Jabi Luengo Errazkin: “Mooteu-n sortzen den giroa aparta da”

Datorren urriaren 20an, Gasteizen, izango da Moodlemoot Euskadi 2017 #mooteu17 jardunaldia. Herrikide eskolako Jabi Luengo Errazkinek ”45n5w, Minecraften arituz talde lana eta autonomia landu” izeneko komunikazioa aurkeztuko du bertan.

Zerk eraman zaitu aurtengo Moodlemoot Euskadin parte hartzera?
Betidanik joan naiz Moodlemoot Euskadira eta azkenekoetan zerbait aurkeztu izan dut ere. Mooteu-n sortzen den giroa aparta da: Moodlen inguruan egiten duguna partekatu egiten dugu, komunitatea irabazten atera dadin.

Zer da aurkeztuko duzuna?
Nire komunikazioa aurreko urtean Herrikide Ikastetxean DBH 2. mailan egin genuen proiektu batean datza. Minecraft erabili genuen ikasleen sormena, autonomia eta taldean aritzeko konpetentziak lantzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude