Euskarazko graduondokoetan izena emateko AZKEN EGUNAK

UPV/EHUk antolatuta eta UEUk sustatuta, ikasturte honetan lau graduondoko eskainiko dira.

Ezaugarri orokorrak:

  • UPV/EHUren titulazio ofiziala
  • Euskaraz
  • 30 ECTS
  • Izena emateko azken eguna: URRIAREN 6a

Hona antolatzaile eta irakasleetako batzuk graduondokoen inguruan azaldutakoa:

Mendizaletasuna: mendi jardueren ikasketak


Itzulpengintza eta Teknologia


Hondakinen kudeaketa eta tratamendua


Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen

Bizi zientzietako ikertzaileen aurkezpenak

Apirilaren 15ean ikerketa-lerroen laburpenak aurkezteko epea bukatu zen. Blog honetan topaketa hauen berri eman genuen orain dela aste bat.

15ean bukatu eta 15 laburpen-jaso ditugu, zoologia, genetika, neurozientziak, farmakologia… eta beste hainbat gairen ingurukoak.

Badakigu badirela talde batzuk epearekin txarto ibili direla eta ez dugunez inor kanpoan utzi nahi, laburpenak aurkezteko epea luzatu egin da.

Hau da jarri dugun epe berria:

APIRILAREN 25a

Informazio gehiago UEUren webgunean: Bizi zientzietako ikertzaile euskaldunen I. topaketak.

Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. topaketak

UEUk bere bilgune izaerari eutsirik, eta informatikariek, historialariek eta pedagogia arloko adituek hasitako bidetik, topaketa berriak antolatu ditu Osasun sailaren eskutik. Sail honetan argitaratu den Neurozientzien laborategiko eskuliburua izan da topaketa hauetarako abiapuntua eta horrelako ekimenak zabaldu nahi dituzte Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. topaketen bitartez.
irudia bizi zientziak epostaz

Topaketa hauek maiatzaren 28an egingo dira Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian eta bertan bizi-zientzietan (biologia, medikuntza, erizaintza, farmazia,…) ikertzaile euskaldunak egiten ari diren lerro zientifikoak aurkezteko gune bat antolatu nahi dugu. Horretarako, zientzialariei aurkezpen laburrak egiteko aukera eman eta gaur egun bizi-zientzien inguruko alorretako ikertzaileak bildu nahi ditugu. Horrez gain, bizi-zientzietako ikerketen diagnosirako lehen urratsa eman nahi genuke. Era berean, ikertzaile euskaldunen arteko harremanak sendotzeko aukera izango da.

Matrikularekin, beraz, ikerketa-lerroa aurkezteko aukera ematen da, hori bai, lerroaren laburpena bidaltzeko epea apirilaren 15ean amaitzen da. Hortik aurrera, matrikulak parte hartzeko aukera emango du soilik.

(Entzun dugunez, 25 €ko matrikula ordaintzearekin batera kafea, eguerdiko luntxa eta aipatutako liburua eskuratu ahal izango dira)

Topaketa hauen laguntzaileak: UPV/EHU, OEE eta EIRE.

Markeskoako udazkeneko ikastaro eskaintza

UEUk Eibarko Markeskoa Jauretxean, UEUren Ikastetxe Nagusian, udazkeneko eskaintza antolatu du. Hauek dira urria-abendua tartean emango diren ikastaroak:

Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika
markeskoa@ueu.org
(0034) 943 82 14 26

Adi ibili, talde batzuk bete dira eta!

Euskara erabiltzeko motibazioa landu. Ikastaroa.

Aski ezaguna dugu euskalgintzan gabiltzanok “jakiteak ez du erabilpena bermatzen” esaldia. Euskara jakiteaz eta erabiltzeaz ari gara, noski. Erabilpen horretan eragitea da tailer honen helburua. Horretarako, norbanakoaren hausnarketatik abiatuko gara, euskararekin bizi izandako harremana nolakoa izan den aztertu dugu. Horrez gain, gure ingurunean bizi dugun errealitatearen hausnarketa ere egingo dugu. Era berean, aurrera begira jarriko gara, hau da, gure egungo praktikak, arazoak eta beharrak mahai gainean jarri ondoren, etorkizunera begira zer ildo landu gaitezkeen identifikatzen saiatuko gara.

Hori da trebakuntza saio honen helburua, euskara erabiltzeko motibazioa sustatzea. Horretarako, eraldaketa-prozesu bat bizitzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Ikastaro hau UEUren Markeskoako Ikastaroen udaberriko eskaintzan aurkituko duzue.

Irakaslea: Aizpea Otaegi Mitxelena, Elhuyar Aholkularitza.

Informazio gehiago eta izen ematea: Euskara erabiltzeko motibazioa

Israel eta Palestina. Izenburuaren errealitatea baino sakonago. Ikastaroa.

Azken hilabeteetan berriz ere hedabideen lehen orrietara iritsi da Palestina eta Israelek bizi duten gatazka. Orduan geure buruari galdetzen diogu suminduta, nola ote den posible halako gatazka ankerra existitzea ere.
Ikastaro honetan gatazkaren inguruko fenomeno eta faktore ezberdinak landuko dira:

  • Palestina eta Israeleko azterketa zehatza,
  • garai horretan martxan jarri diren bake prozesu desberdinen historia,
  • hedabideen zeregina,
  • nazioarteko Herri zehatz batzuen agerpena berariazko agendaz,
  • egoera honen aurrean kontuan izaten ari diren politika zein sozial aukera desberdinak.

Ikastaro hau UEUren Markeskoako Ikastaroen udaberriko eskaintzan aurkituko duzue.

  • Ikastaroa: Israel eta Palestina. Izenburuaren errealitatea baino sakonago.
  • Datak: maiatzaren 9a, 16a, 23a eta 30a (larunbatak)
  • Iraupena: 20 ordu
  • Tokia: Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxea,

Irakaslea: Txente Rekondo, kazetaritzan lizentziatua eta GAINeko kidea.

Informazio gehiago eta izen ematea: Israel eta Palestina

Pertsonen arteko harremanak hobetzeko ikastaroa

Normal
0
21

Txikitatik komunikatzeko eta besteekin harremantzeko
rol bat ikasi dugu eta bizitza guztian horretaz sekula ere konturatu gabe
ibiliko gara. Baina, egunerokotasunean, besteekin komunikatzeko beharrak
erakusten digu, batzutan arazoak, gaizkiulertuak, gatazkak sortu daitezkeela,
eta orduan ez dakigu zer egin…

Normal
0
21

Normal
0
21

 

Ikastaro honetan, gure komunikatzeko rola
ezagutzeaz gain, besteekin hobeto komunikatzeko teknika erraz eta baliotsuak
ikasiko ditugu. Besteekiko harremanak hobetzeaz gain, lanean denbora eta
eraginkortasuna aurreztu, gatazkak konpondu, autoestimua hobetu eta
bizi-kalitatea hobetzeko tresnak emango dira.

Ikastaro hau UEUren
Markeskoako Ikastaroen udaberriko eskaintzan
aurkituko duzue.

Ikastaroa: Harreman
harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak (I.modulua)

Informazio gehiago eta izen ematea: Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak (I. modulua)


Ubuntu erabiltzen hasi nahi dut. Ikastaroa.

Gaur egun bogan ari dira jartzen Linux sistema eragilean oinarritutako makinak. Orain arte, erabiltzaile arruntenentzako arrotza eta zaila zena erabilerraza bilakatzen hasi baita eta errealitate bihurtu Ubuntu linux banaketari esker. Ubuntu da azken boladan oihartzun izugarria izan duelako. Gainera, dauden aukeren artean erabiltzen errazena da eta laguntza lortzeko bide eta aukera gehiago dituena. GNU/Linux sistemen zergatia eta orokorrak zaizkion zenbait tresnen ezagutza, Ubunturen filosofia, Ubuntuk berez ekartzen dituen tresnen ezagupena eta laguntza lortzeko bideak izango dira ikastaroaren ardatza.

Nori zuzendua: Erabiltzaile arruntei zuzendutako ikastaroa da, ezagutza informatikoa minimo bat duen erabiltzaile ororentzat, windows-en ibili dena eta horren ordez librea den beste aukera bat¡probatu nahi duena.

Ikastaro hau UEUren Markeskoako Ikastaroen udaberriko eskaintzan aurkituko duzue.

  • Ikastaroa: Ubuntu erabiltzen hasi nahi dut.
  • Datak: maiatzaren 4a, 11a, 18a eta 25a (astelehenak)
  • Iraupena: 16 ordu
  • Tokia: Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxea,

Irakaslea: Gorka Julio, Informatikan ingeniari teknikoa, Elurnet Informatika Zerbitzuak SL. UEUko kidea.

Informazio gehiago eta izen ematea: Ubuntu erabiltzen hasi nahi dut.

Hizkuntzak irakasten: morfologia eta sintaxia ordenagailuaren bidez. Ikastaroa.

Egun hainbat aukera dira Interneten analisi morfologiko eta sintaktikoa automatikoki lortzeko. Ezagutu behar dira guneak eta emaitzak erakusteko moduak, hots, erabiltzen diren formatuak, egiturak, kategoriak eta azpikategoriak. Ikasleentzat sintaxia eta morfologia ordenagailuarekin lantzea erakargarri izan daiteke zuhaitzak modu grafikoan ikusten direlako edo hainbat proba di-da egin daitezkeelako.

Ikastaro hau UEUren Markeskoako Ikastaroen udaberriko eskaintzan aurkituko duzue.

Irakasleak: Maxux Aranzabe, Hizkuntalaritzan doktorea eta Kepa Sarasola, Informatikan doktorea, eta UEUkidea.

Informazio gehiago eta izen ematea: Morfologia eta sintaxia ordenagailuaren bidez.

XX. Mendeko euskal literatura munduan. Ikastaroa

Normal
0
21

Literatura Eskolak 5 urte beteko ditu 2009ko ekainean. Urteotan guztiotan, XX. mendeko euskarazko literaturaren historia, garapena, ezaugarriak, mugarriak eta ezintasunak aztertu ditugu beti ere munduko literaturen artean beste bat garela aintzat hartuz.

Ikastaroan XX. Mendeko euskal literaturaren ikuspegi zabala  bezain espezifikoa lortu nahi da, euskarazko literaturak munduko literaturatik hartu duena eta, alderantziz, mundukoari eskaini diezaiokeenaz gogoeta egingo da.
Irakaskuntzan literaturak dituen transbersalitaterako aukerak ere landuko dira.

Ikastaro hau UEUren Markeskoako Ikastaroen udaberriko eskaintzan aurkituko duzue.

  • Ikastaroa: Literatura.
  • Datak: apirilaren 22a, 29a, maiatzaren 6a, 13a, 20a, 27a eta ekainaren 3a (asteazkenak)
  • Iraupena: 20 ordu
  • Tokia: Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxea,

Hizlariak: Koldo Izagirre, Edorta Jimenez, Josu Landa, Mikel Ayerbe, Iratxe Retolaza, Julen Gabiria, Oier Guillan, Xabier Mendiguren Elizegi, Gotzon Barandiaran eta Iñigo Aranbarri.

Informazio gehiago eta izen ematea: Literatura