Nafarroako Hezkuntza Departamenduarekin elkarlanean hiru ikastaro antolatu ditu UEUk

021-yolanda-arrieta

UEUk, Nafarroako Hezkuntza Departamenduarekin elkarlanean, hezkuntzarekin lotutako hiru ikastaro antolatu ditu, urria eta azaroa bitartean; denak ere DOAN.

Kantuz eta haur poesiaren bitartez komunikazioa landuz ikastaroa da horietako bat eta bertan ahozko literatura eta tradizioaren garrantzia landuko dira. Literaturaren ahozko baliabideak: zelan kontatu ipuinak eta olerkiak haurrei ikastaroan, berriz, Haur Literaturaren ahozko baliabideak ezagutu ahala, norberaren ahozko adierazpena lantzeko bideak ikustea eta frogatzea da besteak beste helburu. Azkenik, Blogen erabilera hizkuntza geletan ikastaroa izango da. Interesa duen orori zuzendutako ikastaroak dira, baina Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude