#kafetapintxo topaketa Gasteizen, izen ematea irekita.

UEUk eta UPV/EHUko Arabako campuseko Euskara Zuzendaritzak elkarlanean, EHUskARABANda programaren barnean, campuseko ikerlari euskaldunen bilgune izan nahi duen Kafetapintxo Topaketa antolatu dugu.

kafetapintxo-kartelaTopaketa hauen helburu nagusia campuseko ikerlari euskaldunen sarea ezagutu eta indartzea da. Horretarako azaroaren 10ean, osteguna, campuseko ikerlari euskaldunak bilduko ditugu world cafe baten elkar ezagutu eta bide berriak irekitzeko.

Ezaugarriak:

  • Data: 2016ko azaroaren 10a, osteguna
  • Tokia: Gasteizen, EHUren Arabako campuseko pabilioiko kafetegian.
  • Ordutegia: 12:00-14:00

Egitaraua:

  • Hitzaldia: ”Ez gaude lekuz kanpo” Josu Lopez-Gazpioren eskutik.
  • World cafe dinamika.
  • Ideien bilketa eta ondorioen dokumentuaren osaketa.

.

Parte hartzea irekia da baina aurretik izena ematea ezinbestekoa da.

 

Informazio gehiago:

Irati Iciar

943 82 14 26

i.iciar@ueu.eus

.

IEB2013. Izen ematea irekita.

UEUren Informatika Sailak antolatutako Informatikari Euskaldunen IX. Bilkuran, hau da,  IEB2013: Telefonoak eta Informatika jardunaldian, izena emateko epea ireki da.

IEB2013 bannerra

Jardunaldia 2013ko maiatzaren 8an, asteazkena, Donostian, Miramongo Teknologi Elkartegian egingo da.

Ikusi egitaraua eta eman izena, UEUren web gunetik: IEB2013: Telefonoak eta Informatika.

Izen ematea:

  • Izen ematea UEUren web gunetik eta Enpresa Digitalaren web gunetik egin daiteke.
  • Izen ematea maiatzaren 6a arte irekita dago.
  • Plaza mugatuak daude.
  • Doanekoa da.

Elkarrekin bazkaltzeko aukera dago, baina plaza gutxi daudenez, ahalik azkarren erreserbatzea komeni da. Bazkarian izena emateko, jarraitu web guneko argibideak.

Eskuratu jardunaldiaren IEB2013 eskuorria eta zabaldu nahi adina.

Informazio gehiago:

Ainhoa Latatu

a.latatu@ueu.org

943 82 14 26

 

 

Euskal Wikipediaren edizio-maratoia Durangoko Azokan.

Euskal Wikipediak 10 urte beteko ditu abenduaren 6an eta urteurrena aitzakia hartuta edizio-maratoia antolatu dugu Gerediaga Elkartea, Euskal Wikipedia eta IXA taldearekin batera.

Maratoiari hasiera emateko Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldia eta itzulpen automatikorako tresnari sarrera txiki bat egingo zaio.

Ekitaldiaren zati nagusia praktika da, edizio-maratoia. Egunean zehar, partaideak Wikipedian zuzenean  editatzen ikasiko du, saioan bitartean tutoreak laguntzeko izango baititu.

Parte hartzea interesa daukan edonori irekia da. Hori bai, norberak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du.

Informazio gehiago: Euskal Wikipediaren edizio-maratoia.

  • Abenduaren 6an.
  • Durangoko Azokaren aretoan.
  • Egun osoan zehar irekita, 10.30-19.30 ordutegian barne.

Informazio gehiago:
Irati Iciar
943 82 14 26
i.iciar@ueu.org

Aita Santuak Nafarroa konkistatzeko eskubidea eman zion Fernando Aragoikoari

“Nafarroako konkista berrikusten” jardunaldia antolatu du UEUk, Geronimo de Ustariz Institutuarekin batera, Iruñean. Roldan Jimeno Arangurenek konkistaren justifikazio juridikoa azaldu du.

Horrela, Gaztelak 1512an zuen botere ekonomiko eta politikoa izanda (munduko potentzia nagusia zen), Julio II.a Aita Santuak bi bulda argitaratzea lortu zuen. Lehenengo buldak, 1512an, Aulki Santuaren interesei aurka egitearren norbere ondasunak desjabetzeko zigorra iragarri zuen. Ondoren, handik sei hilera, Nafarroako errege-erregina zilegiei (Joanes eta Katalina Albret) zisma eta heresia-delituak leporatu zizkion bigarren buldak Nafarroa konkistatzeko eskubidea eman zion Fernando Aragoikoari. Aurretik, Aita Santuak ez zuen beste errege-erreginarik tronurik bota, ez eta gero ere. Horregatik, jarduera hori orduantxe bertan ere oso eztabaidagarria izan zen.

Ondorioz, Nafarroa Garaia Gaztelako Koroa zentralistari erantsi zioten. Karlos V.ak, arrazoi estrategikoengatik, Baxe-Nafarroa Albretdarren errege-erregina zilegien administraziopean utzi zuen.

img_1648

2010/2011 ikasturterako proposamenen deialdia

 Hasi gara jada 2010-2011 ikasturtea antolatzen.

Ikasturtero gure erronka da gizarteko eragile ezberdinei gauza berriak eta interesgarriak eskaintzea, etengabeko prestakuntza sustatuz eta goi-mailako formazioaren beharra asetzeko helburuarekin.

Horretarako ezinbestekoa daukagu behar, proposamen eta ekarpenei irekita egotea., ahalik eta eskaintzarik osatuena eta egokiena egituratzeko.
           

Eta orain da buruan dituzun jarduera horiek proposatzeko garaia. Bi eratako proposamenak egin daitezke:

   1. Ikastaro, jardunaldi, mintegi… bat antolatu/eman nahi dut: ikastaro bat eman edo/eta antolatzeko prest zaude eta gurekin lan egin nahi duzula? Banaka edo taldean egin daiteke. Orain momentuz behar dugun gauza bakarra jardueraren izenburua, helburuak, ordu kopurua eta proposatzen den tokia da. Antolaketa guztia gidatua da, guk lagunduko dizugu zure ideia gauzatzen.

   2. Ikastaroetarako gaiak: Ez duzu ikastaroa antolatu/eman nahi, alderantziz, gustura jasoko zenuke X gairen inguruko ikastaro bat, edo lanerako beharko zenuke X programan trebatu, edo ikastaro/gai interesgarri baten berri izan duzu eta UEUk eskaini dezakeela uste duzu… Bidali zure proposamen eta ideiak nahi beste, pozik jasoko ditugu!

Proposamen guztiak aztertuko ditugu eta erantzun bat jasoko duzue.
Jardueretarako ideia eta proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 20ra arte dago irekita.

Informazioa: Irati Iciar (ikastaroak@ueu.org)

Nafarroako erlijio tokiak, norenak? Jardunaldi arrakastatsua

Prestaketak
prestaketa, jardunaldiaren eguna
etorri eta joan egin zen.

Edurne
Koch-ek, UEUko ordezkariak, lan bikaina
egin zuen eta dena ondo baino hobeto atera zen. Parte hartzaileak poz-pozik
agertu ziren jardunaldien bukaeran eta gaurkotasun handiko gaia
zela azpimarratzeaz gain, aukeratutako temak honelako trataera akademiko eta serioa
behar zuela nabarmendu zuten.

Nafarroan
Iruñeko Navarreria kaleko Civivox
aretoan, eztabaida piztu egin zen Jose Mari Espartza (
Nafarroako
Ondarearen Defentsarako Plataforma
) eta
Miguel Larranbebere
eta Iñazio Azkoagaren (
Iruñeko
Artzapezpikutza
edo Eliza) artean,
Nafarroako erlijio tokien jabetza norena izan
behar duen argitzeko helburu genuela. Bertara hurbildu ziren guztiak,
gehiago
sakontzearen irrikaz geratu ziren, eta hau seinale on bat bezala
interpretatzen
dugu, denbora exkasa izan bazen ere, pentsamendu eta ikerketarako lerro
berriak
zabaldu bait ziren eta pil-pilean dagoen debatean aurrera pauso bat
eman genuen
guztion artean.

Erlijio tokiak. Plataforma eta Eliza

Nafarroako
erlijio tokiak norenak?
jardunaldiko bigarren saioan, Mikel
Karrerak
eta Roldán
Jimenok
zenbait
kontzeptu argitu zizkiguten, batetik, zer den finka inmatrikulatzea eta
horretarako legeak aurreikusten dituen bideak eta bestetik,
erlijio-eraikinen
jabetzaren eztabaida argitzeko ezinbestekoa dala banakako ikerketa
abiatzea.
Ondoren sortu genuen eztabaidak, aurrera egiteko atzera begiratzea
ezinbestekoa
izan ohi dala erakutsi zigun: jabetza ekubidea ez omen dago ongi
antolatua,
jabetza erregistroa, jabetza babesteko sortu zalako eta ez
partikularraren
helburuak babesteko. Jarrai dezala debateak!

Erlijio tokiak. Zuzenbidea eta historia

Hizlariek beraien hitzaldien laburpenak egin dituzte eta eskuragarri dituzue UEUren
webgunean: Nafarroako
erlijio tokiak, norenak?
)

Nafarroako erlijio tokiak norenak dira? Jardunaldia

Duela zenbait urte, Iruñeko Artzapezpikutza hasi zen Nafarroako erlijio tokiak bere izenean jartzen. Ordu arte, ez zeuden inoren izenean. Aurten, erregistratze prozesu horren kontrako plataforma sortu da, eta argudiatzen du elizak herriek egin eta ordaindu zituztela, eta, beraz, herrienak direla. Plataformak mozioa bidali zuen udal guztietara, bere helburuekin bat egin zezaten, eta, dagoeneko, udal askok bat egin dute ekimenarekin.
Hautsak harrotu dituen gaia dela nabarmena da, eta fenomeno mediatiko eta politikoa bihurtu da azken hilabeteotan.

Eztabaida honetan sortu diren jarrerak ezagutu, aztertu eta hausnartzea dira UEUk antolatu duen jardunaldiaren helburuak. Honetarako, ahalik eta ikuspegi zabalena emateko, enfrentaturik dauden bi aldeak jardunaldi honetan egotea ezinbestekotzat jo dugu: batetik, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma eta, bestetik,  Iruñeko Artzapezpikutza edo Eliza. Arazoari testuingurua emateko, Zuzenbide Zibila eta alde Historikoa ere landuko dira.

Informazio gehiago: Nafarroako erlijio tokiak, norenak?
Iruñean, 2009ko martxoaren 26an

kartela

Jardunaldiaren aurkezpenerako prentsaurrekoa martxoaren 9an egin da, Iruñean. Mahaian Roldan Jimeno historialaria eta Karmele Artetxe, UEUko arduraduna, egon dira.

prentsaurrekoa2

Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009: parte hartzeko deialdia

Badator, badator berriro ere!

Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko dugu 2009an.
14 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula.

Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu, eta ohi bezala, gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango ditugu IEB’09: Teknologia berriak, gaur eta bihar” lelopean antolatu dugun honetan.

Ez gelditu begira, zure ekarpena bidali

Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa
bezalako ideietatik aparte ikusi.
Hori dela eta, gaiaren inguruan izandako esperientziak
bilkurako partaideekin eta etorkizunean filosofia horren parte izan
nahi dutenekin konpartitzea aberasgarria izango da.

Eta aurreko ekitaldietan bezala, euskaraz garatutako edozein
klaseko software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi genuke.
Esperientzia edo software produktu bakoitza azaltzeko hamabost minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako.

Deialdi honen inguruko informazio gehiago jasotzeko UEUko jardunaldiaren orrian KLIK egin: IEB’09

(laster BLOGA ere martxan jarriko dugu… ADI!!)