Prest_Gara 16/17: 2. izen emate epea irekita.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatutako Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetarako irakasleei zuzenduriko Prest_Gara 16/17 programako eskaintzaren baitan 2. izen emate epea irekita dago irailaren 30a arte.

Hona hemen UEUk 2. deialdi honetan eskaintzen dituen ikastaroak.

 2016ko azaroa eta 2017ko ekaina bitartean egingo diren ikastaroak
ON-LINE

IKASGELAKOAK

Izena emateko Hezkuntza Saileko aplikaziora jo behar da:  IRAKASLEGUNE ataria.

Epea: 2016ko irailaren 30a arte

Eskuratu hemen ESKUORRIA

.

Prest_Gara 2016/2017 ikasturterako UEUren eskaintza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetarako irakasleei zuzenduriko Prest_Gara 16/17 programako eskaintzaren baitan 15 ikastaro UEUren eskutik jaso ditzakezu.

Prest_Garan izena emateko lehen epealdia maiatzaren 10ean zabalduko da. Lehen epealdi honetan izena emateko azken data maiatzaren 27an amaitzen da, adi beraz interesatuok!

Izena emateko Hezkuntza Saileko aplikaziora jo behar da:  IRAKASLEGUNE ataria

Jarraian UEUk antolaturiko ikastaroen inguruko informazioa duzu.

1. epea: 2016ko  iraila eta urrian egingo diren ikastaroak
Izen emateko epea : 2016/05/10- 2016/05/27
ON-LINE

2. epea: 2016ko azaroa eta 2017ko ekaina bitartean egingo diren ikastaroak
Izen emateko epea: 2016/09/05 – 2016/09/23
ON-LINE

IKASGELAKOAK

Eskuratu hemen ESKUORRIA

 

Informazio gehiago:
Oihana Gardoki Ibarra
o.gardoki@ueu.eus
943 82 14 26

Prest_Gara (Garatu) 2014/2015. Lehen deialdiko ikastaroak.

UEUk 2014/2015 ikasturterako Prest_Gara (orain arte GARATU) irakasleen formazio plangintzan ondoko ikastaroak eskaintzen ditu lehen deialdian:

Izen ematea dagoeneko irekita dago. Kontuz, epea laster amaitzen da!

Informazio gehiago:

Oihana Gardoki

943 82 14 26

o.gardoki@ueu.org

.

Garatu 13/14: izen emate epea luzatuta.

Eusko Jaurlaritzaren irakasleen formaziorako GARATU plangintzan 2013ko uztailetik urrira bitartean emango diren ikastaroetan izena emateko epea luzatu egin da.

1. matrikulazio epea: 2013ko maiatzaren 21ekainaren 3a arte, egun biak barne: uztailetik urrira bitarteko ikastaroetarako.

Maiatzaren 29ko boletinean argitaratu da: 2013 maiatzak 29 EHAA (102 zk)

UEUk 2013/2014 ikasturtean Garatun eskaintzen dituen ikastaroen berri hemen duzue: UEUren ikastaroak Garatun

UEUren ikastaroen inguruko Informazio gehiagorako:

Ione Narbaiza

943 82 14 26

i.narbaiza@ueu.org

.

Garatu 2013/2014 eskaintza: 1. matrikulazio epea irekita.

Garatu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatutako irakasleen etengabeko prestakuntzara plana da. UEUk plan horren barne hainbat ikastaro eskaintzen ditu.

Urtero bezala, Garatu ikastaroetan izena ematea epe bitan egingo da:

  1. 1. matrikulazio epea: 2013ko maiatzaren 21etik 30era arte: uztailetik urrira bitarteko ikastaroetarako.
  2. 2. matrikulazio epea: ez dago epea zehaztuta: azarotik ekainera bitarteko ikastaroetarako.

1. matrikulazio epea, beraz, zabalik dago. Ondorengoak dira 1. matrikulazio honetan UEUrekin egin ditzakezun ikastaroak (zerrenda osoa ondoren):

Garatu ikastaroetan izena emateko bide bi daude:

  • Hezkuntza Sailaren web gunetik on line
  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzara edo Zuzenean zerbitzura pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali.

————-

Bide batez, hemen duzue UEUk Garatu 2013/2014an kudeatuko dituen ikastaroen zerrenda osoa:

2013ko uztailetik urrira bitartean ematekoak (gogoratu, izen ematea irekita):
781- Bioteknologia: orainaldia eta etorkizuna
788- Memoria historikoaren lanketa DBHn; proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologikoaren bidez
792- Fisika eta kimikako lan praktikoak laborategian
922- Nola sortu irakaslearen PLEa, ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua?
928- Ubuntu

2013ko azarotik 2014ko ekainera bitartean ematekoak:
152 – Arduino plaka programatzeko tailerra
158 – Gaur egungo munduaren historia 1945-2012 dokumentuetan
159 – Gaur egungo munduaren historia 1945-2012 dokumentuetan
162 – Kimika ikasteko Saiakuntza Bitxiak
283 – Google earth eta google maps, zientzia-hezkuntzarako tresnak
286- Heziketa literarioa
304- Laneko gatazkak ikaskuntza-aukera bihurtzea
308- Nola sortu irakaslearen PLEa, ikaskuntzarako ingurune pertsonalizatua?
554- Teknika koralen didaktika
555- Teknika koralen didaktika

.

UEUren ikastaroen inguruko Informazio gehiagorako:

Ione Narbaiza

943 82 14 26

i.narbaiza@ueu.org

.

Irakasle bila. Garatu 13/14.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak GARATU 2013/2014 osatzeko deialdia argitaratu berri du, hau da, datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko deialdia argitaratu du.

UEUk Garatu programan parte hartuko du eta datorren ikasturtean GARATUn gurekin batera irakasle moduan lan egiteko interesa daukan edonori dei egiten diogu.

Zehaztasunak:

  • Nor izan daiteke UEUrekin irakasle: interesa daukan edonor (curriculuma baloratuko da).
  • Baldintzak: euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea) eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea.
  • Ikastaroen zerrenda: hemen duzue UEUk parte hartu nahi duen Garatu 13/14 ikastaroen zerrenda

Pausuak:

  1. Ikastaroen fitxa: zerrendako ikastaroren bateko irakasle izan nahi baduzu, esaguzu zein ikastaro interesatzen zaizun (kodea eman) eta ikastaroari dagokion oinarrizko fitxa bidaliko dizugu ahalik eta bizkorren.
  2. Ikastaroen fitxa bete: jasotako fitxa zure interesekoa baldin bada, eta ikastaro horretako irakaslea izan nahi baduzu, zure proposamena bidali iezaguzu, hau da, fitxa osatuta bidali UEUra. Fitxan, oinarrizko informazioa dator, Hezkuntza Sailetik datorren informazioa. Hori oinarritzat hartuta fitxa egokitu, osatu, hobetu… behar da. Argibide gehiago jasoko dituzu fitxarekin batera.
  3. Hautaketa: jasotako fitxa guztien artean, UEUk egokienak hautatuko ditu GARATUko deialdian aurkezteko.

Proposamenak:

  • Epea: apirilaren 16a arte (gehienez 09:00)
  • Nora bidali: i.narbaiza@ueu.org (Ione Narbaiza Gallategi)
  • Zer bidali: ikastaro bakoitzeko fitxa osatua (guk bidaliko dizugu lehen eredua) eta zure curriculuma (bereziki aukeratu duzun gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa interesatzen zaigu)
  • Oharrak: mezuan zure disponibilitatea aipatu mesedez. Posible da gai bati buruz saio bat baino gehiago emateko aukera izatea, hau da, ikastaro bera, bi probintzietan adibidez errepikatzea, esan ikastaro bakarra edo gehiago emateko prest egongo zinakeen, edozein sasoitan edo sasoi eta ordutegi konkreturen baten…

Informazio gehiago:

Ione Narbaiza Gallastegi

i.narbaiza@ueu.org

943 82 14 26

GARATU 12/13: 2. izen emate epea irekita.

Hezkuntza Sailaren GARATU programaren barne 2012ko azarotik 2013ko ekainera bitartean emango diren ikastaroetan izena emateko epea ireki da.

Hauek dira UEUk eskaintzen dituen ikastaroak:

Izena emateko bi bide:

  1. Hezkuntza Sailaren web gunetik, on line.
  2. Eskaera bete (orriak hemen) eta eraman pertsonalki Hezkuntza Delegaritzara:
  • Araba. San Prudencio, 18 -bajo. 01005 – Vitoria-Gasteiz
  • Bizkaia. Gran Vía, 85. 48011 – Bilbao
  • Gipuzkoa. Andia, 13. 20004 – Donostia-San Sebastian

 

Informazio gehiago: Ione Narbaiza, 943 82 14 26, i.narbaiza@ueu.org

Garatu 2012/2013. GIS libreen erabilera irakaskuntzan

Informazio eta komunikazio teknologiak indar handia hartu dute
gure artean. Tresna horien artean, informazio geografikoaren esparrua
(ingurugiro arloko informazioa, lurraldearen antolaketa eta abar)
landu eta informazio hau ustiatzeko aplikazio teknikoak GISak dira.

798 GIS libreen erabilera irakaskuntzan
ikastaroak ondorengo helburuak ditu:

  • Software libreen bidezko tresnen berri izatea.
  • Gaur egun informazio espazialaren kudeaketa zelan burutzen den
    ikastea.
  • Informazio iturrien kalitatearen gaineko irizpideak finkatzea.
  • GVSIG eta Kosmo softwareen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.

Ikastaro hau, bereziki, bigarren
hezkuntzako eta lanbide heziketako irakasleei zuzenduta dago, besteak
beste, geografia edota heziketa fisikoa bezalako irakasgaietan, modu
praktikoan, erabili ahal izateko.

Ikastaroa on-line izango da, moodle
plataformaren bitartez, nahiz eta aurrez aurreko saio bi izango
dituen.

Datu praktikoak:

  • Izena emateko:

  • Ikastaroa:

    • Aurrez aurreko
      datak: irailak 18 eta urriak 16

    • Iraupena: 25 ordu

    • Tokia: Eibar, Markeskoa jauregia

Garatu 2012/2013. Basoen sekretuak ikertuz

Ikasleekin basoa ikertzeko behar dituzun joko eta trikimailu guztiak ikasteko ikastaro aproposa:

Basoen sekretuak ikertuz

Basoak ez du ezer ezkutatzen, nahiz eta guri sekretuak dituela iruditu. Begiratzen ikasi behar da, besterik ez.

Basoak hortxe du guztia, gure begien aurrean. Oraina eta iragana ikusten zaizkio; etorkizuna igarri ahal zaio. Gizakiak basoa nola ustiatu zuen erakusten digu; norekin –animalia, landare, onddo- bizi den esaten digu; klimak, kutsadurak, ustiaketak eta abarrek nola eragiten dioten salatzen digu; dagoen tokia zergatik aukeratu duen xuxurlatzen digu; alegia, sekretuak airean dituen inguru gozagarriak dira basoak.

Ikastaroan begiratzen ikasiko dugu, modu hotz batez –neurketak eginez, adibidez- zein modu epelago batez, subjektibotasuna erabiliz. Ekosistemak, jasangarritasuna, metodo zientifikoa eta horrelako hitz potoloak modu jostagarrian ikusiko eta ikasiko ditugu, talde lana bultzatuko duten dinamikak erabilita.

Ikastaro praktikoa izango da. 6 aurrez aurreko saio izango ditu, eta horietatik 2, mendi irteerak izango dira.

Datu praktikoak:
Izena emateko:

Ikastaroa:

  • Datak: irailak 18, 20, 22 eta urriak 2, 4, 6
  • Tokia: Eibar, Markeskoa jauregia

Garatu 2012/2013 . Kimika

Esperimentuen bitartez, ikasleen artean kimika irakasgaia ikasteko motibazioa sortaraztea helburu duen ikastaroa da honako hau:

799 Kimika harrigarria! Nola azaldu harritzen gaituena kimika baliatuz

Kimikaren Nazioarteko urtea izan zen iaz, 2011. urtean, eta kimika hutsa besterik ez garela esaten dugu maiz.
Kimikarekin eguneroko bizitzan harritzen gaituzten hainbat fenomeno azaldu ditzakegu, eta buruan bueltaka darabilgun zergatik galderari erantzuna eman.

  • Zergatik ikusten dugu zerua urdin egunez eta gorri ilunabarrean?
  • Zergatik eskuratu dezakegu elektrizitatea patata bi kable elektriko batekin lotzean?
  • Zergatik bi likido batera ipintzerakoan batzuk (alkohola eta ura) guztiz nahasgarriak dira, eta beste batzuk (olioa eta ura), aldiz, nahastezinak?
  • Zergatik erregaiak oxigenoarekin erretzean beroa askatzen dute, eta beste prozesu batzuk, aldiz, zergatik dira endotermikoak?

Ikastaro honetan etxeko materialarekin edota laborategi arrunt batean aurkitu dezakegunarekin  saio praktiko batzuk burutuko ditugu. Ondoren, bakoitzak bere ikasleekin, eta  inolako arriskurik gabe lantzeko moduak.
Ikastaro praktikoa izango da, laborategian egingo dela, UEUkide diren eta kimikan lizentziatu eta doktore diren 4 irakasleren eskutik.

Datu praktikoak:
Izena emateko:

Ikastaroa:

  • Datak: urriak 9, 10, 16, 17, 18, 23, 24
  • Tokia: Leioan, EHU/UPV Magisteritza fakultatea