45. Udako Ikastaroak – PROPOSAMENAK bidaltzeko epea irekita.

2017an Udako Ikastaroen 45. ikastaldia izango dugu eta hasi gara dagoeneko antolaketarekin. Esan beharrik ez, ikastaroetarako ezinbestekoak ditugula zuen proposamenak.

UEUren sarea zabala da eta horri esker urtero proposamen ugari eta interesgarriak jasotzen ditugu, UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dugun deialdiei esker.

Ikastaro/Jardunaldia proposatu nahi duzula? Hona argibideak:

2017ko Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2017ko ekainaren 26tik uztailaren 14ra. (oharra: bestelako data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko dira)
  • Tokiak: Eibar, Baiona, Iruñea eta proposatutako jarduerak behar duen tokia (kasuan kasu aztertuko da)
  • Formatua: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
  • Iraupena: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa. Praktikoak hobesten dira.
  • Behin ikastaroa onartuta, uztailera bidean eman beharreko antolaketako urratsak gidatuak dira.

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea irekita dago: 2016ko abenduaren 1etik, 2017ko urtarrilaren 31 (barne) arte.
  • Proposamena bidaltzeko ondoko formularioa osatu behar da: 45. Udako Ikastaroen formularioa.
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta otsailaren erdialderako erantzungo da.

 

45zenbakiaIdeia bat daukazu baina ez dakizula ikastaro bihurtu daitekeen, irakasle on bat ezagutzen duzu eta bere ikastaro bat gustura egingo zenuke… lasai bidali ideia, guk lagunduko dizugu forma ematen.

Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!

Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.

Kontaktua:

Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna,

943 82 14 26

i.iciar@ueu.eus

.

Erantzun bat “45. Udako Ikastaroak – PROPOSAMENAK bidaltzeko epea irekita.” bidalketan

  1. Linux SE erabiltzaile eta kudeatzaile mailan prestatzeko ikastaroa(k) .”Demokratizatu” behar da ss hau beste ekosistemen aurrean… bereziki irakaskuntza munduan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

9 + 1 =