Ibai Zabaleta Urrusolo: “Teknologiak ulertu, menderatu eta gure mesedetan nora erabili genitzaken jakitea, hiritar bezala egin beharreko ariketa sanoa da”

Gislan kooperatibak eta UEUk antolatutako “Geomatika eta inteligentzia espaziala 2017” jardunaldiaren barruan Ibai Zabaleta Urrosolok Hirikilabsek 2017ko apirilean eta uztailean egindako bi lantegietan sortutako Airbnb efektuari buruzko txostena aurkeztuko du

Zergatik da hain garrantzitsua era honetako jardunaldia antolatzea?
Eguneroko bizitzan presentzia izugarria duen teknologia baten zergatia herriratzeko garrantzitsuak dira modu honetako ekimenak. Askotan teknologiak gure bizitzak modu oso ezberdinetan zeharkatzen ditu eta, nolabait, teknologia horiek ulertu, menderatu eta gure mesedetan nora erabili genitzaken jakitea, hiritar bezala egin beharreko ariketa sanoa dela esango nuke. Honetaz gain, modu honetako topaketak jendea ezagutu, beraiekin partekatu eta ezagutza zabaltzeko garrantzitsuak dira beti, teknologiaz harago sozializazioak ere garrantzia handia duelako.

Zein da aurkeztuko duzun proiektua?
Hirikilabsek 2017ko apirilean eta uztailean egindako bi lantegietan sortutako Airbnb efektuari buruzko txostena aurkeztuko dut. Kultura digitalaren eta teknologiaren inguruan lan egiten dugu Tabakalerako Hirikilabsen eta guru helburua jendearekin, herritarrekin teknologia modu anitzetan lantzea da. Kasu honetan, lantegi honetan, jende oso ezberdinaren partaidetzarekin eta elkarlanean sortutako txosten hiritar esanguratsua egin zela uste dugu eta honen lehenengo emaitzak azalduko ditugu. Elkarlan honek datorren urtean zehar jarraitzea espero dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

+ 68 = 70