Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2006/10/03 16:09:24 GMT+2

Enpresa komunikazioa hitzaldi-zikloa.

Enpresa komunikazioak askotariko definizioak izan ditzake: publizitatea, harreman publikoak, prentsa bulegoa, irudi koporatiboa... Bere dimentsio orokorrean hartuta hitzaldi-ziklo honetan enpresa komunikazioa atal ezberdinetan landuko da: komunikazio korporatiboa, komunikazio komertziala, komunikazio instituzionala eta barne komunikazioa.

2006ko urriaren 19, 26, azaroaren 9, 16 eta 23an. Ordutegia: 17:00-20:00.
Donostian, Gipuzkoako Bazkundean.

Informazio gehiago: egin klik izenburuaren gainean.

Nork: ueu365.2006/10/03 16:09:24 GMT+2
Etiketak: 1 jardunaldiak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ENPRESA KOMUNIKAZIOA zikloak MAILA ALTUKO hitzaldiez osatuta dago. Egitaraua ikusita, bereziki,
IRIZAR enpresaren inguruko hitzaldia azpimarratuko nuke.

IRIZARek autogestioan oinarritutako egitura enpresariala osatu du: egun, IRIZAR, LANGILEEN PARTEHARTZEA sustatzeko egon den esperientziarik garrantzitsuenetarikoa da (baliteke munduko enpresa-sistemarik partehartzaileena izatea).

Eta partehartze horren oinarrietako bat, IRIZAR-en barne-komunikazioa da. Hain zuzen ere, UEUren hitzaldian aztertuko den gaia.

Laburbilduz, aukera paregabea da IRIZARen komunikazio sistema ZUZENEAN ezagutzeko: ez ahaztu hitzaldia Juan Jesus Anduagak emango duela, IRIZAR-eko Pertsonekiko harremanak koordinatzeko arduradunak berak!

Unai del Burgo
UEUko ekonomia sailkidea

Nork: Unai.2006/10/09 13:58:07 GMT+2

Zorionak benetan antolatzaileei hitzaldi zikloarengatik.

Irizar enpresari buruzko saioa bikaina izan bazen, pasa den astean Nerea Azurmendik erakundeen komunikazioaz emandakoa ez zen makalagoa izan. Bere estilo mamitsuan gauza asko esan zituen, denak ere zer pentsatua ematen dutenak.

Nork: Nekane Goikoetxea.2006/11/14 14:48:29 GMT+1

Irizarreko filosofiaz gehiago jakiteko: http://www.irizar.com/eus/01filosofia.htm

Eta Koldo Saratxagak ere liburu bat idatzi du: Sinfonia edo jazz-a? Koldo saratxaga eta Irizar eredua (gazteleraz)
http://www.ecobook.com/fichalibro.php?ID=863110

Jon Tribaken 100hitz.net blogean liburuaren inguruko iruzkina irakur daiteke.
http://www.ilusoft.net/100hitz/?p=35


Nerea Azurmendiren hitzaldiaren inguruan berririk ez dugu aurkitu...

Nork: ueu365.2006/11/15 11:18:15 GMT+1
http://www.ueu.org

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari