Prest_Gara (Garatu) 2014/2015. Lehen deialdiko ikastaroak.

UEUk 2014/2015 ikasturterako Prest_Gara (orain arte GARATU) irakasleen formazio plangintzan ondoko ikastaroak eskaintzen ditu lehen deialdian:

Izen ematea dagoeneko irekita dago. Kontuz, epea laster amaitzen da!

Informazio gehiago:

Oihana Gardoki

943 82 14 26

o.gardoki@ueu.org

.

Udako hitzaldi-sorta ekainean. ‘Dakiguna erakutsiko dizugu’ Bilbo, Baiona eta Iruñean.

42. Udako Ikastaroen aitzakian eta tokiko eragileekin elkarlanean, UEUk 2014ko ekainerako hitzaldi-sorta bat antolatu du ‘Dakiguna erakutsiko dizugu‘ izenburu orokorraren pean.

Bilbon
Zenbat Gara elkartearekin lankidetzan.
Tokia: Bilboko Kafe Antzokian.

  • Ekainak 10 — Ordua: 10:30etan — Hitzaldia: Euskaldunok eta telebista: potentzialtasunak eta errealitateak XXI. mendean. — Hizlaria: Xabier Landabidea, Euskal Gaien Institutua, Deustuko Unibertsitatea, UEUkidea. Hemen duzue Xabierrek hitzaldian erabilitako aurkezpena.
  • Ekainak 11 — Ordua: 11:30 — Hitzaldia: Espioitza masiboa egiten digute, zergatik ote? — Hizlaria: Jesus Ibañez, UPV/EHUko irakaslea.
  • Ekainak 11 — Ordua: 16:30 — Hitzaldia: Eta bat-batean… gorputza (gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldiak) bertsolaritzan. — Hizlaria: Uxue Alberdi, kazetaria, idazlea eta bertsolaria.
  • Ekainak 24 — Ordua: 18:30 — Hitzaldia: Elikadura burujabetza, zer da, ze aukera daude eta nola bideratu Euskal Herrian. — Hizlaria: Marijo Imaz, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Iruñean
Katakrak elkartearekin lankidetzan.
Tokia: Katakrak elkartearen egoitzan.

  • Ekainak 16 — Ordua: 19:00 — Hitzaldia: Poesia feminismotik irakurtzen. — Hizlaria: Kattalin Miner, kazetaria eta militante feminista.
  • Ekainak 26 — Ordua: 19:00 — Hitzaldia: Gorputz jipoituak genero indarkeriaren  sinedoke. — Hizlaria: Gema Lasarte, UPV/EHUko irakaslea.

Baionan
Elekatu/Elikatu eta Baionako Euskal Museoarekin lankidetzan.
Tokia: Euskal Museoan.

  • Ekainak 19 — Ordua: 18:30 — Hitzaldia: Gerra propaganda Lehen Mundu Gerran: Raemaekersen marrazkiak. — Hizlaria: Ismael Manterola, Arte Historian doktorea, UPV/EHUko irakaslea, UEUko kidea.

Hitzaldi guztiak irekiak eta doanekoak dira, ez da aurretik izena eman behar. Plazak, aforoa bete arte.

Informazio gehiago:

Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna)

943 82 14 26

i.iciar@ueu.org

.

 

Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da. Materiala on line.

UEUko Ekonomia Sailak “Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da” hitzaldiaren materiala zabaldu du sarean. Hitzaldiaren bideoak (1.bideoa eta 2.bideoa) eta erabilitako aurkezpena, hain zuzen. Hitzaldi horren bitartez, Itzarriko lagunen liburu berria aurkeztu genuen ere. Saio partehartzailea izan zen, atsegina, eta bertan bildutakoek aukera izan zuten krisi sistemikoari buruz beren ideiak plazaratzeko.

Hitzaldiko partaideak solasean

Hitzaldiko partaideak solasean

UEUko Ekonomia Sailaren helburua, ekonomiarekin lotutako ezagutza gizarteratzea da, modu errez eta kritiko batean, beti ere gure herria ardatz edo abiapuntu bezala hartuta. Gizarteratze lan horren beste adibide bat, iazko Udako Ikastaroetan emandako hitzaldia duzue: “Krisia induzitua izan da“. Hitzaldi horren bideoa eta materiala sarean eskegi zen ere, edozeinek eskuratzeko moduan.

Informazio gehiago:

Unai del Burgo, Ekonomia sailburua

ekonomia@ueu.org

UEUren Ekonomia Saila

 

UEUren Udaberriko eskaintza begiratu bakarrean

UEUk 2013ko Udaberrirako antolatutako ikastaro eta hitzaldi eskaintzaren berri duzue hemen, guztietan izena emateko aukera irekita dago:

Eibarko Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxean:

Iruñean

Hitzaldiak

On line ikastaroa:  Androi programazioaren hastapenak

  • MOOC ikastaroa, Asmoz Fundazioarekin elkarlanean antolatua.
  • Erabat on line, irekia eta doanekoa.

 

Ikusi jardueraren informazio guztia izenburuan klik eginez.

Gogoratu, guztietan izena emateko aukera irekita dago, kasu egin epeei!

Informazio gehiago:

Mari Karmen Menika

943821426

markeskoa@ueu.org

 

Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da. Hitzaldia.

Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoak gizarteko arlo guztiak hartu ditu, krisi globala dela esaten da. Krisi honetatik irteteko bideak badaudela erakutsi eta horren gaineko hausnarketa bat egitea nahi da hitzaldi honetan.

Hitzaldia UEUren Ekonomia sailak antolatu du.

Hitzaldia: Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da.

  • Data: 2013ko otsailaren 5ean, asteartea.
  • Ordutegia: 19:00-21:00.
  • Tokia: Bilbon, La Bolsa Udaltegian.
  • Hizlariak: Jabier Lertxundi eta Koikili Lertxundi, Itzarri Consulting.
  • Hitzaldi irekia eta doanekoa da, ez da aurrez izena eman behar.

UEU-krisia gainditzeko modukoa da

Informazio gehiago:

Irati Iciar

943821426

i.iciar@ueu.org

 

GARATU programaren baitan 2011/12 ikasturterako ikastaro berrien eskaintza

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetarako irakasleentzat zuzenduriko GARATU programan izena emateko lehenengo epea zabalik dago jadanik. 2011/2012 ikasturterako hainbat ikastaroen eskaintza aurkeztu da eta horietatik 16 UEUren eskutik jaso daitezke.

Lehenengo epealdian izena emateko azken data maiatzaren 20an amaitzen da, adi beraz interesatuok! Izena emateko Hezkuntza Saileko web gunera jo behar da: GARATU.
Jarraian, UEUk antolaturiko ikastaroen inguruko informazioa jaso dezakezue.

1. epea: 2011ko uztaila, abuztua, iraila eta urrian egingo diren ikastaroak

Izen emateko epea: 2011/05/09 – 2011/05/20

784 GIS libreen erabilera irakaskuntzan

788 Irakurketa-idazketaren nahasmenerako software propioa

789 Irakurketa-idazketaren nahasmenerako software propioa

790 Irakurketa-idazketaren nahasmenerako software propioa

911 Linuxera sarrera Ubunturekin

2. epea: 2011ko azaroa eta 2012ko ekaina bitartean egingo diren ikastaroak
Izen emateko epea: 2011/09/05 – 2011/09/23

016 Hezkidetzan hezten

018 Kantuz eta haur poesiaren bitartez komunikazioa landuz

051 Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

052 Baliabide pedagogiko hezkidetzaileak: jostailuak, jolasak eta ipuinak

058 Arte Hezkuntza: musikaren baliabide tekniko eta espresiboak

069 Web 2.0-.Oinarrizko aplikazioak HPBak dituzten ikasleekin gela arruntean
erabiltzeko

183 Zientziaren dibulgazioa gelan: Zientzia, Sasizientzia eta Pazientzia

263 Google Earth eta Google Maps, zientzia-hezkuntzarako tresnak digitalak

347 Ikastetxean pertsonekin lanean

407 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak

463 Nerabeekiko lana irakaskuntzan, deabru ttipi, aingerutxo eta beste biktima batzuk

Informazio gehiago:
Ione Narbaiza Gallastegi
943 82 14 26
i.narbaiza@ueu.org

“Subordinazioaren kontra” Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruan (hitzaldia)

UEUko Soziologia Sailak bultzatuta eta Bilboko Zenbat Gara elkartearekin elkarlanean, “BURUTIK PLAZARA” egitasmoa martxan jarri dugu.

Egitasmo honen bitartez, foro zabal bat sortu nahi genioke  pentsamenduari, euskaldunon gogoetek plaza egokia izan dezaten, beti ere gizartea hobetzeko ahaleginetan, arazo bakoitzaren muinera joz eta, ahal den guztietan, irtenbide egokiak proposatuz.

Gauzak horrela, aurkezten den lehengo hitzaldi hau, “BURUTIK PLAZARA” deritzon egitasmoaren lehenengo hitzaldia izango da.

Hona datuak:
GAIA: “Subordinazioaren kontra” Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruan
HIZLARIAK: Imanol Galfarsoro eta Ander Iturriotz
TOKIA: Bilboko Kafe Antzokia
DATA eta ORDUA: 2010eko apirilaren 27an- 20:00etan.
Sarrera doakoa izango da.

Han ikusiko gara!!