Iker Villanueva: “Fisioak azkenean gero eta gehiago lehen arretako profesionalak gara”

Ikasgelako mahaien ordez ohatilez bete da UEUren Eibarko egoitzaren hirugarren solairua. Bertan izan baita atzo eta gaur “Bandera Gorriak eta Froga Neuromuskulueskeletikoak Lehen Arretan” izeneko ikastaroa. Loitzun Izaola Azcona eta Iker Villanueva Ruiz fisioterapeuten azalpenak entzun eta praktikan jartzeko aukera izan dute.

IKUSI BIDEOA

Iker eta Loitzun txikia
Loitzun Iraola eta Iker Villanueva

Zer dira bandera gorriak?
Iker Villanueva: Bandera gorriak dira pazienteengan sintoma larriak azaltzen dituzten pistak. Eta horiek erabiltzen ditugu kontsultara datozen pazienteek arazo larriren bat duten susmatzeko.

Loitzun Izaola: Guk tratatu ditzakegu edo esan behar diegu joan behar direla medikura edo ospitalera. Bandera gorri bat izanda askotan minbizia edo da, zerbait larria, patologia larri bat…

I.V: Ez da guk tratatu dezakegun zeozer.

L.I: Orduan, guregana datozenean lehenengo aldiz froga batzuk egin…

I.V: Fisioak azkenean gero eta gehiago lehen arretako profesionalak gara. Hau kontutan eduki behar dugu, askotan zuzenean guregana datozelako.

L.I: Pasatzen dira edo kaletik zuzenean etorri eta atea jotzen dizute eta agertzen dira, bai.

Eta froga neuromuskulueskeletikoak?
L.I: Froga neuromuskulueskeletikoak dira test antzeko batzuk non ematen dizkigu..batzuk eginda edo zenbait test eginda, jakin dezakegu zein den pazientearen arazoaren jatorria edo ze ehunek egiten dion min. Orduan horegana jo dezakegu, baina egin behar ditugu test hoiek, test neuromuskulueskeletikoak. Orduan hori da diagnostikatzeko paziente, gure tratamendua gero bideratzeko.

Lehen arretan dauden profesionalek diagnostiko egoki bat egitea oso garrantzitsua dela diozue. Horregatik antolatu duzu ikastaro hau? Zein da egungo egoera?
I.V: Fisioterapian aldaketa bat sortu da orain dela gutxi. Lehen fisioterapian lanean zeuden gehienak, adibidez, Osakidetzan zeuden, eta fisioarengana heldu baino lehen beste filtro batzuk pasatzen zituzten pazienteek; medikuak ikusten zituztelako. Gaur egun askotan gertatzen da zuzenean fisioarengana datozela eta hor ezinbestekoa da diagnostiko zehatz bat egitea. Alde batetik, tratamendu on bat bideratzeko eta beste alde batetik, patologia larriago bat deskartatzeko.

Zeintzuk dira ikastaroaren helburuak?
L.I: Iikastaroaren helburua da ikasleek holako froga bateria bat izatea edo pentsatzen irakastea. Pertsona bat daukatela aurrean min bat duena, eta hori zelan bideratu tratamendu hauekin batera. Jakitea gutxi gorabehera noruntz jo behar duten probetan ateratzen denaren arabera.

I.V: Eta diagnostiko zehatz batera heltzeko tresnak ematea. Ikasleei tresna horiek eman ahalik eta diagnostikorik zehatzena lortzeko.

Ikastaroan mahaiak kendu eta ohatilak jarri dituzue.
I.V: Fisioek horrela egiten ditugulako ikastaroak. Hasieran sarrera teoriko bat egiten dugulako, baina gero praktikara pasatzen gara. Test horiek praktikatuko ditugu gure artean eta horretarako ohatilak behar ditugulako.

L.I: Ohatilak dira gure mahaia teorian eta gure mahaia praktikan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude