‘Dakiguna erakutsiko dizugu’ hitzaldi-sorta Donostian.

Ekainean 42. Udako Ikastaroen harira ‘Dakiguna erakutsiko dizugu‘ hitzaldi-sorta antolatu genuen Bilbo, Baiona eta Iruñean.
Orain udazkenerako, UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak elkarlanean, egitasmoari jarraipena emanez, hiru hitzaldi eskainiko ditugu Donostian:

Hitzaldien ostean solasalditxoa egongo da, mokautxo batekin lagundua.
Hitzaldiok DOKA aretoan emango dira eta 19:00etan hasiko dira.
Sarrera irekia eta doanekoa da, plazak aforoa bete arte.

Dakiguna erakutsiko dizugu hitzaldi sorta

Informazio gehiago:

Irati Iciar

943 82 14 26

i.iciar@ueu.eus

.

GARATU programaren baitan 2011/12 ikasturterako ikastaro berrien eskaintza

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetarako irakasleentzat zuzenduriko GARATU programan izena emateko lehenengo epea zabalik dago jadanik. 2011/2012 ikasturterako hainbat ikastaroen eskaintza aurkeztu da eta horietatik 16 UEUren eskutik jaso daitezke.

Lehenengo epealdian izena emateko azken data maiatzaren 20an amaitzen da, adi beraz interesatuok! Izena emateko Hezkuntza Saileko web gunera jo behar da: GARATU.
Jarraian, UEUk antolaturiko ikastaroen inguruko informazioa jaso dezakezue.

1. epea: 2011ko uztaila, abuztua, iraila eta urrian egingo diren ikastaroak

Izen emateko epea: 2011/05/09 – 2011/05/20

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

788 Irakurketa-idazketaren nahasmenerako software propioa

789 Irakurketa-idazketaren nahasmenerako software propioa

790 Irakurketa-idazketaren nahasmenerako software propioa

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

2. epea: 2011ko azaroa eta 2012ko ekaina bitartean egingo diren ikastaroak
Izen emateko epea: 2011/09/05 – 2011/09/23

016 Hezkidetzan hezten

018 Kantuz eta haur poesiaren bitartez komunikazioa landuz

051 Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

052 Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

058 Arte Hezkuntza: musikaren baliabide tekniko eta espresiboak

069 Web 2.0-.Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean
erabiltzeko

183 Zientziaren dibulgazioa gelan: Zientzia, Sasizientzia eta Pazientzia

263 Google Earth eta Google Maps, zientzia-hezkuntzarako tresnak digitalak

347 Ikastetxean pertsonekin lanean

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

463 Nerabeekiko lana irakaskuntzan, deabru ttipi, aingerutxo eta beste biktima batzuk

Informazio gehiago:
Ione Narbaiza Gallastegi
943 82 14 26
i.narbaiza@ueu.org

IEB11ren ajeak

Iritsi zen maiatzaren 12a, IEBren (Informatikari Euskaldunen Bilkura) VIII. edizioa. Goizeko 9tan eman zion sarrera UEUko zuzendaria den Karmele Artetxek bilkurari, Miramonen kokatuta dagoen Donostiako Teknologi Elkartegiko Eraikin Nagusian. Goizetik giro paregabea sumatzen zen Areto Nagusiko atmosferan. Euskal sarea ezagutu eta zabaltzeko asmoz 220 bat lagun bildu ginen; informatikariak gehienak, komunikatzaile, hezitzaile eta gaian interesatuek ere lekua izan zuten.

gizarte sareak

Edizio honetako gaia gizartean puri-purian dagoen gaia izan zen; gizarte-sareak, alegia. Aurreko edizioetan jorratutako gaiek informatikako esparru bakarra tratatzen zuten, baina sare sozialen gai honek (gizartean hain eskuragarri eta erabilgarri denak) hainbat esparru ezberdin ikertzeko aukera eman zuen. Hemen ekitaldiaren arrakasta!

Horrenbestez, hasierako 4 hitzaldi orokorretan gizarte sare hauek sortzen duten panorama aztertu zen. Ondoren, hiru gai edo esparrutan banatu zen ekitaldia. Esparru bakoitzak sare sozialen barneko azpiatal batzuk aztertu zituen; hala nola, partaide bakoitzak interesaren arabera gela batetik bestera igaro zezakeen.
Lehenengo esparruan online sare sozialetan pertsona edo marka batek duen eragina aztertu zen. Guztira 6 hitzaldi eskaini ziren.
Bigarren esparrua, hezkuntzari lotua egon zen. Hainbat proiekturen berri eman zen, guztiak IKT eta hezkuntzarekin elkarlotuak.
Azkenengo esparrua guztietan teknikoena izan zen. Bertan, oraingo teknologia berrietako gailu eta sistemen inguruan mintzatu ziren.

Goizeko ekitaldia arrakastatsua izan zen benetan. 200 lagunetik gora elkartu ginen Donostian, baina streaming bidez ere ikus-entzuleek jarraipen ona egin zuten. Ordenagailuek kea botatzen zuten eta sare sozialetako mugimendua edonor aztoratzeko modukoa zen!

Arratsaldeko saiorako eginkizun berezia zegoen prestatuta, beste urteetan egin ez zena; “sarea josten” ekitaldia, non 80 bat pertsona bildu ziren. Ekintza hau guztietatik praktikoena izan zen. Arratsaldeko saio honetara geratutako partaideak taldeka jarri eta gai baten inguruan euren ideia, zalantza, eta iritziak plazaratu zituzten. Askotariko gaiak landu ziren, hala nola; wikilariak, software garapena, ikerketa, informatika eta irakaskuntza, saregileak, software librea eta lan-kontaktuak.

Egun mamitsu eta emankorra izan zen atzokoa. Hainbat ideia, ondorio, eztabaida, etorkizuneko galderak, … ezagutarazi ziren. Partaideek ere, nola ez, elkarreraginkortasuna eta euren arteko sarea estutzea ahalbidetu zuten. Guztiok euskal komunitatea ezagutu, zabaldu eta hobetzeko esperantzarekin hemendik bi urtetara elkartuko gara. Guztion artean euskal blogosfera eta komunitatea saretuko dugu!

Herritarrak alfabetatzen: euskaldunon historia. (hitzaldia)

Herritarrak alfabetatzen: euskaldunon historia. (hitzaldia)
Azken berrehun urteetan euskaraz irakurtzen eta idazten nola ikasi eta irakatsi izan den, eta herritarrek euskaraz zer, noiz eta nola irakurri eta idatzi izan duten azaltzea da hitzaldiaren helburua. Herri xehearen baitan irakurketa eta idazketaren inguruan garatu diren praktika kulturalen oinarrizko ezaugarrien ezagutzan murgildu gara, honek, etorkizuneko alfabetatze behar berriei erantzuteko garaian, argibideren bat eskainiko digulakoan.

Hizlaria:
Ana Eizagirre, EHUko irakaslea
Ordua: 19.00
Tokia: Donostiako Okendo Kultur Etxean

Sarrera librea

Ikusi BERRIAk egindako elkarrizketa

Antolatzaileak:
Udako Euskal Unibertsitatea UEU
Euskararen Donostia Patronatua

Donostia solasean hitzaldi zikloa

Abenduaren 3ko Euskararen Eguna aitzaki, UEU eta Euskararen Donostia Patronatuak hitzaldi zikloa antolatu du Donostian.

DONOSTIA SOLASEAN:
Euskara XXI. mendean hitzaldi zikloa.

Ana Eizagirre,
EHUko irakaslea
Herritarrak alfabetatzen:
euskaldunon historia.
Azaroak 12 19:00 Okendo Kultur
Etxean
Txema Preciado,
EHUko irakaslea
Larri-gorrian egonda geure egoera zuritzen…?
Beltza da gero, euskal koloreen geroa!
Azaroak 19 19:00 Lugaritz
Kultur
Etxea
Andoni
Egaña
,
Bertsolaria
Euskararen erronkak XXI. mendean. Azaroak
26
19:00 Ernest Lluch Kultur Etxea
Joxean Muñoz
Tabakalerako zuzendaria
Tabakalera: euskara nazioarteko gune batean. Abenduak 3 19:00 Victoria Eugenia Antzokiko
Klub aretoa

SARRERA LIBREA
Abenduaren 3ko saiorako asistentzia konfirmatu beharko da, plaza mugatuak daude eta konfirmazio dataren arabera erreserbatuko dira.

Informazio gehiago:
UEU (Irati)
943821426
ikastaroak@ueu.org

eskuorriaren azala

Ikusi SUSTATUn agertutako berria.