Udazkeneko ikastaro eskaintza

2012ko udazkenerako UEUk ondoko ikastaroak antolatu ditu, adi ibili, izen ematea irekita dago jada!

Markeskoako ikastaroak

Ikastaro hauek Eibarren, Markeskoa Jauretxean emango dira.

Izen ematea irekita dago.

Informazio gehiago: Mari Karmen Menika, 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org

 

Iruñeko ikastaroak

Ikastaro hauek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaintzan txertatuta daude, izen ematea bertan egin behar da (ikusi ikastaroaren fitxan) eta Arrosadiako Campusean emango dira.

Izen ematea irekia da, ez da soilik NUPeko kideentzat, eta irekita dago.

Informazio gehiago: Irati Iciar, 943 82 14 26, nafarroa@ueu.org

Eibarko Markeskoako udaberriko eskaintza

Etengabeko formazioaren barruan UEUk 10 ikastaro eskaintzen ditu Udaberriko eskaintzaren barruan, Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxean.

Eskainitako ikastaroen artean, hiru, ikastaro aurreratuak dira, oinarrizko ikastaroa egin dutenei zuzenduak:

Gainontzeko ikastaroetan parte hartzeko ez da aurrez formazio berezitua izan beharrik eta bi multzotan antolatuta daude:

Informatika eta teknologia berriak:

Giza eta gizarte-gaiak:

Izen ematea zabalik dago.

Zabaldu ikastaroen berri zure ingurukoen artean!

Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika
(00 34) 943 82 14 26
markeskoa@ueu.org

Ikastetxe Nagusiko eskaintza osatzen

UEUk Ikastetxe Nagusia du Eibarren eta bertan ikastaro sorta
antolatzen dugu Udaberrian eta Udazkenean.

Une honetan, Udaberriko eskaintza prestatzen ari gara eta hori dela eta
zure laguntza eskertuko genuke, formazio eskaintza osatzeko.

Udaberriko ikastaroak martxotik maiatzera bitartean eskainiko ditugu.
Ikastaro laburrak izatea aurrikusten dugu (15-20 ordutakoak) eta
profesionalei zuzendutakoak.

Proposamenen bat izanez gero, idatzi eta atsegin handiz jarriko gara
zurekin harremanetan ikastaroaren
xehetasunak lotzeko.

Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika
markeskoa@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26

Amaia Zubiriarekin espresio tailerra (ikastaroa)

Poesia eta melodia aitzakia hartuta landuko ditugu arnas, ahots, espresio zein hitza eta melodia.

Gure motxilan jasotzea betirako baliatu ahalko ditugun zenbat truku erraz eta eder. Sinets.


Informazio gehiago:
“Kantua aitzaki: espresio tailerra”

UEUren Markeskoako Ikastaroak.

Pertsonen arteko gatazkak, badute konponbidea! (ikastaroa)

Egunerokotasunean pertsonen artean gatazkak sortzen dira eta normalean hauek modu ezkorrean bizi izaten ditugu. Baina hauek ezagutu eta konponbidea bilatzeko tresnak badaude eta ikastaro labur honetan gure jarrerak ezagutu eta kuestionatuko ditugu.

Informazio gehiago: “Gatazken konponketa. Zeintzuk dira gure aukerak?”

UEUren Markeskoako Ikastaroak.

Erakutsi ikasleei sintaxia eta mofologia ordenagailuaren bidez (ikastaroa)

Egun hainbat aukera dira Interneten analisi morfologiko eta sintaktikoa
automatikoki lortzeko. Ezagutu behar dira guneak eta emaitzak
erakusteko moduak, alegia erabiltzen diren formatuak, egiturak,
kategoriak eta azpikategoriak.
Ikasleentzat sintaxia eta morfologia ordenagailuarekin lantzea
erakargarri izan daiteke
. Zuhaitzak modu grafikoan ikusten direlako edo
hainbat proba di-da egin daitezkeelako.

  • Irakasleak: Maxux Aranzabe, Hizkuntzalaritzan doktorea eta Kepa Sarasola, Informatikan doktorea
  • 8 ordutako ikastaroa. Egun bakarreko saioa, azaroaren 5a.
  • 9.30-13.30 / 15.00-19.00
  • Eibarren, Markeskoa Jauretxean.
  • Izena emateko epea irekita.

Informazio gehiago: “Morfologiako eta sintaxiko ariketak konputagailuaren bidez

UEUren Markeskoako Ikastaroak.

Ikasturtearen hasiera ekitaldia

UEUk 2008/2009 ikasturte akademikoaren irekiera ofiziala ostiralean egin zuen, ekitaldi baten bidez.
Ekitaldian Lore Erriondo UEUko zuzendariak ikasturteko ildoak azaldu ondoren, Euskara Batuaren 40. urteurrena omentzeko, Xabier Kintanak hitzaldi akademikoa eskaini zuen.
Xabier Kintana eta Lore Erriondo

50 partaide inguru bildu ziren Markeskoa Jauretxean eta ekitaldiari amaiera, eta pintxoetara sarrera, eman aurretik Unanue Kamara Koralaren saio labur eta alaia izan genuen.
Unanue kantari05

UEUren ekitaldi instituzionalak ez dira beste erakunde batzuen bezain ponposoak izaten, aldiz etxekoak eta gertukoak biltzen ditugu, intimoagoak dira, lagun artekoak. Horregatik, hainbat mediok horren berri zabaldu izana pozgarria da guretzat.

Hainbat herri indigenetako bisita UEUn

Gaur goizean kolorez bete zaigu UEUren Ikastetxe Nagusia. Bisita izan
dugu, bisita!  Hizkuntza eta Herrien Arteko Bigarren Truke Progrma
antolatu du Garabide Kultur Elkarteak, eta datozen lau astetan Euskal
Herrian ibiliko dira
herri indigenetako hainbat ordezkari,
euskalgintzako eragileak bertatik beratara ezagutzen.
Gaur goizean,
bada, gurean izan dira, UEUn.

UEU zer den ezagutzera etorri dira hainbat herriko ordezkariak:
Guatemalako mayen ordezkariak, Ekuadorko kichwuak, Bolibiako kechwa,
kayawalla eta aymarak, Txileko Wallmapu herriko maputxeak, Paraguaiko
guaranien ordezkaria eta baita Magrebetik amazigh herriaren ordezkaria
ere.
Garabide Elkarteak antolatzen duen programa honen helburua euskara eta
euskal kulturaren garapenaren esperientziak, garapen bidean dauden
herrietako hizkuntza komunitate minorizatuetako ordezkariekin
elkarbanatzea da. Eurek ere, beren identitatearen mantentzeko eta
hizkuntzen normalizaziorako non begiratu eta non ikasi izan dezaten.

garabidekoak

Udazkenean ere ikastaroak Eibarren

markeskoa2Urte osoko eskaintza akademikoa duela UEUk jada ez da berria.
Aurten ere Udazkeneko eskaintza aurkeztu da Markeskoan, Eibarren kokatutako gure Ikastetxe Nagusia. Hona:

Gizarte gaiak:

Interes orokorrekoak:

Hizkuntza, hezkuntza eta teknologia berriak:

Matrikula-epea irekita dago, ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte.
Adi ibili, plaza mugatuak daude!

Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika
943 82 14 26 – markeskoa@ueu.org

Harrigarria, ikastaro bat BETE da!

Harritzekoa ez da ikastaro bat betetzea (ze maltzurra hori ulertu duena) baizik eta fenomeno horren abidadura!
UEUren Udako Ikastaroen historian gaur arte ez da inoiz ikastaro bat hain azkar bete.
Ikasmaterialak eta zuzentze-lana ikastaro bikaina dela ez daukagu zalantzarik, baina ez genuen espero halako harrera!
Goizeko 7.45etan hasi eta 10.53a arte 20 izen-emate jaso ditu ikastaro horrek, eta hori da onartuko den gehienekoa.

Munduko marka hautsi ote dugu? ba al dago ikastaro baten matrikula-betetze markarik?

Ikusita jendearen interesa, ikastaroa errepikatzea erabaki dugu. Hurrenez-hurren Markeskoako Udazkeneko Ikastaroetan. Beraz, izen ematea irekita utziko dugu, ikastaroan interesa daukatenen berri jasotzeko.

Sarean nahiko zabaldu da ikastaro honi buruzkoa:

  • Karrajuak azkar atzeman zion ikastaroari
  • EIZIEk ere dotore eman du ikastaroaren berri

Ea gainontzeko ikastaroek ere halako harrera indartsua daukaten!!