Julia Monge: “Emakumeak ‘eragile aktibo’ gisa ikusten baditugu, ekitatezko eredu baten alde egitea lortu daiteke”

Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea jardunaldietan parte hartuko du Intxorta 1937 kultur elkarteko Julia Mongek. Itziar Salegirekin batera emakumeen begiradatik aztertuko du gaia eta emakumeen aurkako errepresioaren berezitasunak izango ditu mintzagai, besteak beste. 

juliaOroimen historikoak emakumeen begirada behar du derrigor.
Bai, noski. Beste eremuetan bezala emakumeen “agentzia eta presentzia” isilpean gelditu da. Prozesu historikoetan presente egon eta hauetan parte hartzeaz gain, historiografia tradizionaletik kanpo utzi dituzte emakumeak. Iraganaren ezagutza ezak emakumeak erreferente femeninoez gabetu ditu. Nortasun berri bat sortzeko, oroimena, ereduak eta adibideak behar dira, behar ditugu.

Emakumeak eurak ere askotan ez dira kontziente izan duten paperaz, ez diote behar duen garrantzia eman.
Hala da, gerra garaian egin zutenei buruz berba egiteko nahi dugula esaten diegunean sarri “geuk ezer ez” esaten digute eta aita, anaia, semeek egin zutena edo eurei egin zietena edo pasatu zaiena kontatzeko joera dute. Hau ez da kasualitatez, oso barneratuta dute (eta dugu) kontzeptu hau: Gizonen bizitzetako historia pertsonalak, taldeetan bizitakoekin lotura dutenez, hauek direla historia osatzen dutenak. Berriz, emakumeen bizitzetako historia pertsonalak dira (edo kontatzen dira), askotan bakarrik bizitakoak, epikarako biderik ematen ez dutenak, eta ondorioz historia osatzen ez dutenak.

Zenbat historia, istorio, kontakizun isilpean.
Zoritxarrez! Oroimenak kontatzeko, testuinguru sozial baten beharra dugu; testuinguru honen barruan gertaerak, lekuak eta pertsonak kokatzen dira; batzuk bazterretan gelditu dira edo garrantzirik gabeko kontakizun modura hartu dira, beraz, “oroimen pribatuen mundura” pasatu dira. Oroimen hauek isilarazi egiten dira testuinguru publikoan.

Muturreko pobrezia egoeran, amatasuna, ugalketa, egunerokotasunean bizirik irautea, ekonomia familiarra, zaintza lanen etika edota etxeko lanak betidanik egon dira politikaren logikatik kanpo, eta oraindik ere horrela jarraitzen dute. Hala ere, eta gizartearen garapena ulertzeko, alderdi guzti hauek konprenitu beharreko ezinbesteko elementu esanguratsu bilakatzen dira.

Jardunaldian emakumeen aurkako errepresioaren berezitasunak izango dituzue mintzagai. Zer da zehatz-mehatz landuko duzuena?
Errepresioak eta diktadurak eragin ezberdineko genero berezitasunak dakartzate. Izan ere, genero sistemaren posizio hierarkikoek Bizi-esperientzia eta Harreman sozial guztiz desberdinak dakartzate berekin. Bakoitzaren esperientziatik landu duguna partekatzea nahi dugu.

Zein da helburua?
Intxorta 1937 kultur elkarteko kideak 1936tik aurrera ematen den testuinguru historikoan emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen ari gara. Gaur egun, 70 testigantza ditugu. Biktimak izan zirela argi utzita, urrunago goaz. Errealitate hau -gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizi iraupenerako estrategien inguruko narrazio eta bizipenak- emakumezkoaren ikuspegitik antolatutako egitura sozialerako planteamendu, borroka eta aktibismoarekin lotu nahi dugu; “eragile aktibo” gisa ikusten baditugu emakumeak, ekitatezko eredu baten alde egitea lortu ahal dela pentsatzen dugulako.

Itziar Salegi: “Bakea eta demokrazia, kalean eta egunerokotasunean eraiki behar dugu guztion artean”

Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea jardunaldia urriaren 14 eta 15ean egingo da Azpeitian, eta bakea eraikitzeko prozesuan sakondu nahi du, gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jarriz. Izena emateko epea urriaren 10ean amaituko da. Itziar Salegi da jardunaldiko koordinatzailea.

p1070308

Egia, justizia eta erreparaziorik gabe, benetako bakerik lortzerik bada?
Jardunaldi hauetan Estatuko indarkeriaren biktimei omenaldia egin nahi diegu. Ahaztuak, isilduak eta umiliatuak izan direlako 80 urte luzeetan. Erreparazioan laguntzeko duintasuna eta errespetua itzuli nahi diegu. Asko hitz egiten dugu bakeari buruz; baina, nolako bakea nahi dugu? Ez dago bakerik demokraziarik gabe, justiziarik gabe. Biktimen errekonozimendua oso garrantzitsua da egiaren bidea sustatzen duelako; baina biktima izatearen onarpenarekin batera justiziak etorri behar du. Bestela ez dago erreparaziorik. Eta oraingoz justizia lortzeko itxaropen bakarra Servini eta justizia argentinarra dira. Zergatik ezin dugu justizia hemen izan? Amnistia legea indargabetu behar da. Inozoak izan ginen demokrata eta antifrankistentzako zela pentsatuz. Golpistak, torturatzaileak, hiltzaileak ez epaitzeko balio izan zuen. Kriminalak justiziaren aurrean blindatuta gelditu ziren.

Gizateriaren aurkako krimenak ez dute preskribatzen, hala ere. Justizia eskatzen dugunean ez da mendekua eskatzen duguna. Krimenen epaiketa urrats bat izango da bakea, giza eskubideak eta demokraziaren garapena lortzeko bide luzean. Milaka biktimen mina bake-prozesuaren lehengaia da. Euskal Herriak sendaketa pertsonala eta kolektiboa behar du, guztiok asko sufritu dugulako. Indarkeriaren esperientziak asko irakatsi digu. Horrenbeste sufrimenduk zerbaitetarako balio dezala nahi dugu. Ezin gaitezke konformatu bakez apaindutako zuhaitxo gaixo eta ahul batekin, eguberriko zuhaitza bezala. Errealitatean ondo sustraitutako zuhaitz bat behar dugu, esperantzaz betetako adar sendoak dituena. Bakearen zuhaitz osasuntsua eta indartsua, gu guztiak babestuko gaituena. Justizia, demokrazia eta giza eskubideen zuhaitza.

Berriro ez errepikatzeko bermea ere beharrezkoa da, ordea
Bai, noski. Baina nola lortuko genuke ez errepikatzeko bermea? Lege baten bidez? Ez, ez dago legerik, bere kabuz, demokrazia eraikiko duenik. Legeak marko bat besterik ez dira. Izan dena berriro izan ez dadin, benetako soluzioa hiritarrengan dago; kultura demokratikoa, hausnarketa kolektiboa sustatuz. Soilik gizarte zibil kontziente, antolatu eta aktibo bat izango da demokraziaren bermatzailea.

Biktimen esperantza sendatzailea hilketak, torturak, krimenak alferrikakoak ez izatea da. Demokrazian sakontzeko balio izatea. Gure seme-alabei horrelakorik gertatuko ez den gizarte hobeago baten lekukoa emateko.

Iraganaren kontakizuna ala kontakizunak. Bake eta adiskidetze prozesuan zein funtzio betetzen ditu kontakizunak?
Biktimen kontakizunak eta hiritarren entzuteak sendaketa pertsonal eta kolektiboaren oinarria dira. Hauen bidez gizarte batek bere egoeraren hausnarketa egiten du eta demokrazia eta bakea eraikitzen ikasten du. Kontakizun ofizialak ez baditu biktima guztien historiak kontatzen ez da justua ezta ere demokratikoa. Biktimak berbiktimizatzen ditu. Umiliatu egiten ditu. Egia ezak edo egia itxuraldatzeak ez du erreparaziorik eskaintzen; beraz, ez da bakerik lortzen. Isiltasuna arma politiko eta suntsitzailea izan da. Kontakizunak gertatutakoa mundu pribatutik ateratzen du; publikoa, politikoa bihurtzen du. Gertatutakoari zentzua ematen dio. Justiziak eta erakundeek ez dietenean biktimei entzuten, herritarren entzuteak sendaketa funtzioa betetzen du. Kontalariari duintasuna eta errespetua itzultzen dio. Entzulea barrutik aberasten du. Indarkeriak mindutako gizartea sendatzen laguntzen du eta demokrazia eta bakearen bidearen konpromisoa hartzera gidatzen du.

Oroimen historikorik gabe egin al daiteke aurrera?
Herri batek ez badu bere historiaren oroimena bizirik mantentzen, nola daki zein den? Eta gertatukoari buruz ez badu hausnarketarik egiten, nola lortuko du berriro ez gertatzea? Oroimen historikoa gauzatzeak biktimei errekonozimendua eta duintasuna itzultzen die. Eta herri bati bere benetako historia, bere herritarren historia. Oso garrantzitsua ari da izaten. Halere, 80 urteko oroimen historikoa aitatzen denean, beldur bat dut; iraganeko gauza dela pentsatzea. Eta ez da horrela. Zoritxarrez biktima asko hil dira errekonozimendurik gabe, baina milaka biktima bizirik gaude oraindik. Euskal Herriko hiri eta herrietan bizi gara. Kalean gurutzatzen gara, denda berdinetan erosten dugu, lantoki berdinetan lan egiten dugu. Iraganean hasi zena orainean bizirik dago. Beste arrisku bat ikusten dut. Oroimen historikoa ezin da liburutegietan edo artxiboetan gelditu. Ez da adituen oroimen. Herri baten oroimenak herrikoia izan behar du; gizarteratu behar da.

Emakumeek jasandako errepresioak ere leku berezia izango du jardunaldian.
Emakumeek jasandako errepresioaren berezitasunak azaldu nahi ditugu. Historiak beti ahaztuta izan dituen emakumeen gainean jarriko ditugu gure begiak; beraien paper transzendentala azpimarratzeko eta bizi izandako injustizia isilduak begi-bistan uzteko. Emakumeen kontakizun psikopolitikoen berezitasunak ere azpimarratuko ditugu, xehetasun emozionalen ekarpena eskainiz. Biktima eta bere ingurukoen egitura psikomentaletan indarkeriak dituen ondorio suntsitzaileak ezagutuko ditugu. Gatazka eta bake-prozesuari buruzko emakumeen begirada berezia aldarrikatu nahi dugu.

Mundura ere begiratuko duzue. Beste gatazka eta bake-prozesuetatik ikasi asmoz.
Irlanda aukeratu dugu Euskal Herrian askotan eredu bezala hartu delako. Beraien bake-prozesua aztertzeak gure prozesuaren hausnarketa egiten lagunduko digu, baina ezin da mitifikatu. Horregatik hitzaldian analisi kritikoa egingo da; zer den ikasi dezakeguna eta zer den baztertu behar duguna garbi izateko. Gainera, herri bakoitzaren gatazka eta bake-prozesuak bere ezaugarri bereziak ditu eta herri horretako pertsonek egin behar dute bere bide zehatza.

“IN DIALOGUE” dokumentalean Irlandako 6 protagonista ikusiko ditugu mahai-inguruan. Oso aberasgarria da. Elkarrizketa gatazkak konpontzeko eta bakea lortzeko tresna demokratiko bezala aldarrikatzen dugu.

Zein izango da metodologia? Zer lortu nahi duzue jardunaldiarekin?
Oso parte hartzailea izatea nahi dugu. Bakea eraikitzea ez da politikoek, akademikoek eta biktimek bakarrik egin behar duten bidea. Bakea eta adiskidetzea ez dira bulegoetako mahaietan lortzen. Akordioak eta legeak bakea gauzatzeko markoa besterik ez dira. Bakea eta demokrazia, kalean eta egunerokotasunean eraiki behar dugu guztion artean. Horregatik jardunaldia BAKEA GUGANDIK ERAIKITZEN deitzen da. Gazteei dei berezia egiten diegu. Hau ez da zaharren eta iraganeko kontu bat. Iraganak orain hau eraiki du eta bizirik dirau. Biktimak bizirik gaude gaur. Minak gaur bizirik jarraitzen du. Bakea ez da iritsi eta demokrazia sakondu beharrean gabiltza. Gazteen begirada aldarrikatzen dugu. Zuen presentzia eskatzen dugu, gazteak ezinbestekoak zaretelako bake prozesuan. Etorkizuna guztiona da eta orain ari gara eraikitzen.

Hiritarren hausnarketa kolektiboa bultzatzeko saio bakoitzaren amaieran galderak egiteko eta iritziak emateko aukera izango da. Eta egunaren amaieran ordubeteko taldekako hausnarketa izango da. Dinamizatzaileek parte hartzaileen hitzak jasoko dituzte. Esandakoa idatzi batean bilduko dute eta parte-hartzaile guztiei zabalduko zaie. Gainera bazkaria eta hiru atsedenaldietako kafe tarteak elkarrekin egingo ditugu. Horrek elkarrekin hitz egiteko aukera ederra eskainiko digu. Giro ezin hobea izango da!

Maider Sagredo: “Agroekologia diziplina aurrera eramateko funtsezkoa da generoen arteko berdintasuna lortzea eta parte hartzea sustatzea”

Ikusi Maider Sagredoren bideoa

‘Agroekologia: ikuspegi sozialetik gizarte eraldaketara’ izeneko jardunaldia jarri dute martxan, UEUko 42. edizioaren barruan. Maider Sagredo Emaus GFko hezkuntza teknikariak eman dizkigu jardunaldiaren eta agroekologia kontzeptu beraren xehetasunak.

Gaurkoan, laborantzaren etorkizunaren eta elikaduraren kalitatearen zein burujabetzaren inguruan mintzatzeko elkartu dira Eibarko Markeskoa Jauregian. Jardunaldi honetan, egungo gizartean agroekologiak betetzen duen paperaz hitz egiteko eta noski, etorkizun hurbil batean, gizarte eraldaketa gauzatzeko ideiak eta proposamenak komunean jartzeko izan dira hemen, arlo honetan aritzen diren profesionalak zein herritarrak.

Maider Sagredok aMaider Sagredo11zaltzen duenez, agroekologia oso kontzeptu zabala da.  Batik bat, pertsonen eta lurraren arteko harreman batetik hasiko litzateke, eta sinbiosi horretan, guztion erritmoak errespetatu, bi elementu horien arteko goxotasun harreman bat sortu eta zaindu behar direla dio Sagredok: “Eta elementu horiek guztiekin sortzen da produkzio edo ekoizpen ekologikoa eta bertakoa”.

Diziplina horren garrantzia azpimarratzen du tartean: “Azken finean, erosten dugun produktuarekin gure herriaren ekonomia sustatzen ari gara. Baserritarrek gure ingurumena zaindu eta landu egiten dute eta gure kulturarekin bat egiten dute gainera. Horregatik ditugu hain paisaia biziak. Hori aurrera eramateko, harreman hori sortu behar da, denen arteko elkarlanaren bitartez agroekologia lortzeko ”.

Definizio zabala den arren, Sagredok azaltzen du kontzeptu hori bi ikuspegi edo gai zehatzekin lotuta dagoela: alde batetik, elikaduraren burujabetza aipatzen du: “Erabakitzea zer nahi dugun ekoiztu eta nola egin banaketa hori, nola nahi dugun kontsumitu. Izatez bertako produktuak kalitatezkoak eta ekologikoak dira eta baserritar txikiak eta ertainak sustatu nahi ditugu”. Bestetik, hori aurrera eramateko, antolaketa behar dutela dio. Ildo horri jarraiki, antolakuntza eredu horrek bi zutabe dituela aipatzen du: parte hartzea eta emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna: “Bi ideia horiek oso garrantzitsuak eta funtsezkoak dira jardunaldian, bai genero ikuspuntua bai parte hartzearena. Horien bitartez, eta ekimen desberdinak aurrera eramanez, helburu bezala izango genuke agroekologia”.

Parte hartzearen kontzeptu horri buruzko azalpena ematen du: “Gu azokara joaten garenean hor jada parte hartzen ari gara. Gertatzen dena da maila oso ezberdinak daudela. Garrantzitsuak dira guztiak, bai indibidualki egiten ditugunak, bai elkarte eta administrazio bezala egiten ditugunak”.

Sagredok azaltzen duenez, bi zatitan banatu dute jardunaldia. Teorikoa alde batetik, hitzaldiek osatuko dutena eta praktikoa, bestetik. Honetan, aurretik aipatutako parte-hartze hori sustatzea izango dute helburu: “Gure kezkak eta jakinduriak partekatzea, horrekin osatuko dugu. Gaur gehienbat generoa eta emakume eta gizonezkoen arteko rolak jorratuko ditugu; hala nola, zer rol dauden eta zer egon beharko litzatekeen; eta bihar, agroekologia eta parte hartzea bat egiten dutela barneratuko dugu eta gero hori gauzatzeko bideak aurkituko ditugu eta hori izango da zailena”.

Etorkizunari begira, Sagredok aipatzen du EMAUSentzat garrantzitsua dela gizartean eraldaketa hori ematea, pertsonak eta taldeak indartuz: “Guk inklusioa lantzen dugu horregatik, pertsonei beste aukera bat emateko eta agroekologiak ematen du aukera hori, pertsonen parte hartzearen bitartez, haiek aukera dezaten zer nahi duten, eta erabaki eta ondorio bat izan dezan gure herrian, lurra mailan”.

Kezka handia sortu da diziplina honen inguruan. Hausnarketa horri heldu dio Sagredok: “Jendea ez da kontzientea, ez da konturatzen. Estadistikoki euskaldunok bakarrik bertako produktuen %4 kontsumitzen dugu eta hori oso gutxi da”. Landu beharreko afera dela gehitzen du: “Lehenengo gogoeta egin behar da, gero zuzenean aktiboa bilakatzen zara eta gauzatxoak egiten hasten zara, alaitasun eta poz puntu horrekin. Pauso bakoitza gozatu, barneratu behar da. Prozesu honen baitan, modu desberdin batean eta aniztasunean denok parte hartu behar dugu”.

Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea I. jardunaldiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Kontseiluak, UEMAk eta UEUk lankidetzan Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea jardunaldia antolatu dute.

Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz gogoeta egitea da jardunaldiaren helburua. Hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da, bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez.

Jardunaldia: Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea. I. jardunaldiak.

  • 2014ko urtarrilak 16 eta 17an
  • Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan.
  • Izen ematea: matrikula doan da baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da.
  • Elkarrekin bazkaltzeko aukera dago, izena emateko argibideak UEUren web gunean.

Eskuratu hemen jardunaldiaren egitaraua: Lurraldea eta Hizkuntza egitaraua.

Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiaren kartela

Informazio gehiagorako:

Irati Iciar

943 82 14 26

i.iciar@ueu.org

 

Matematikari Euskaldunen I. Topaketa. Behin-behineko egitaraua.

Aurtengo Udako ikastaroetan Matematikari euskaldunok elkarrekin egoteko aukera izango dugula iragarri genuen martxoaren hasieran, aurkezpenak bidaltzeko deialdiarekin batera.

Dagoeneko hainbat aurkezpen iritsi dira eta egitarauan sartzeko lanean ari gara.
Hau da finkatu dugun behin behineko programa, gonbidatutako hizlariari erreferentzia berezia egiteko aprobetxatuko duguna.

2013ko uztailaren 18an, ostegunean, Eibarren

09:00-09:30 Dokumentazioa jasotzea
09:30-10:30 Hasierako hitzaldi gonbidatua: Javier Duoandikoetxea
10:30-11:30 Komunikazio aurkezpenen lehen saioa
11:30-12:00 Atsedena
12:00-13:30 Komunikazio aurkezpenen bigarren saioa
13:30-15:00 Bazkaria
15:00-16:00 Komunikazio aurkezpenen hirugarren saioa
16:00-17:30 Mahai ingurua: Matematikak komunikabideetan
17:30-18:00: Eztabaida: etorkizunari begira zer?

Javier Duoandikoetxea
Javier Duoandikoetxeak Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egin zuen bere doktorego tesia, José Luis Rubio de Francia-ren zuzendaritzapean. Egun, Analisi Matematikoko Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Bere lana ikerkuntza arloan oparoa da. Lau doktorego tesi zuzendu ditu eta hogeita hamar ikerkuntza artikulu baino gehiagoren autorea da. Analisi Harmonikoko esparruan aritzen da eta AMS-ek argitaratutako bere “Fourier Analysis” liburua erreferentziako testua bihurtu arlo honetan.
Bere jarduera ez da ikerkuntzara soilik murrizten, ordea, Historia, Hezkuntza edo Dibulgazioko lan ugari ere idatzi baititu, hauetariko asko gainera euskaraz. Horrez gain, Matematika Saileko zuzendaria, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuko Zuzendaria eta Matematikako Gradu berria diseinatzeko “Liburu zuria” egin zuen taldeko kidea izan da, besteak beste.
Bere ibilbidean sarritan ageri dira Euskara eta Matematika elkarri lotuta. Horrela, aipatzekoak dira UEUn egindako ekarpenak, Ekaia aldizkarian egindako lanak -Argitalpen Batzordean zein artikuluak idazten-, edota bere eguneroko klaseetan eta berak zuzendutako tesietan uzten duen aztarna, besteak beste.

Informazio gehiago:

Ainhoa Latatu

a.latatu@ueu.org

943 82 14 26

.

IEB2011 abian da. Aurkezpenak bidaltzeko deialdia zabalik.

UEUko Informatika Sailak antolatzen duen Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkura 2011ko maiatzaren 12an izango da.
Dagoeneko antolatzaileak lanean dihardute, egitaraua lotzen, baliabideak prestatzen, bilera eginez…
Oraingoan, bilkuraren gai
nagusitzat gizarte sareak hartu dituzte.
gizarte sareak
Ohi bezala, arlo horretan
izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri emate
ko tartea ere irekiko da.
Esperientzia eta softwarearen aurkezpenak egiteko, deialdia zabalik dago jada euren blogean agertzen dutenez.
Aurkezpenen laburpenek izan behar duten formatua, nora bidali behar diren eta bilkuraren inguruko informazio zehatzagoa IEB2011 blogean jasoko duzue.
Agendetan apuntatzeko datak:

  • Laburpenak bidaltzeko azken
    eguna: 2011-01-28.
  • Bilkuraren data: 2011-05-12

Bizi zientzietako ikertzaileen aurkezpenak

Apirilaren 15ean ikerketa-lerroen laburpenak aurkezteko epea bukatu zen. Blog honetan topaketa hauen berri eman genuen orain dela aste bat.

15ean bukatu eta 15 laburpen-jaso ditugu, zoologia, genetika, neurozientziak, farmakologia… eta beste hainbat gairen ingurukoak.

Badakigu badirela talde batzuk epearekin txarto ibili direla eta ez dugunez inor kanpoan utzi nahi, laburpenak aurkezteko epea luzatu egin da.

Hau da jarri dugun epe berria:

APIRILAREN 25a

Informazio gehiago UEUren webgunean: Bizi zientzietako ikertzaile euskaldunen I. topaketak.

Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. topaketak

UEUk bere bilgune izaerari eutsirik, eta informatikariek, historialariek eta pedagogia arloko adituek hasitako bidetik, topaketa berriak antolatu ditu Osasun sailaren eskutik. Sail honetan argitaratu den Neurozientzien laborategiko eskuliburua izan da topaketa hauetarako abiapuntua eta horrelako ekimenak zabaldu nahi dituzte Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. topaketen bitartez.
irudia bizi zientziak epostaz

Topaketa hauek maiatzaren 28an egingo dira Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian eta bertan bizi-zientzietan (biologia, medikuntza, erizaintza, farmazia,…) ikertzaile euskaldunak egiten ari diren lerro zientifikoak aurkezteko gune bat antolatu nahi dugu. Horretarako, zientzialariei aurkezpen laburrak egiteko aukera eman eta gaur egun bizi-zientzien inguruko alorretako ikertzaileak bildu nahi ditugu. Horrez gain, bizi-zientzietako ikerketen diagnosirako lehen urratsa eman nahi genuke. Era berean, ikertzaile euskaldunen arteko harremanak sendotzeko aukera izango da.

Matrikularekin, beraz, ikerketa-lerroa aurkezteko aukera ematen da, hori bai, lerroaren laburpena bidaltzeko epea apirilaren 15ean amaitzen da. Hortik aurrera, matrikulak parte hartzeko aukera emango du soilik.

(Entzun dugunez, 25 €ko matrikula ordaintzearekin batera kafea, eguerdiko luntxa eta aipatutako liburua eskuratu ahal izango dira)

Topaketa hauen laguntzaileak: UPV/EHU, OEE eta EIRE.

Udaberriaz gozatu!! (udaberriko ikastaroen eskaintza)

Behin udaberri giroa gure artean sartzen
denean, planak egiteko sasoia iristen dela ematen du. Gure
ingurunea eta gure adimena astintzeko gogoa sartzen zaigu, eta hori dela eta, ideia berriak
barneratu eta lantzeko une egokia da udaberria.

 

UEUn hauek dira hemendik eta uztailera bitartean
proposatzen ditugun jarduerak:

Markeskoako udaberriko eskaintza:

Iparraldeko udaberriko eskaintza:

Nafarroako udaberriko eskaintza:

Jardunaldiak:

Historia Euskaraz: Unibertsitarioen ibilbidea (Historialari Euskaldunen V. Topaketak)

UEUren Historia sailak Historialari Euskaldunen V. Topaketa antolatu du Historia euskaraz: unibertsitarioen ibilbidea izenburupean.

20 urte igaro dira historia karrera euskaraz aurrenekoz martxan jarri
zenetik. Bi hamarkada horietan historia arloko unibertsitario
euskaldunek orotariko egoerak, lorpenak, erronkak zein mugak ezagutu
dituzte, dela irakaskuntza arloan, dela testugintzan, dela ikerketan.
Aukera, beraz, berariazkoa da balantzea egiteko.

Hizlariak:

Mahai-inguruan:

Data: 2009ko abenduaren 3an
Tokia: Gasteizen, UPV/EHUren Arabako kanpusean, Letren Fakultateko Gradu Aretoan.

Izen ematea: abenduaren 3a arte irekita.
Informazio gehiago hemen: HET2009

Eguneraketa:
Ikusi Jurgi Kintanak topaketari buruz idatzitakoa: Zertan dabiltza unibertsitario euskaldunak?