Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/05/02 17:26:07 GMT+2

Estetika naturaleko tailerra

1 - Hainbeste desoreka (despertsonalizazioa, autoestimazio eza, elikadura-arazoak, naturaren kontrako eta erasotzaile diren metodoak erabiltzeagatik osasunaren galera, eta abar) sortzen dituen gaurko estetika-eredu diktatorial eta estandarizatuari aurre egiteko, irizpide askea, duina eta osasuntsua bultzatuko dugu ikastaro honetan.

2 - Azalaren egitura, ohiko arazoak eta nola sendatu ezagutuko dugu.

3 - Gure gorputza zaintzeko naturak duen indarra ikusiko dugu. Beraz, Terapia Natural desberdinak erabiliko ditugu.

4 - Elikadura Ortomolekular berriaren oinarriak aztertuko ditugu eta ikasle bakoitzak IOMET Profil Bionutrizional (Ionic Mineral Enzymo Therapy) pertsonala izango du. Horren bidez, bere desoreka mikronutrizionalak  ezagutuko ditu eta osasuna berreskuratzeko aholku makro eta mikronutrizionalak jasoko ditu.

5 - Ikasle bakoitzak 10 Erremedio Natural pertsonalizatu egingo ditu.

Nork: ueu365.2007/05/02 17:26:07 GMT+2
Etiketak: 2 ikastaroak eibarren ueu365 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari