UEUk bultzatzen duen eta UPV/EHUren Berezko Titulua den Lurraldea eta Hizkuntza: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa graduondokoaren baitan antolatu dugu azaroaren 12an mahai inguru hau. Nahi duenarentzat irekia izango da.
Hizkuntza-politiken eta lurralde-politiken artean dauden harremanetaz hausnartzea da mahai inguruaren helburu nagusia. Horretarako, hizkuntzaren lurralderatzea nolabait landu duten zenbait jarduera teoriko-praktiko aurkeztuko dira, eztabaidarako abiapuntu gisa: arnasguneen teoria, Ipar Euskal Herriko elkargo berriaren hizkuntza-aukerak, Nafarroa Garaiko zonifikazioa eta atzerriko zenbait esperientzia interesgarri.
Noiz: Azaroaren 12an 9:00etatik 14:30etara.
Non: UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoan.
- Iker Salaberria (Kontseilua): Arnasguneen teoria
- Eneritz Zabaleta (Maineko unibertsitatea): Ipar Euskal Herriko elkargo berriaren hizkuntza-aukerak
- Dabid Anaut (euskara teknikaria): Nafarroako zonifikazioa
- Paul Bilbao (Kontseilua): Nazioarteko esperientziak
Moderatzailea: Paul Bilbao.
Mahai inguruan izena emateko zein informazio gehaiago eskuratzeko, idatzi a.latatu@ueu.eus helbidera.