Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2009/07/20 18:04:09.778 GMT+2

Pop=herritarra. Iruñean eta Lekeition Udako Ikastaroetan


Pop-a popularra, herritarra bada, euskal pop musika, euskaldun gehienentzako erreferente izan den musika hori da. Herritik sortua, momentu konkretu baten, testuinguruak baldintzatua. Ez dok Amairu, Kortatu, Hertzainak... horiek guztiak beraz euskal pop musika egiten zutela ondorioztatu dute "Euskal pop musika, euskal pop gizartearen isla?" ikastaroan.

Ikastaro berezia da hau. Iruñean hasi da gaur, baina datozen hiru egunak Lekeition izango ditu. Bihar, esaterako, eguerdi partera Benito Lertxundi eta Pako Aristi izango dira hizlari Lekeitioko ikastolan. Saio horren sarrera librea izango da, eta gerturatu nahi duen edonor ongietorria izango da hausnarketa berezi honetara!

Ikastaroa jarraipena blog honetan aurkituko duzue: http://euskalpop.mundua.com/

Nork: ueublog.2009/07/20 18:04:09.778 GMT+2
Etiketak: ikastaroak iruñea musika lekeitio gizartea pop ueu udako euskal | Permalink | Erantzunak (1) | Erreferentziak: (0)

Erantzunak

Ikastaroa hasi da bai, eta blog bat daukagu ikastaroan zehar sortzen direnak, bururatzen zaizkigunak, ikusten ditugun bideoak komentatzeko.
euskalpop.mundua.com blogarekin urte osoan jarraitu gura dugu, soziologia musikalerako laborategi digitala bailitzan. 

Nork: iPOP.2009/07/20 19:37:47.497 GMT+2
http://euskalpop.mundua.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari