Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak. II. Jardunaldia.

Lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-dinamiken arteko harreman estu bezain ahaztuaz hausnartu genuen I.Jardunaldian pasa den urtarrilean. Hirigintzaren eta euskararen arteko erlazio kezkagarri horretan gehiago sakontzeko asmoarekin antolatu dugu Lurraldea eta Hizkuntza II. jardunaldia 2015ean.

Oraingoan, lurralde-antolakuntzan hizkuntza-irizpideak txertatzeko erronka eta tresna zehatzei buruz jardungo dugu. Arkitektura juridiko berri baten beharra dugulako, pertsonaltasun-printzipiotik lurraldetasun-printzipiora salto egin eta euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak inoiz baino beharrezkoago ditugulako.

UEUrekin elkarlanean antolatzaile:

 

Oharrak:

  • Matrikula doan da baina aurretik izena eman behar da: www.ueu.eus/jardunaldiak
  • Izen emate epea irekita otsailaren 4a arte.
  • Otsailaren 5ean elkarrekin bazkaltzeko aukera dago, aurretik eman behar da izena, ikusi argibideak web gunean.

Eskuratu hemen jardunaldiaren egitaraua: Lurraldea eta Hizkuntza II. jardunaldiak.

Jarraitu jardunaldiaren berri twitterren #LUHI2 traolaren bidez.

Informazio gehiagorako:

Irati Iciar

i.iciar@ueu.eus

943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude