Ikerlari euskaldunen lana gizarteratzeko lehiaketa: #txiotesia

UEUk sustatzen duen Unibertsitatea.net atariak (@Uninet_ataria) #txiotesia lehiaketa antolatu du azaroaren 19an.

Egitasmoaren helburua da ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta, aldi berean, lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.

Lehiaketa Twitter-en egingo da eta parte hartzaileek beraien ikerketa edo tesia 6 txiotan azaldu behar dute, ahalik eta modurik ulergarri eta originalean.

Munduan zehar hainbat ekimen egon badira ere antzerako lehiaketekin, euskaraz egiten den lehena da hau.

Hemen dituzue lehiaketari buruzko argibide guztiak: #txiotesia

Zabaldu zure inguruko ikertzaileei honen berri eta animatu parte hartzera. Azaroaren 19an ez ahaztu Twiter begiratzeaz, zientzia eta euskara pil-pilean egongo baitira.

 

Udako ikastaroen lehiaketako esku ezkutua

Udako ikastaroak abiatu zirenetik, ekainaren 27tik alegia, egunero-egunero lehiaketa bat dugu martxan UEUn. Atsedenaldira iristen garenean, guk, lankideok, galdera bat luzatzen dugu ikastaroetako partaideek erantzun dezaten.

Galdera hori hainbat arlotakoa izan ohi da, baina beti ere erraza, ez larritu! UEUren ingurukoa, ikastaroei buruzkoa, irakasleek aipatu duten zerbaiten ingurukoa… Behin galdera pentsatuta gure “kortxoan” jartzen dugu guztion begi bistan. Aldamenean kutxatxo kolorez bizi bizia ipintzen dugu bertan paper zuriak, erantzunarekin noski, sartzeko.

Ondoren, eta gardetasun guztiz, Ione Narbaiza lankidearengana abiatzen gara bera baita gure esku ezkutua! Egunero bere eskutan egoten da irabazlearen izena.

Gaur parte hartzaileen errekorra izan dugu. Guztira 18 paper jaso ditugu kutxan. Ea bihar ere beste horrenbeste edo gehiago animatzen zareten! Badakizue zein den saria, ezta?

UEU lehiaketa

Udako lehiaketak badu irabazlea

UEUren Udako Ikastaroei lotuta lehiaketa bat abiarazi dugu aurten. JANTZI leloak ematen duen hitz jokoari jarraituta honako galderak plazaratu ditugu: “Nor jantziko zenuke?Nor erantzi? Zergatik?

Sei pertsonek parte hartu dute lehiaketan, eta denetariko erantzunak jaso ditugu. Lehiaketako irabazlea XABIER AZKUE IBARBIA ueukidea izan da. Netbook bat eta Udako Ikastaroetarako matrikula bat irabazi ditu erantzun hau bidaltzeagatik:

Oso ondo egiten duzulako,
erantzi doinu hau
biluztean bezala;
xuabe-xuabe, xu-xu-xuabe.
Jei, Benito! hasi kantatzen:

Ikasle maite:
Uda honetan ikusi zintudan
UEUn ondo jantzia
buruan jakintza
euskaraz josia…

Ikusi JANTZI lehiaketaren nondik-norakoak.

Saria lehiaketa udako

(Argazkian Xabier Azkue, irabazlea, eta Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna)

Udako Ikastaroetako lehiaketa: azken erantzunak!

Nor jantziko zenuke? Nor erantzi? Zergatik? Galdera horiek bota genituen lehiaketarako. Mota guztietako erantzunak jaso ditugu, eta laster irabazlea zein den erabaki beharko du epaimahaiak (Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano aurkezle eta UEUko lagunak).

Hona hemen erantzunetan jaso ditugun azken perlak. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

  • Normal
    0
    21

    Jantziko
    naiz zuretzat

erantzi zaitez niretzat


Normal
0
21

  • Oso ondo egiten duzulako,

    erantzi doinu
    hau,

    biluztean bezala;

    xuabe-xuabe, xu-xu-xuabe.

    Jei,
    Benito! hasi kantatzen:

     

    IKASLE
    MAITE:

    UDA HONETAN IKUSI ZINTUDAN

    UEUN ONDO JANTZIA

    BURUAN JAKINTZA

EUSKARAZ JOSIA…

  • Habanera doinuan, pare bat bertso:

Uda iritsi orduko
Eibarko ikastaroak
zer berri ekarriko du
Kike Amonarriz gajoak
jantzi beharko ditugu
arkatz ta boligrafoak
udaran berreskuratuz
eskolarako gogoak
aldiz erantzi beharko
hondartzarako gogoak
Peio Zabalak baitio
ez gaudela zortekoak
tenporetan jaso ostean
txaparrada oparoak
hobe dauzkagu gordeta
bainujantzi lorezkoak

Aurtengo urte osoa
lanean eman ostean
ikastea okurritu
zaigu udara heltzean
neure jarrera berri hau
normala ez izatean
arduratu egiten naiz
halakoak pentsatzean
nagusi egin oste naiz
hogeitabi betetzean
agian hau pasatu da
lanean hasi ostean
juergarako gogo haiek
gaur laga ditut atzean
berreskuratu nahi ditut
Ilaski ezagutzean

Normal
0
21

 

Udako lehiaketarako erantzun gehiago!

Gero eta erantzun gehiago jasotzen ari gara Nr jntziko znuke? Nr erntzi? Zrgatik? galderari erantzunez. Hona hemen azkena:

  • Normal
    0
    21


    Konpromisoz eta borondatez jantziko nituzke, nik
    erantzi beharrik gabe erabat biluzik, lotsagabe eta alfer agertzen zaizkigun,
    euskaraz ikasten ez duten eta Euskal Herrian gazteleraz bizi diren guztiak:
    konpromisoa jantziko nieke gerriz behera (kuleroak, galtzontziloak, frakak eta
    gonak) eta borondatea gerriz gora (titi-zorroak, nikia eta buruko txanoa).

Animatu, eta bidali zure erantzuna komunikazioa@ueu.org helbidera!

Udako lehiaketan erantzun gehiago!

Nor jantziko zenuke? nor erantzi? eta zergatik?

Hona hemen erantzun gehiago:

  • Nr jntzi? Patxi Lopez. Euskaraz… ea behintzat euskalduntzat hartzerik dugun… eta amore eman. Nr erntzi? Iñaki Azkuna. Athletikentzako Errege Kopa nahi zuelako… baina azkenean labaindu zelako
  • Beste bat:

Barruan dodan danak
badauko garrantzi
ta norbaitek nahi badau
barne horraz jantzi
prest egongo nazela
ez eizue ahantzi
nitaz jantzi nahi dana
nahi nuke erantzi

Bidali zure erantzuna komunikazioa@ueu.org helbidera!

 

Nr jntziko znuke? nr erntzi? zrgtik? Baditugu lehen erantzunak! (Udako Ikastaroak)

Udako Ikastaroen lehiaketa martxan dago! Galdera batzuk plazaratu ditugu: Nor jantziko zenuke? Nor erantzi? Zergatik? Bagabiltza apurka-apurka erantzunak jasotzen. Hona hemen horietako bi:

  • Egiz jantzi eta maskarak erantzi, diruz jantzi beste asmorik ez dutenak
  • Hegoak jantzi eta kataiak erantzi, ametsez jantzita askatasuna galdu dutenak

Erantzun originalena bidaltzen digunak Netbook bat eta Udako Ikastaroetako matrikula bat irabaziko ditu. Maiatzaren 22a baino lehen bidali beharko dituzu erantzunak komunikazioa@ueu.org helbidera. Animatu parte hartzera!

Udako lehiaketa: Nr jntziko znuke?

UDAKO LEHIAKETA: Nr jntziko znuke? Nr erntzi? Zrgatik?

JANTZI LEHIAKETA
JANTZI hitzarekin jolastuko dugu aurtengo Udako Ikastaroetan. UEUk ikastaro hauetan aukera ematen du bakoitzaren neurrira, era freskoan eta parte hartzailean janzteko. Jantzi hitzak, baina, esanahi bat baino gehiago du euskaraz. Jantzi, arropak jantzi ditzakegu. Gure burua ere bai; ezagutzez, trebetasunez… Eta erantzi… modu askotara erantzi daiteke norbera. Joko bat egin dugu berba horiekin, eta lehiaketa bat proposatzen dizuegu.

Sinplea da. Sormena martxan jarri eta galdera bati erantzun behar zaio: Nor jantziko zenuke? Nor erantzi? eta zergatik? modu originalean erantzun! sms bidez, errimaz, bertsoz… nahi duzuen eran!

  • Erantzun originalenarentzat saria: Udako Ikastaroetarako matrikula dohainik eta Netbook bat.
  • Nola parte hartu: komunikazioa@ueu.org helbidera erantzuna bidali.
  • Noiz: maiatzaren 22a baino lehen

Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano telebistako aurkezleek erabakiko dute zein den erantzunik originalena, eta erantzun guztiak hemen blogean jarriko ditugu.

Informazio gehiago: Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26