IKT eta konpetentzia digitalei loturiko Aditu Tituluetan izena emateko azken egunak

UPV/EHUko IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Unibertsitate Espezializazio Tituluari loturik Aditu titulu bi egiteko aukera ireki da aurten:

 

IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan Aditu Titulua

UEUk euskarazko graduondokoak sustatzen duen lerroari jarraiki aurten berria den aditu titulu honetan laguntzen du.
2019ko urtarriletik maiatzera garatuko den titulu hau UPV/EHUren Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da eta beste aditu titulu batekin osatuz gero espezializazio titulua eskuratzeko aukera ematen du.

Aditu titulu honen baitan ondoko gaiak landuko dira:

  • Hezkuntza formala eta teknologia (5 ECTS)
  • e-learning testuinguruetarako ereduak eta baliabideak (5,5 ECTS)
  • Hizkuntzen irakaskuntza, komunikazioa eta garapenerako teknologiak (4,5 ECTS)

Ezaugarri orokorrak:

  • 15 ECTStako iraupena
  • On-line eta aurrez aurrezko 3 ostirala
  • 750 €

Izen ematea UPV/EHUren web orriaren bitartez egin behar da, eta UEUtik behar den laguntza emango dizugu berau burutzeko.

Informazio gehiago, hemen  aurkituko duzu.

 

Ikerkuntza Digitala eta IKTak Aditu Titulua

UEUk euskarazko graduondokoak sustatzen duen lerroari jarraiki aurten berria den aditu titulu honetan laguntzen du.
2019ko urtarriletik ekainera garatuko den titulu hau UPV/EHUren Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da eta beste aditu titulu batekin osatuz gero espezializazio titulua eskuratzeko aukera ematen du.

Aditu titulu honen baitan ondoko gaiak landuko dira:

  • Ikerketa digitalak egiteko metodoak eta baliabideak (6 ETCS)
  • Proiektu digitala (9 ETCS)

Ezaugarri orokorrak:

  • 15 ECTStako iraupena
  • On-line eta aurrez aurrezko 2-3 ostirala
  • 750 €

Izen ematea UPV/EHUren web orriaren bitartez egin behar da, eta UEUtik behar den laguntza emango dizugu berau burutzeko.

Informazio gehiago, hemen  aurkituko duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude