Xabier Garitano Plagaro: “Informazio geografikoa eraldatzen ari da eta jardunaldi hauei esker eguneratuta egoteko aukera dugu”

Datorren azaroaren 17an, “Geomatika eta inteligentzia espaziala” jardunaldian, besteak beste, hainbat geoatariren aurkezpena egingo da. Euskal Herrian datu espazialak hornitzen dituzten plataformetako bat da Xabier Garitano Plagarok aurkeztuko duen GeoEuskadi. Euskadiko Datu Espazialen Egitura (DEA) hau Eusko Jaurlaritzako zeharkako proiektu korporatiboa da.

Zergatik da hain garrantzitsua era honetako jardunaldia antolatzea?
Informazio geografikoa eraldatzen ari da. Datuak ekoitzi, kudeatu eta hedatzeko modua, bai arautegi eta bai teknologiaren ikuspuntutik, aldaketa sakonak jasaten ari da. Jardunaldi hauei esker, Informazio geografikoaren alorrean azken joera eta errealitateei dagokienez eguneratuta egoteko aukera dugu.

Zein da aurkeztuko duzun proiektua?
GeoEuskadi, Euskadiko DEAren (Datu Espazialen Azpiegitura) geoataria, aurkeztuko dut. Eusko Jaurlaritzako zeharkako proiektu honen ibilbideaz, oinarriez eta helburuez mintzatuko naiz. Datu eta zerbitzuen adibideak erakutsiko ditut, azpiegituraren sasoi ona nabarmenduz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude