“Itzulpengintzaren alorrean ere ezinbestekoa da ordenagailuen laguntza”

UEUk Ordenagailuz lagundutako itzulpena: hainbat aukera on line ikastaroa antolatu du udaberri honetan. Elena Garcia eta Elizabete Manterolari, ikastaroko arduradunei galdera batzuk egin dizkiegu gaian sakontzeko asmoz. Matrikula zabalik dago.

teclasGaur egun itzulpengintzaren alorrean ezinbestekoa da ordenagailuaren laguntza?
Bai, gaur egun laneko beste diziplina askotan bezala, itzulpengintzaren alorrean ere ezinbestekoa da ordenagailuen laguntza. Zergatik? Bada, gure lana azkarrago, erosoago eta hein batean ‘hobeto’ egiteko laguntza ematen digutelako. Itzulpen-memoriak, glosarioak, onlineko hiztegiak, itzultzaile automatikoak… gaur egun oso baliagarriak dira itzulpenak egiten laguntzeko.

Zein dira ikastaroaren helburuak?
Ikastaroaren oinarrizko helburua merkatuan dauden tresna batzuk ezagutu eta orokorrean eskaintzen duten zerbitzua ezagutzea da.

Zein izango da erabiliko duzuen metodologia?
Ikastaroan atal teorikoak eta praktikoak tartekatuko dira. Lehenengo teoria aztertu eta ondoren ariketak eginaz.

Itzulpen automatikoa: bai edo ez?
Segun eta nola… Itzulpen automatikoa oso baliagarria izan daiteke itzulpen bat egiten laguntzeko, gaztelaniatik katalanera itzultzen ari bagara, adibidez. Urrunago dauden hizkuntzen arteko itzulpen automatikoa, berriz, lagungarriago edo ez hain lagungarri izango zaigu kasuaren arabera.
Hori bai, edozein kasutan ez publikatu inoiz gainbegiratu gabeko itzulpen automatikorik!!!

Nori zuzendua dago ikastaroa?
Mintegia bere ohiko jardueran itzulpenak egiten dituen edozein profesionalentzat da.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude