogoeta sakon bat egiteko momentua dela. Zertarako? Zergatik? Nola? Egituratu
daitekeen auzolan hori: herri mugimendua, instituzioak eta enpresa arloan parte
hartu nahiko luketen eragileen artean. Erronka nagusia horixe dela uste dut.
Horretarako, beharbada marko bat egituratu beharko litzateke, baina hori,
noski, kontu potoloa da eta oraintxe bertan gutako edonori handi geratu
dakiokeena, baina beno astiro-astiro lortu daiteke.

 

Normal
0
21

Maider Likona, informatikaria: “Arduinoa egunerokotasunerako jardueretara zuzentzea interesgarria da”

Normal
0
21

Maider Likona (Arduino)

Arduino mundu mailako
elektronika irekiko proiektua da. Hardware- eta software-prototipo errazak eraikitzeko
aproposa da. Objektu interaktiboak sortzean interesa duen edozein
pertsonarentzat sortua da. Maider Likona informatikariak eman du UEUko ikastaro
hau
Eibarko Markeskoa Jauregian.

 

Zer da Arduino?

Arduino plaka bat da.
Plaka horrek motoreak, sentsoreak… eta horrelako aparatuak ordenagailuan
entxufatu ahal izateko balio du. Adibidez, nik ordenagailu bat dut eta horri
pantaila, inprimagailua, eskanerra… entxufatu diezaioket, baina beroa egiten
badu, esaterako, ezin diot automatikoki aire egokitua jarri. Hori nola egingo
nuke? Arduinorekin, hain zuzen. Oso gauza zaila ematen badu ere, Arduino gauzak
errazteko sortuta dago. Artista, irakasle, ikasle, esperimentatzen ari den
edonork erabiltzeko modukoa da. Beraz, ez dauka ez elektronikako ezta informatika
arloko konplikazio berezirik.

 

Zertarako balio du?

Arduinok tresna
elkarreragileak sortzeko balio du. Adibidez, beroa egiten badu, haizagailu bat
martxan jartzeko balio du. Musika egiteko ere balio du: Arduinori sei sentsore
ipinita, beste hainbeste platerari lotuta. Orduan, nik platera jotzen dudanean,
musika egiten da.

 

Arduino hardware eta
software librerako balio duen tresna da?

Hardwarea librea den edo
ez esatea ez da gure eskumenekoa. Izan ere, hardware ez librean ere
funtzionatzen du Arduinok. Libreak zer esanahi du? Planoak Interneten daudela
eta zuk zeuk Arduino bat egin dezakezu, hain zuzen.

Demagun nik lorategi
handi bat dudala eta bertan ditudan loreak kontrolatu nahi ditudala. Etengabe
zein tenperatura eta hezetasun dituzten jakin nahi dut. Guztira, 80 landare
ditut, eta hogei arduino sarrera. Beraz, 60 falta ditut. Zer egin dezaket?
Arduino gehiago erosi edo 80 sarrera dituen plaka bat egin. Hortaz, nik planoak
ditudanez, egin behar dudan gauza bakarra horixe zabaltzea egitea da. Arduinoak,
gainera, berak bakarrik kontrola ditzake 80 landareak. Kontuan izan Arduinoak
ordenagailu gabe ere funtzionatzen duela.

Software libreak,
berriz, programa bera librea dela eta jaitsi egin daitekeela esan nahi du.
Argibide guztiak Interneten erraz topatu daitezke. Arduinoren webgunea ere
guztiz dokumentatuta dago eta bertan argibideak eta adibideak aurki daitezke.

 

Praktikotasunik ba al du
eguneroko bizitzan?

Nire amari ez nioke
oparituko; baina, egia esan, modu erraz batean erabil daiteke eta hainbat gauzetarako
balio du. Esaterako, etxean bi ume badituzu, ate bateko goi aldean bi sentsore
jarrita, pertsona nagusi bat pasatzean sentsoreak aktibatu egiten dira, baina
ez dute ezer ere egiten. Aldiz, umeak pasatzen badira, oraindik ez dutenez
altura jakin bat (sentsoreak jarri diren altuera) sentsoreek alarma jotzen dute
eta badakizu umeak ihesi ari direla. Hori oso erraz egin daitekeen zerbait da
eta praktikotasuna ere badu.

Beste adibide bat izan
daiteke auto bati lau sentsore jarri eta aparkatzerako garaian beste kotxeetara
gerturatzerakoan alarma jotzea. Hori ere Arduino bidez egin daiteke. Gauza
kuriosoak ere egin daitezke eta egunerokotasunerako jardueretara zuzentzea
interesgarria da.

 

Zer dira Firmata eta
Piduino?

Arduinoren ikasketaren
hurrengo pausoak dira. Arduinoak 32 K (kilobyte) ditu programa bat idazteko.
Zer gertatzen da toki gehiago behar baduzu edo gauza gehiago kontrolatu behar
badituzu? Horretarako, Firmata eta Piduino daude. Bi horietako itzultzaile bat
erabiliz, zuk zeuk ordenagailuko programa baten bitartez kontrola dezakezu.
Horrela, programatzen duzuna ez da Arduino, baizik eta musika sortzeko sistema
integral bat, adibidez. Ordenagailua eta Arduinoaren arteko bitartekaritza lana
egiten dute. Hala ere, merkatuan ez daude soilik bi itzultzaile horiek.
Firmatak, esaterako, robotikan balio du. Beraz, hainbat elementu kontrolatzeko
Arduinoa nahikoa ez denean, goi mailako programazio lengoaia erabiltzen da;
kasu honetan, Firmata.

Beste adibide
interesgarria izan daiteke Euskal Herriko soinuen mapa egiten ari den taldearen
lana. Horiek toki askotan sentsoreak eta grabagailuak jartzen dituzte. Horien
bitartez, soinuak eta zaratak jasotzen dituzte. Grabatzea erraza da, baina
arazoa da behin soinu guztiak jasota nola elkartu guztiak batera. Horretarako,
soinuekin lan egiteko pentsatuta dagoen tresna bat erabili behar da; kasu
horretan, Piduino.

 

Zein helburu ditu
ikastaro honek?

Helburu orokor bezala
batez ere jendea elektronikarekin jolastera animatzea da, oso gauza errazak
egin daitezkeelako eta baliagarriak direlako. Beldurra kentzea ere beste
helburuetako bat da. Azkenean, ikastaro honetara etorritako jendea gustatzen
zaiolako da. Horregatik, beldurra kentzea garrantzitsua da, hasierako pausoak
zailenak baitira. Ikasleen autonomia ere lantzea dut helburu. Dokumentazioa eta
baliabideak eskaintzen dizkiet, gero eurek praktikan jar dezaten nahi dutenean.

Maila handiago batean,
nire helburua Arduino euskaratzea litzateke, baina lan handiegia izan daiteke.

 

Udako ikastaroen erdigunera iritsi gara!

Normal
0
21

Uda aurrera doan
bezala, UEUko ikastaroak ere bere erdigunera iritsi dira. Ekainaren 27an hasi
ziren Eibarren eta aste honetan Baionan izan gara hiru egunez.
Gaur eta bihar
atsedena hartuko dugu eta astelehenean berriro itzuliko gara Eibarko Markeskoa
jauregira.


Baionako atsedenaldia

Giro ezin hobean
pasa ditugu hiru egunak Baionako IUT unibertsitatean. Guztira sei ikastaro
eskaini ditugu hainbat jakintza esparrukoak; Haur-literaturako irudien eragina
Haur Hezkuntzan, Irakaslea eszenan, Bileren dinamizazioa, “Euzkadi euzkotarron
aberria da?” Euskal identitatearen hausnarketa XXI. mendearen hasieran, Clown
ikastaroa eta Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak.

Ikasle asko izan
ditugu Baionan eta guztien artean giro atsegina eta emankorra sortu da.

Harremanak egiteko eta estutzeko aukera paregabea izan dugu. Ikasle nahiz
irakasle paregabeak izan ditugu eta guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu
geratzen.

Orain,
astelehenetik aurrera eta ostirala bitarte, Eibarrera itzuliko gara. Ikastaro berriekin
eta interesgarriekin gatoz: Euskal Herriko Ahozko Ondarea, Auzolana eta
Herrigintza
, Gestalt terapia, Zoriontasunaren bila (heziketa emozionala),
Arduino eta hardware librerako sarrera eta Ordenagailuz lagundutako itzulpena
MS Word gabe: Wordfast Pro, Anaphraseus eta Omega T.

 

Astelehenera arte!

Eureka!Nola garatu ideiak?

Normal
0
21

UEUren 39.udako ikastaroen baitan, “Proiektuak eraikitzen” deritzon
ikastaroa eskaini zuten atzo Eibarko Markeskoa jauregian. Eider Goiburu
oriotarra izan da ikastaro hori gidatu duena.
Psikologoa ikasketez, autonomoa
da eta proiektuak aurrera ateratzen egiten du lan; batez ere, sexu heziketa eta
genero berdintasunaren arloan.

<img src="%3Ca%20href=" eider goiburu (proiektuak eraikitzen)

“Ideia bat
etorri zait burura! Nola garatu behar dut? Zein irizpide jarraitu behar ditut?”
Horrelako hainbat galdera etortzen dira
proiektu baten aurrean gaudenean. Zalantza horiek argitzeko Eider Goibururen
ikastaroa izan da UEUko udako ikastaroetan. Proiektuen bitartez edozein
eremutan lan egin ahal izateko pertsonak gaitzea da helburu nagusia. “Proiektu
bat gauzatzeko zeintzuk baliabide dauden erakustea da nire helburua.
Askotan
ideiak etortzen dira, baina zaila izaten da hori paperean jartzea. Nire
zeregina, beraz, ideia horri forma eman eta gauzatzen laguntzen dituzten
baliabideak ematea da”, azaldu du Eider Goiburuk.

Proiektu bati forma eman, modu egoki batean garatu eta aurkezpen txukun bat
egitea ia ideiak berak baino garrantzi gehiago du. Eider Goiburuk kontatu duen
bezala, “ideia on bat izatea oso garrantzitsua da, baina ideia horren proiektua
modu eraginkorrean garatzea ia garrantzitsuagoa da”.
Ideia gorpuztu egin behar
da. Horretarako, nola bideratu, zein baliabide erabili, zein ataletan banatu…
jakitea proiektuaren prozesuaren barnean sartzen diren pausoak dira. Izan ere,
proiektua proposamen bat da, azken finean. “Gure ideia aurrera eramaten
laguntzen gaituen proposamena da proiektua. Kokatu egiten gaitu, hau da,
helburuak finkatzeko balio du, zer eskatu nahi dugun zehazten da, ebaluazioa
egiten da. Azken batean, jatorrizko ideiaren definizio zehatza da”.

Teorikoki hiru pausotan banatzen da proiektu baten egikaritza prozesua.
Lehenik eta behin, diagnosia edo beharren ebaluazioa egin behar da. Horrek
errealitatea ezagutzeko balio du. Bigarren pausoan, proiektua egiten da.
Diagnosiaren azterketatik jasotako ondorioen arabera sortzen da proiektua.
Hainbat faktorek baldintzatu egiten du hasierako ideia askotan. Ondorioz,
diagnosiaren emaitzek horretan laguntzen dute.
Hirugarren pausoa eta azkena aurkezpena egitea da. Azken pauso horrek
berebiziko garrantzia du. Idatzizko txostenaz gain, ahozko aurkezpenak ere
egiten dira sarri eta, horretarako, gaitasunak lantzea garrantzitsua da. Azken
finean, proiektua gauzatzeko behar den finantziazio iturriak lortzeko askotan
ahozko aurkezpenak egin behar dira. “Horretarako, proiektua aurkezten duen
pertsonak, taldeak, erakundeak edo dena delakoak komunikazio gaitasunak lantzea
komenigarria da.”

Gizartearen egoera sozio-ekonomiko-politikoak asko baldintzatzen du
proiektu bat aurrera ateratzea.
“Boterean dagoenaren arabera gai batzuk,
esaterako, ikuspuntu jakin batzuk hartzen dituzte. Adibidez, boterean dagoen
alderdia ideologia atzerakoia duena bada, sexu heziketaren inguruko gaiek eta
proiektuek perspektiba bat hartuko dute.”

Ikuspuntu edo
perspektiba bat edo beste izango du proiektuak, baina proiektu bat aurrera
eramaten duen pertsonak, taldeak edo erakundeak sinetsi egin behar du egiten
duen horretan. “Proiektua zerbait pertsonala da, norberak ikuspuntu jakin bat
ematen dio eta horretan sinestea beharrezkoa da.”