Oroimena eskuratze lanetan egindako elkarrizketa.

Udako Euskal Unibertsitateak, UEUk, Euskal Herriko oroimen historikoa ikastaroa antolatu zuen 2016ko udazkenean. Ikastaroak  1936ko estatu-kolpea eta ondorengo diktadurari buruzko oroimena eskuratzeko erremintak eskaintzea zuen helburu, hau da, interesa duen edonorentzat bideratuta. Garai hartako historiaren irakurketa kritikoa egitea eta eskuratze prozesuan parte hartzeko oinarriak eskaintzea.

Gauzak horrela, ikastaroaren amaierako proiektua izan da, hain zuzen ere, oroimenaren beraren eskuratzea. Horretarako ikasleek haien senitarteko eta lagunak elkarrizketatu zituzten, kamera aurrean, gerra eta diktadurari buruzko bizipenak, haien egia, ezagutarazteko.
Hona hemen elkarrizketa horien adibidea:

Asier Gonzalez Hernandezek Txetxu Aurrekoetxea Urkixori egindako elkarrizketa.


Oroimen historikoak, gure iragana zorroztasunez eta zuzentasunez aztertzeko betaurreko egokiak eskaintzen dizkigu, batez ere, historian zehar estaliak edo isilduak izan diren ahots guzti horiek dagozkien lekuan kokatzea ahalbidetzen baitigulako, hau da, egia historikoa ez ezik erreparazioa bermatzea ere.
Lekukotza honetan, Erandion jaio, bizi eta borrokatu den Txetxu Aurrekoetxea daukagu. Txetxu. 1941eko urtarrilaren 25ean jaioa, beste herritar askok bezala diktaduraren ondorioak pairatu zituen eta horregatik herriaren memoriara gehitu nahi izan dugun ahotsa da.
Erandio Bilboren zati bat zela, bertan itzelezko industrializazio zabarra eta axolagabea inposatu zen, herriak horren eraginak pairatzen zituen bitartean. Fabrika eta substantzia zeharo kutsakorrak eta arriskutsuak erabiltzen ziren neurri gabe, eta Txetxuk testigantzan esan bezala ”Erandio paradisu bat izatetik infernu bat izatera pasatu zen”. Horren harira, 1965ean “Erandioko Auzokideen Elkartea” eratu zuten, eta lau urte geroago, 69an, “Komisio Herrikoia”. Horrela hasi ziren ingurumenaren eta airearen kutsaduraren aurkako manifestaldiak eta grebak. 1969ko urriaren 28an eta 29an frankismoaren basakeria industrialak zekarren ingurumen kutsaduraren aurkako manifestaldietan polizia frankistak Anton Fernandez eta Josu Murueta erandiotarrak erail zituen, eta horren guztiaren lekuko izan zen Txetxu.

2014ko Udaberriko ikastaroko ikasleek egindako lanak hemen ditzakezue: “Oroimena eskuratze lanetan egindako elkarrizketak: 1950-70 Iruñeko aldaketa sozialak, gerra zibila eta diktaduraren jazarpenak”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude