UEUk aholkulari pedagogiko bat behar du

UEUk AHOLKULARI PEDAGOGIKO BAT behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko.

ESKATZEN DA:

  • Hezkuntza alorreko ikasketak zein alorrean lan-esperientzia izatea
  • Irakaskuntza telematikoaren ezagutza: Moodle erabilera eta administrazioa
  • Irakaskuntzan, hizkuntza normalkuntza planen ezagutza
  • Euskal hezkuntza komunitatearen ezagutza
  • IKTeen erabileran trebakuntza

Ondorengo ezaugarriak ere baloratuko dira:

  • Ulibarri programaren ezagutza
  • Informatika eta interneterako gaitasuna
  • Lantaldean lan egiteko gaitasuna

UEUkideek LEHENTASUNA izango dute

ESKAINTZEN DA:

  • 6 hilabeteko lan kontratua, lanaldi osoz, Eibarko UEUren egoitza akademikoan.
  • Amatasun-ordezkapen bat da

Bidali CVa ERREF. AHOLKULARI izenburuarekin mezu bat a.sarasua@ueu.eus helbidera azaroaren 13rako (barne).

Epaimahaiak, azaroaren 20ko asterako jakinaraziko ditu hurrengo fasera pasako diren hautagaiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude