Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/05/26

Hezitzaileak APATXIN

APATXIN, Haurreskolen hezitzaileen formazio plangintza

UEU eta Haurreskolen Partzuergoaren arteko elkarlanean, 2007/2008 ikasturtean haurreskoletako hezitzaileak formatzeko plangintza martxan jarri zen irailean.
Orain, ikasturtea amaituta, plangintza honek eman duenaren datu xume batzuk zabalduko ditugu, egindako esfortzuaren erakusgarri:

Ikastaroak: 4 izan dira
1. Haur kantak eta jolasak
2. Haurreskola eta familiaren arteko harremana
3. Psikomotrizitatea 0-2
4. Ordenadorea, teknologia berriak eta biok: baietz ados jarri!


- 4 ikastaro hauek 8 tokitan eta 45 saiotan eman dira.
- 10 irakaslek parte hartu dute

Partaideak: parte hartu duten hezitzaile kopurua 800 ingurukoa izan da.

Balorazioak:
- partaideen asetasun maila: 4 (1etik 5era baloratuta)
- UEU eta Partzuergoaren behinbehineko balorazioa: Bikaina

Lan itzela izan da hau guztiau antolatu eta aurrera eramatea, baina ondo egindako lanaren isla da datorren urterako ere formazioa eskaintzen jarraitzeko akordiora iritsi direla UEU eta Haurreskolen Partzuergoa, ikastaro gehiago eman eta hezitzaile gehiago formatzeko helburuarekin.

Nork: ueublog.2008/05/26
Etiketak: haurreskolak apatxin partzuergoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari