Proiektuaren metodologia. Ikastaroa.

Proiektu bat aurrera eramateko pausuak irakatsiko dira ikastaro honetan, hasierako ideiatik abiatuta, proiektua gauzatzerainokoak.

Ikastaroa Elkarte Bizia II ikastaro zikloaren barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Proiektuaren metodologia.
Data: 2009ko ekainaren 6an (14.00-18.00)
Iraupena: 4 ordu
Lekua: Akelarre elkartearen egoitzan
Irakaslea: Daniel Arotzarene, ACCEA Lanberriko langilea.

Informazio gehiago eta izen ematea: Proiektuaren metodologia.

Elkarteak eta legeak. Ikastaroa.

Normal
0
21

Gaur egun aski errexa da elkarte baten sortzea.
Zailagoa aldiz ongi eramatea. Ipar Euskal Herri huntan gainera, elkarte sarea
biziki garatua da. Izan dadin besta komite, kultur mugimendu, ihiztari batasun
edo kirol elkarte. Engaiatzeko arrazoiak ez dira eskas. Baina ba al dakigu
funtsean zer den eta nola osatzen den elkarte bat? Zein dira elkarte baten
lehendakariaren ardurak lege aitzinean? Nola egin dezake elkarte batek langile
bat enplegatzeko? Zein enplegu mota bada? Eta besta bat antolatzean, zein dira
kontutan hartu behar diren elementuak? Zein dira gune pribatu eta publiko baten
arteko ezberdintasunak? Galdera guzti hauei eta beste ainitzei erantzun nahi
dio ikastaro horrek.

Ikastaroaren metodologia: aditu batzuen azalpenak (abokatu, diruzain,
elkarte aholkulari…), elkarte kide batzuen lekukotasun konkretuak eta parte
hartzaileen esperientzien partekatzeak. Molderik egokiena elkarte bat zer den
jakiteko.

Ikastaroa Elkarte Bizia II ikastaro zikloaren barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Elkarteak eta legeak.

Data: 2009ko ekainaren 6a (9.00-13.00)

Iraupena: 4 ordu

Lekua: Akelarre elkartearen egoitzan.

 

Hizlariak: Daniel AROTZARENE, ACCEA Lanberriko
langilea. Mattin OLZOMENDI, EHZ Festibala eta hainbat kontzertuen
programatzaile/antolatzailea. Bixente EIHERABIDE, Euskal Herriko Laborantxa
Ganbara eta LURRAMA-ko animatzailea.

Informazio gehiago eta izen ematea: Elkarteak eta legeak.

Elkarteak eta komunikazioa. Ikastaroa.

Elkarte batek komunikatu behar duelarik, prentsarengan pentsatzen du. Baina ez da prentsa bakarrik!
Bestalde, prentsak lan egiteko molde bereziak ditu eta kode hauek ez badira ezagutzen, zaila izaten da elkartearen informazio zuzena prentsan agertzea.
Ikastaro honetan, prentsarekin lan egiten ikasiko da, baita komunikaziorako bestelako tresnak ezagutu ere.

Ikastaroa Elkarte Bizia II ikastaro zikloaren barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek Ipar Euskal Herrirako antolatu dutena.

Ikastaroa: Elkarteak eta komunikazioa.
Datak: 2009ko maiatzaren 23an
Iraupena: 4 ordu
Lekua: Akelarre elkartearen egoitzan

Hizlariak: Eneko Bidegain, Berriako kazetaria eta Joana Esponde, Kom-on enpresako langilea. Mahai inguru bat egongo da Antxeta Irratiko kazetari bat, astekari eta egunkarietako arduradunekin.

Informazio gehiago eta izen ematea: Elkarteak eta komunikazioa.

Lehen sorospenak. Lehen mailako formakuntza: PSC1

Lehen sorospeneko keinuen ikasketan oinarritzen da ikastaro praktiko hau.
PSC1 izeneko lehen sorospeneko brebeta pasatzeko prestatutako ikastaroa da. Formakuntza publikoari egokitua da eta ez da aurre prestaketarik behar, edozoin pertsonak segi dezake ikastaroa.

Ikastaroa Elkarte Bizia II ikastaro zikloaren barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Lehen sorospenak.
Datak: apirilaren 18 eta 25ean (bi egun)
Tokia: Hendaiako Suhiltzaileen egoitzan.
Iraupena: 12 ordu
Irakaslea: Matthieu Larzabal, Hendaiako suhiltzailea.

Informazio gehiago eta izen ematea: Lehen sorospenak

Dantzan irakasteko prozesua. Ikastaroa.

Dantza irakaskuntzaen bi ardatz nagusien ezagutzera eramanen gaitu ikastaro honek:
1. Dantzan ari den gorputzaren ezagutza. Mugimenduak espazio, denbora eta intentzioaren nozioak aintzat hartu. Anatomia puntu batzuk ere aztertuko dira.
2. Dantza saio bat nola antolatzen den aztertuko da, gorputzarekiko errespetua, erritualak, musika bera…
Elkarrizketa eta partaideen esperientzia trukatzeari ere espazioa utziko zaio.

Ikastaroa Elkarte Bizia II ikastaro zikloan barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Dantzan irakasteko prozesua.
Data: 2009ko apirilaren 14tik 17ra (lau egun)
Iraupena: 12 ordu
Tokia: Hendaian, Gaztelu Zahar eskolan (hiri erdiko eskola).
Irakaslea: Pantxika Telleria, koreografoa.

Informazio gehiago eta izen ematea: Dantzan irakasteko prozesua.

Diaporama bat sortu: testua, irudia eta soinua. Ikastaroa.

Diaporamak argazki segidak dira. Baina segida horri elementu ezberdinak gehitu daitezke: testuak, marrazkiak, soinuak, komentarioak, filmak…
Aurkezpenak egiteko erabili daitezke, besteak beste elkarte edo talde bat ezagutarazteko, proiektu bat edo eginiko lan bat, emanaldi bat… Halakoak egiteko, Open Office Impress logiziel librea erabiltzen ikasiko da ikastaro honetan.

Ikastaroa Elkarte Bizia II (In)Formazio zikloan barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Diaporama bat sortu: testua, irudia eta soinua.
Data: 2009ko martxoaren 21a (larunbata)
Iraupena: 6 ordu
Tokia: Hendaian, Gaztelu Zahar eskolan (hiri erdiko eskola).
Irakaslea: Nikolas Padrones, Informazio eta Komunikazio Teknologietako animatzailea eta Informatika Teknikaria da.

Informazio gehiago eta izen ematea: Diaporama bat sortu.

Soinuaren moldaketa informatikoa: Audacity. Ikastaroa.

Argazkiekin bezala, soinu fitxeroekin arazo berdintsua sortzen zaigu. Soinu fitxeroa sortzen badakigu, horretarako grabagailu, mp4, mugikor eta bestelako tresneria badaukagu, baina gero fitxategi hori moldatzen eta gure beharretara egokitzen ez dakigu.
Behar horri erantzuteko ikastaroa antolatu dute UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek, Elkarte Bizia ikastaro zikloaren barne dagoena. Ikastaroan, Audacity logiziel librea erabiltzen ikasiko da.

Ikastaroa: Soinuaren moldaketa informatikoa: Audacity.
Datak: 2009ko otsailaren 27a (ostirala)
Iraupena: 6 ordu
Tokia: Hendaian, Gaztelu Zahar eskolan (hiri erdiko eskola).
Irakaslea: Maia Muruaga, Antxeta Irratia.

Informazio gehiago eta izen ematea: Soinuaren moldaketa informatikoa.

Irudien moldaketa Gimp bidez. Ikastaroa

Gure egunerokotasunean gero eta irudi gehiago erabiltzen ditugu, bai mezu elektronikoetan, txostenetan, blogetan… lanean zein gure bizitza pertsonalean argazkiek eta irudiek leku garrantzitsua dute.
Horregatik, askotan ere irudi horiek moldatu beharrean aurkitzen gara (handitu, txikitu, garbitu, ilundu/argitu, zatitu…) eta orduan arazoa sortzen da, ez baitakigu irudiekin lan egiten.
Ikastaro honetan irudiekin lan egiten ikasiko dugu, Gimp logiziel librearen bidez.

Ikastaroa Elkarte Bizia II (In)Formazio zikloan barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Irudien moldaketa informatikoa.
Datak: 2009ko otsailaren 25 eta 26an (bi egun)
Iraupena: 12 ordu
Tokia: Hendaian, Gaztelu Zahar eskolan (hiri erdiko eskola).

Irakaslea: Nikolas Padrones, Informazio eta Komunikazio Teknologietako animatzailea eta Informatika Teknikaria da.

Informazio gehiago eta izen ematea: Irudien moldaketa informatikoa.

Diaporama bat sortu: testua, irudia eta soinua. Ikastaroa.

Diaporamak argazki segidak dira. Baina segida horri elementu ezberdinak gehitu daitezke: testuak, marrazkiak, soinuak, komentarioak, filmak…
Aurkezpenak egiteko erabili daitezke, besteak beste elkarte edo talde bat ezagutarazteko, proiektu bat edo eginiko lan bat, emanaldi bat… Halakoak egiteko, Open Office Impress logiziel librea erabiltzen ikasiko da ikastaro honetan.

Ikastaroa Elkarte Bizia II (In)Formazio zikloan barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Diaporama bat sortu: testua, irudia eta soinua. Ikastaroa.
Data: 2009ko martxoaren 21a (larunbata)
Iraupena: 6 ordu
Tokia: Hendaian, Gaztelu Zahar eskolan (hiri erdiko eskola).
Irakaslea: Nikolas Padrones, Informazio eta Komunikazio Teknologietako animatzailea eta Informatika Teknikaria da.

Informazio gehiago eta izen ematea: Diaporama bat sortu.

Elkarteak eta blogak. Ikastaroa.

Blogak bitakora pertsonalak dira oinarrian, baina elkarte baten berri emateko erraminta baliagarria izan daitezke ere. Punta-puntako fenomenoa da gainera interneten.
Hori dela-eta, blogen erabilera elkarte baten baitan landuko duen ikastaroa antolatu dute UEU eta Hendaiako AKELARRE elkarteek. Ikastaro hau Elkarte Bizia II (In)Formazio zikloan barne dago.

Ikastaroa: Elkarteak eta blogak.
Datak: 2009ko otsailaren 23 eta 24an
Tokia: Hendaian, Gaztelu Zahar hiri erdiko eskolan.
Iraupena: 12 ordu

Irakaslea: Nikolas Padrones, Informazio eta Komunikazio Teknologietako animatzailea eta Informatika Teknikaria da.

Informazio gehiago eta izen ematea: Elkarteak eta blogak.