Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2009/07/02 13:50:38.253 GMT+2

Giza Eskubideen Europako Auzitegiari buruzko mintegia Udako Ikastaroetan

Uztailaren 7an Baionako IUTen izango da mintegia, eta auzitegiaren lanaren berri emateaz gain, aste honetan Alderdien Legearen inguruko erabakia ere komentatuko da. Mintegian parte hartu nahi duenak izena emateko aukera izango du bezpera arte, uztailaren 6ra arte. Horretarako (00 34) 943 82 14 26 telefonora deitu.


Giza Eskubideen Europako Auzitegia: 60 urte lanean mintegian auzitegi berezi honen lanaren nondik norakoak emango ditu Joana Falxa Zuzenbidean lizentziatuak. Ikastaroaren bidez, parte-hartzaileei egunerokotasunean Auzitegiaz egiten diren aipamenak ulertzeko eta kritikatzeko tresnak transmititu nahi dira, beharrezko unean esku artean izan ditzaten. Bide horretan, aste honetan Auzitegiak Alderdien Legearen inguruan hartu duen erabakia ere izango da mintzagai.

Nork: ueublog.2009/07/02 13:50:38.253 GMT+2
Etiketak: europako ikastaroak eskubideak giza alderdien ueu baiona udako auzitegia legea | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari