Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/01/12 15:10:15 GMT+1

Bake prozesuak edo bakegintza prozedurak

Historikoki, Euskal Herriko biztanleri gehienak, zenbait herrik gatazkak gainditzeko bizi izan duten edo bizitzen ari diren esperientziak ezagutzeko oso jarrera baikorra erakutsi du. Hemen aplikatu daitekeen eredu baten bila aritu gara, hortik datoz “bideak” deiturikoak, Irlandar, Kosovoar, Palestinar, Kolonbiar, Hego Afrikar bideak...

Azken urte hauetan munduan zehar dauden zenbait gatazka, konponketa ala geldialdi fase desberdinetan sartzen ari dira eta suertatzen ari diren gertaerak direla eta, aditu talde handi bat “bakearen prozesuaz” hitz egitera daramate.

Zenbait gatazketan nazio arteko analista bezala agertzeak eman digun esperientziarengatik, egoeraren definizio eta azterketetan akatsak aurkitu ditzakegula uste dugu. Azterturiko gatazka gehienetan, “baketze jardunbidea” benetazko “bake auzibidea” baino gehiago jorratzen ari dela esan dezakegu.

Ikastaro honetan aurreko guztia baieztatzeko eta herrialde ezberdinen eskenatokiak aztertu ahal izateko, argi bide orokorrak plazaratuko ditugu.


Ikastaroaren inguruan informazio gehiago jasotzeko UEUren weborrira jo behar duzu.

 

 



Nork: ueu365.2007/01/12 15:10:15 GMT+1
Etiketak: 4 ikastaroak nafarroan ueu365 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari