2015eko Udako Ikastaroetarako proposamenak

2015eko Udako Ikastaroak, 43. edizioa, antolatzen hasiko gara apurka-apurka eta horretarako ezinbestekoak ditugu ikastaro-proposamenak.

UEUren sarea zabala da eta hori esker urtero proposamen ugari eta interesgarriak jasotzen ditugu, UEUrekin lan egin nahi duen orori irekitzen dugun deialdiei esker.

Ikastaroa proposatu nahi duzula? Hona argibideak:

2015ko Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2015eko ekainaren 29tik uztailaren 22ra.
  • Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.
  • Formatua: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak…
  • Iraupena: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa. Praktikoak hobesten dira.

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2014eko abenduaren 15etik, 2015eko urtarrilaren 31ra arte.
  • Bidali beharrekoa: ikastaroaren gaia eta behin-behineko izenburua, datak eta/edo tokia.
  • Nora: i.iciar@ueu.eus helbidera.
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da.
  • Antolaketa osoa gidatua da.

Ideia bat daukazu baina ez dakizula ikastaro bihurtu daitekeen, irakasle on bat ezagutzen duzu eta bere ikastaro bat gustura egingo zenuke… lasai bidali ideia, guk lagunduko dizugu forma ematen.

Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!

Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.

Kontaktua:

Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna,

943 82 14 26,

i.iciar@ueu.eus

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude