EAEko irakasleentzat homologatutako ikastaroak.

UEUren 44. Udako Ikastaroak #ANITZA ere irakasleentzat homologatuak daude, hona xehetasunak:

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatuak.

JARDUNALDIAK

IKASTAROAK

Giza Zientziak

Gizarte Zientziak

Ingeniaritza eta teknologia

Zientziak

Oharra: ebazpena oraindik ez da argitaratu eta horregatik ez daude kodeak sartuta egitarauan.

 Izen ematea irekita, ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte.

Informazio guztia: 44. Udako Ikastaroak

Eskuratu hemen ikastaroen eskuorria.

Informazio gehiagorako:

Irati Iciar

943 82 14 26

i.iciar@ueu.eus

.

Prest_Gara 2016/2017 ikasturterako UEUren eskaintza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetarako irakasleei zuzenduriko Prest_Gara 16/17 programako eskaintzaren baitan 15 ikastaro UEUren eskutik jaso ditzakezu.

Prest_Garan izena emateko lehen epealdia maiatzaren 10ean zabalduko da. Lehen epealdi honetan izena emateko azken data maiatzaren 27an amaitzen da, adi beraz interesatuok!

Izena emateko Hezkuntza Saileko aplikaziora jo behar da:  IRAKASLEGUNE ataria

Jarraian UEUk antolaturiko ikastaroen inguruko informazioa duzu.

1. epea: 2016ko  iraila eta urrian egingo diren ikastaroak
Izen emateko epea : 2016/05/10- 2016/05/27
ON-LINE

2. epea: 2016ko azaroa eta 2017ko ekaina bitartean egingo diren ikastaroak
Izen emateko epea: 2016/09/05 – 2016/09/23
ON-LINE

IKASGELAKOAK

Eskuratu hemen ESKUORRIA

 

Informazio gehiago:
Oihana Gardoki Ibarra
o.gardoki@ueu.eus
943 82 14 26

Prest_Gara 15/16 programako ikastaroen izena-ematea irailean.

Prest_Gara Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatutako irakasleen etengabeko prestakuntzara plana da eta bertan UEUk ikastaroak eskaintzen ditu. Irailean izena emateko bigarren epea zabalduko da 2015eko azaroa eta 2016ko ekaina bitarteko ikastaroetarako.

Epea: irailaren 7tik 25era, biak barne.
Izena emateko: Hezkuntza Sailaren web gunetik on line.

Ondorengoak dira 2. matrikulazio epe honetan UEUrekin egin ditzakezun ikastaroak:

On-line ikastaroak:

Eskuratu hemen ikastaroen Prest_Gara 15-16 eskuorria (ikastetxean arbelean jartzeko inprimatu dezakezu).

Informazio gehiago:
Oihana Gardoki, UEUko etengabeko prestakuntzako teknikaria,
943 82 14 26
o.gardoki@ueu.eus

.

Irakasleentzat homologatutako ikastaroak.

UEUren 41. Udako Ikastaroen barne, hainbat ikastaro irakasleentzat homologatu dira.

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak homologatuak:

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak homologatuak:

Homologazioen inguruko xehetasunak ikastaro bakoitzaren fitxak daude, egin klik izenburuan eta ikusi.

Irakasleentzat homologatuak badira ere, ikastaroetan edozeinek hartu dezake parte, ez da irakasle edo bestelako titulaziorik behar.

Ikusi hemen 41. Udako Ikastaroetako ikastaro guztiak: 40+1 Udako Ikastaroak

.
Izen ematea irekita dago eta talde batzuk betetzen hasi dira, adi ibili!

Informazio gehiago:
Irati Iciar
943 82 14 26
i.iciar@ueu.org

UPV/EHUko ikertzaile eta irakasleei zuzendutako ikastaroak.

Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzak UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile kontratatuei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu ekainerako, UEUren laguntzaz.
Ikastaro hauen helburu nagusia irakaskuntza eta ikerketa lanetan, ahoz zein idatziz, hizkuntza zuzentasunez erabili ahal izateko tresnak ematea da.

1. Ahozko hizkuntza testuinguru akademikoan
Unibertsitatetako irakasleen eguneroko jardunean ahozko hizkuntzak presentzia handia du eta hori islatzen da ahozko genero ezberdinetan: ikasleentzako hitzaldi, aurkezpen, elkarrizketetan… Jardun komunikatibo honetan sakontzeko eta eraginkortasunez komunikatzeko tresnak eskuratzeko proposamenak egingo dira ikastaro honen bitartez; batez ere hizkuntza eta hizkuntzaz kanpoko baliabideetan sakonduz, eta horrez gain, irakasleentzat horren garrantzitsua den ahotsaren kudeaketari erreparatuz.

  • Tokia: Gipuzkoako Campusean
  • Datak: ekainak 18, 20, 26, 28
  • Ordutegia: 10:00-14:00

2. Hizkuntza Lanabesak Amaraunean
Egunetik egunera tresna eta baliabide gehiago dugu sarean euskaraz lan egiteko, baina gehienak ez ditugu ezagutzen eta ez ditugu behar bezala erabiltzen. Baliabide hauek, erabiliz gero, izugarri erraztuko digute gure lana eta zalantzei aurre egiten lagunduko digute. Ikastaro honetan tresna hauek ezagutu eta erabiliko ditugu, eguneroko tresna bihur daitezen.

  • Tokia: Arabako Campusean
  • Datak: ekainak 12 eta 14 (ondoren beste 5 ordu on-line)
  • Ordutegia: 9:00-14:00

3. Zelan hobetu (Unibertsitateko) ikasmaterialen kalitatea? Testu zuzen eta egokiak sortzeko lanabesak
Azken urte hauetan ahalegin handia egin da euskarazko testuen kalitatea hobetzeko asmoz. Testu zuzenak, egokiak eta komunikatiboak sortzea helburu, hainbat lan garatu dira. Ikasmaterialei dagokienez ere, asko aurreratu da eta asko dira orain irakasleen esku dauden baliabideak. Testu zuzenak sortzea ez da nahikoa, testuek egokiak ere izan behar dute dagokien esparruan, eta komunikatiboak. Joxerra Garziari jarraiki, “euskara komunikatiboaz hitz egitea euskararen kalitateaz hitz egitea da, euskara ona komunikaziorako egokia dena baita, eta ez besterik”. Beraz, hiru arlo horiek —ortotipografia, esaterako, ahaztu barik — landu behar dira azken emaitza kalitatezkoa izan dadin.

  • Tokia: Bizkaiko Campusean
  • Datak: ekainak 17, 19, 24, 27
  • Ordutegia: 10:00-14:00

Izen ematea:

  • Datak: maiatzaren 31tik ekainaren 7ra.
  • Prozedura:
  • Eskaerak egiteko deialdiarekin batera aurkezten den inprimakia (1. eranskina) bete beharko da. Eskaerak Campusetako edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira Campus bakoitzeko euskara zuzendariari zuzenduta:
  • Araban: Itziar Txurrukari
  • Bizkaian: Maite Insaustiri
  • Gipuzkoan: Isabel Elorzari
  • Erregistro Orokorreko bulegoen zerrenda UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko Erabakian dago jasota (2007ko abuztuaren 3ko EHAA), eta Interneteko helbide honetan ere bai: http:www.ehu.es/erregistroko_bulegoak.html.)

Informazio gehiago:
Ione Narbaiza Gallastegi
943 82 14 26
i.narbaiza@ueu.org

.

Homologatutako ikastaroak Iruñean

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren baitan, irakasleen etengabeko prestakuntzara zuzendutako UEUren ikastaro batzuk homologatu dira.

2012ko azaroa-abendua bitartean ondoko bi hauek eskaintzen ditugu:

 Izen ematea irekita dago eta talde txikiak hobesten dira.

Homologazioa:

  • Irakasleen etengabeko formakuntzarako homologatutako ikastaroak dira.
  • Irakasleek beraien postuen esleipen eta barne promozio prozesuetan erabili ahal izango dute parte-hartze ziurtagiria.
  • Parte-hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaroa gainditzeko adierazitako baldintzak bete beharko dira.
  • 20 ordutako ikastaroak dira eta 2 kreditu lortzen dira.

 

Informazio gehiago:  Irati Iciar, 948 36 25 63, nafarroa@ueu.org

Irakas(l)ari. UEUn irakasle aritzeko datu basea.

UEUren jarduera akademikoan irakasle gisa lanean ziharduen profesional taldea kudeatzeko datu base bat zegoen. Halaber, ikasturte bakoitzaren amaieran UEUrekin lan egin zuen jende mordoxka bat gehitzen zen datu basera.
Hortik abiatuta… zergatik ez ireki izen ematea eta bertan bildu UEUrekin lan egin nahi duten pertsonak?

Honela sortu eta garatu zen Irakas(l)ari datu basea.

1. Funtzionamendua

  • Gurekin lan egiteko interesa daukan edonork eman dezake izena.
  • Ezinbesteko baldintza da euskalduna izatea (UEUren jarduera guztia euskaraz delako).
  • Datu basean izena emateak ez du ezertara konprometitzen ez UEU ezta izena eman duen pertsona ere.
  • Emandako datuak, DBLOa jarraituz, UEUren kudeaketarako soilik dira, ez zaizkio hirugarren bati emango eta datuen titularrak berauek ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea dauka.
  • Izen ematea urte osoan irekita dago, hemen: http://www.ueu.org/ueu/lan-egin

 

2. Deialdiak

  • Irakasleak behar direnean, deialdia posta elektronikoz egiten da.
  • Ikastaroa emateko prest dauden irakasleen artean egokienaren hautaketa UEUren irizpide akademikoen arabera egiten da. Hautaketa honetan kontutan hartzen dira UEUko bazkideak, eta laguntzeko gure Aditu Ebaluatzaileengana jotzen dugu.
  • Urtero 4/5 deialdi orokor bidaltzen dira (Udako Ikastaroak, Garatu ikastaroak…) eta, kasuan kasu, ikastaro jakinetarako deialdi laburrak ere beste horrenbeste.

Denborarekin, datu basean dauden pertsonek -eta beraien inguruan daudenek- osatutako irakasle sare mardula sortu da eta urtero aberasten doa. 2006an hasita, gaur egun 662 pertsona biltzen dira datu basean.

Informazio gehiago:
Irati Iciar
Etengabeko Prestakuntzako arduraduna
943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus

.

Lanbide Heziketako irakasleak trebatzeko ikastaro eskaintza 2011/2012

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Lanbide Heziketako irakasleak trebatzeko landutako planaren baitan, UEUk ikastaro bat eskainiko du:

Deialdi honetan izena emateko epealdia zabalik dago.
Izena emateko epealdia irekita: irailak 5 eta 16 bitartean.
Non eta nola eman izena: Hezkuntza Saileko web gunera jota, hau da, Lanbide Heziketa

Informazio gehiago:
Ione Narbaiza Gallastegi
943 82 14 26
i.narbaiza@ueu.org

GARATU programaren baitan 2011/12 ikasturterako ikastaro berrien eskaintza

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetarako irakasleentzat zuzenduriko GARATU programan izena emateko lehenengo epea zabalik dago jadanik. 2011/2012 ikasturterako hainbat ikastaroen eskaintza aurkeztu da eta horietatik 16 UEUren eskutik jaso daitezke.

Lehenengo epealdian izena emateko azken data maiatzaren 20an amaitzen da, adi beraz interesatuok! Izena emateko Hezkuntza Saileko web gunera jo behar da: GARATU.
Jarraian, UEUk antolaturiko ikastaroen inguruko informazioa jaso dezakezue.

1. epea: 2011ko uztaila, abuztua, iraila eta urrian egingo diren ikastaroak

Izen emateko epea: 2011/05/09 – 2011/05/20

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

788 Irakurketa-idazketaren nahasmenerako software propioa

789 Irakurketa-idazketaren nahasmenerako software propioa

790 Irakurketa-idazketaren nahasmenerako software propioa

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

2. epea: 2011ko azaroa eta 2012ko ekaina bitartean egingo diren ikastaroak
Izen emateko epea: 2011/09/05 – 2011/09/23

016 Hezkidetzan hezten

018 Kantuz eta haur poesiaren bitartez komunikazioa landuz

051 Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

052 Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

058 Arte Hezkuntza: musikaren baliabide tekniko eta espresiboak

069 Web 2.0-.Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean
erabiltzeko

183 Zientziaren dibulgazioa gelan: Zientzia, Sasizientzia eta Pazientzia

263 Google Earth eta Google Maps, zientzia-hezkuntzarako tresnak digitalak

347 Ikastetxean pertsonekin lanean

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

463 Nerabeekiko lana irakaskuntzan, deabru ttipi, aingerutxo eta beste biktima batzuk

Informazio gehiago:
Ione Narbaiza Gallastegi
943 82 14 26
i.narbaiza@ueu.org

Irakasleen prestakuntzarako matrikulazioa ireki da (GARATU ikastaroak)

UEUri lotutako jarduera akademikoaren lerro garrantzitsua da irakasleei zuzendutako formazioa eskaintzearena. Hori horrela, azken urteotan ahalegin berezia egiten ari gara erakunde publikoekin hitzartutako ikastaroen bitartez formazio behar horri erantzuteko.

Astelehenean ireki zen GARATUko deialdian matrikulatzeko epea eta hori dela-eta UEUri onartutako ikastaroen zerrendari begiratua ematera gonbidatzen zaituztegu.

Hauek dira UEUren bitartez egi ditzazkezun ikastaroak:

2009/2010 ikasturtea bukatzeke dagoen arren, baditugu lehenengo datu batzuk:

  • Jada 13 ikastaro burutu ditugu
  • 576 irakaslek izena eman zuten
  • Izena eman zutenen %37ak parte hartu du, hau da 218 irakasle.
  • 13 ikastarotik, 9 ikastarotan plazak bete dira edo gainditu.
  • Ikasleen batezbesteko balorazio orokorra 4,02koa da (5 punturen gainean)

Beraz… animatu gurekin!