Web 2.0 hemen, aurkezpenak eta estekak

Web 2.0 hemen jardunaldiaren jarraipen estua egin zen sustatu.com albistegian, mutilmedia.com eta kateitxik arutz blogetan. Lagun geldiezin eta nekagaitzen kronikatxoak jaso eta laburpen eta estekak biltzen saiatu gara. Askok egon nahi bai, baina ezin: karrajua, esate baterako. Mila esker, denei.

web 2.0 sarrera. Testua. Joxe Arantzabalen bloga: faroa
Interneten izaera aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak. Gorka Julio: mikromundua, teketen
Euskara interneteko 36. hizkuntza. Garikoitz Araolazaren bloga

euskajakintza:2.0 irakaskuntzan. Maite Goñi. Euskaljakintzaren bloga. IKTeroen bloga
TOLOSALDEA eta pantailaren atzealdeko estrategia. Iñigo Balerdi
Zabaldu.com albistegi kolektiboa. Arkaitz Zubiaga
Tagzania eta blogak: bi adibide praktiko. Josu Azpillaga (Tagzania, blogak.com)

Ikasys. Naiara Maya eta Ainara Urrutia
IMK: Itzulpen memoriaren komunitatea. Ibon Aizpurua
CorpEus eta EusBila, amarauna euskarazko corpus erraldoi gisa kontsultatzeko tresnak. Igor Leturiaren bloga: e-gor
Matxin: gaztelianiatik euskarara itzultzeko teknologia software librean. Aingeru Mayor eta Mikel Lersundi. matxin.

Euskalerria 2.0. Iratxe Esnaola
Web garapenaren arinerako tresnak: AJAX, Ruby on Rails eta MVC paradigma. Jatsu Argarate

Mahai ingurua:
– Internet 2.0 hemen eta munduan
    * Aitor Soroa
    * Eneko Astigarraga. prospektiba
    * Patxi Gaztelumendi

(besteren bat baduzu, erantzun eta sartuko dugu)

Web 2.0 hemen

Maiatzaren 10ean izango da Informatikari euskaldunen VI. Bilkura.

Bilkuraren izenburua, oraingoan, Web 2.0 hemen izango da. Jakina denez, web 2.0 teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia, jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu.

Egunean zehar aukera ezin hobea izango dugu teknologia berri hauek euskararen presentzia zabaltzeko nola erabil ditzakegun eztabaidatzeko. Hitzaldiak ez ezik, web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken aldian garatu diren aplikazio berriak azaltzeko aukera ere izango da. Egunari bukaera emateko, berriz, web 2.0-ren kontrola nork duen, egon daitezkeen interes kontrajarriak eta antzekoak aztertuko ditugu mahai-inguru erakargarri batean.

Noiz eta non
2007ko maiatzaren 10ean, Donostiako Teknologi Elkartegian.

Izen ematea
Doanekoa izango den arren, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, matrikula-epea martxoaren 15etik maiatzaren 10era arte, jardunaldiaren egunera arte, zabalik egongo da.
Jardunaldien estekan izen ematea gauzatu ahal izango duzu: Web 2.0 hemen.

Bazkaria

Bazkaria eskeiniko da, 15€.
Plaza mugatuak izango dira. Onarpena dirusarreren arabera egingo da.

Bilkuraren inguruko bloga zabaldu da unibertsitatea.net atariaren barruan.
Hona: IEB2007

Hizkuntza Politika Gizartean

25 urte dira dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen ezagutza eta erabilera arautzeari ekin zitzaiola.Handik hona gauza asko aldatu dira, lege eta erakunde ezberdinak sortu dira, egoera soziolinguistikoa aldatu da…

Nafarroa, Iparraldea…
Ezagutza/erabilera…
Hizkuntza ereduak irakaskuntzan…
Bai Euskarari…
Helduen alfabetatzea…
Esuakararen normalizazioa…

Urte hauetan urratutako bidearen inguruan hausnartzeko beta hartzeko garaia dela uste dugu eta horretarako, euskara zabaltzeko eta normalizatzeko helburuarekin lanean diharduten erakunde eta elkarte eragileei hitza eman eta hizkuntza politikak gizartean duen oihartzunaz hitz egitera gonbidatu ditugu.

Jardunaldia KURSAALen izango da, MARTXOAREN 23an, egun osoz.

Izena emateko epea Martxoaren 20an bukatuko da, baina ADI!: plaza mugatuak izango dira….!!!

Informazio gehiago UEUren webgunean.

WEB 2.0 HEMEN, Informatikarien Bilkura abian da!!

Udaberria iritsi ahala, eta biurtetik behin, informatikari euskaldunak Gipuzkoa aldean biltzen dira, eta euren ohitura eta bizipenetaz hitz egiteko aitzakiarekin, eguna elkarrekin ematen dute.

2007a elkartze-unea izango da eta bilkura dagoeneko prestatzen hasi gara.

Une berezi horren protagonista izan nahi duzu?

Jakin ezazu orduan, dagoeneko aurkezpenak egiteko deialdia ireki dela.
Ze nolako aurkezpenak?

  • Web 2.0 esperientziak (15 minutu)
  • Software produktuak

Formularioak eta informazio gehiago Informatikarien Bilkurarako prestatu den blogean aurkituko dituzu.

Adi!!

Laburpenak edo proposamenak bidaltzeko azken eguna: 2007-01-29

Immigrazioa eta hizkuntza politika udalerri euskaldunetan

Udalerri euskaldunetan euskararen alde egiten den ahaleginari eutsirik, immigrazioaren fenomenoari buelta eman eta oztopoa izan baino, etorkinak euskararen erabiltzaile aktiboak izatea lortu behar dugu.

Horretarako, hain zuzen ere antolatu ditugu jardunaldi hauek: herri ezberdinetan jasotako esperientziak bildu eta euskaldundu diren etorkinen bizipenetatik abiatuta, etorkinen gaineko ezagutza eta sentsibilitatea indartu nahi dugu.

gaztea izan eta euskara ahoan jardunaldi arrakastatsua!!

titu
Aurreko astean, gazteak euskararekiko duten harremana aztertzeko jardunaldiak izan genituen Leioan.
UEUn oso pozik gaude jardunaldi hauek izandako arrakastarekin: 125 parte-hartzaile baino gehiago, 12 hitzaldi (amaiera-ekitaldia kontatu gabeWink…) eta balorazio oso onak!!

Hitzaldi guztiak oso interesgarriak izan ziren, baina bereziki Iñigo Fernandezen "Euskara nola saldu gazteei" hitzaldiaren ikuspegi berriak (bere blogera), Gorka Julio irakasle arinak prestatutako "Interneteko erabilera gazteen dinamizazioan" (titulu laburtua…) hitzaldiak (bere blogean) edo 4 gaztek emandako mahai-inguruak komentarioak piztu zituzten.

Kataluniako hizlariak ere gure artean izan genituen, Katalunian abiatutako ekimen baten berri emanez (Dóna corda al catalá). Arreta haundiz jarritu zituzten jardunaldiak, eta euren aportazioak egin ere!

Gure artean bideratutako proiektuak leku berezia izan zuten, izan ere jardunaldiak oso izaera praktikoa edukitzea bilatzen gendun. Hauek gurkein izan ziren: Iñaki Eizmendik Ttakuneko "Hezitzaileak asko egin dezakete" proiektua, Topaguneko Sonia Perezek aurkeztutako "asteburuetan.com" ekimena, Erandioko "Bordatxo" gaztetxokoa, Urtxintxaren "Lagunarteko hizkerarekin jolasean" programa.

Lehenengo egunari bukaera borobila emateko Elhuyarretik Dabid Anautek "eraldaketa prozesuen" inguruan hitz egin zigun eta mahai-inguru batean jarrera, motibazio, eta erabileraren prozesuak zelan uztartu eta sustatu ikusi gendun Soziolinguistika klusterreko Pablo Suberbiolaren eskutik.

Eta bigarrenaren bukaeran…

mikel ta patxo

Enpresa komunikazioa hitzaldi-zikloa.

Enpresa komunikazioak askotariko definizioak izan ditzake: publizitatea, harreman publikoak, prentsa bulegoa, irudi koporatiboa… Bere dimentsio orokorrean hartuta hitzaldi-ziklo honetan enpresa komunikazioa atal ezberdinetan landuko da: komunikazio korporatiboa, komunikazio komertziala, komunikazio instituzionala eta barne komunikazioa.

2006ko urriaren 19, 26, azaroaren 9, 16 eta 23an. Ordutegia: 17:00-20:00.
Donostian, Gipuzkoako Bazkundean.

Informazio gehiago: egin klik izenburuaren gainean.

Gaztea izan eta euskara ahoan. Jardunaldia.

Helburu nagusia euskararen erabilera gazteen artean sustatzeko teknikak, estrategiak eta metodologia baten abiaburuak eskaintzea da. Nori zuzenduta: euskara teknikariak, gazte teknikariak, irakasleak eta hezkuntzako profesionalak, euskalgintzako sektoreetako kideak eta, oro har, gazteekin lan egiten duten guztiei.

2006ko azaroaren 8 eta 9an, Kultur Leioako Auditoriumean, Leioa.
Izen emate epea: irailaren 25etik urriaren 25era.

Informazio gehiago: egin klik izenburuaren gainean.