Eli Moreno: “Hezkuntza sisteman familiek, irakasleek eta beste agente batzuk elkarrekin lan egin behar dugula argi daukagu, baina zaila egiten zaigu”

E.Moreno1Familia-harremanak eraikitzen”  ikastaroa antolatu du UEUk aurtengo udazkenean. Eli Moreno,  ikastaroaren irakasleak, formazio honi buruzko argibideak eman dizkigu. Matrikulazioa zabalik dago.

Irakasleei zuzendutako ikastaroa da. Zein helburu lortu nahi dituzu? Hezkuntza sisteman familiek, irakasleek eta beste agente batzuk elkarrekin lan egin behar dugula argi daukagu, baina danok elkar koordinatzea, beste aldeen ikuspuntuak ulertzea zaila egiten zaigun zerbait izaten da. Formakuntza honen helburua, ez da bakarrik elkar harremanaz hausnartzea, baizik eta harreman hori nolakoa nahi dugun izatea aztertzea, bidean topatuko ditugun indargune eta ahuleziak identifikatzea eta baliabideak eskuratzea oztopoak gainditzeko eta onurak ahalik eta gehien eta modu efikazenean erabiltzeko.

Zer nolako harremana egon beharko luke familia eta eskolaren artean? Familiaren altxor preziatuena, seme-alaba, eskolara joango da eta heziketaren ardura handi bat eskolak izango du. Beraz, elkar harremana ezinbestekoa da, harreman eraginkorra, oztopoen aurrean neurriak hartzen dituena norabide berdinean, elkarren artean duten “altxorrak” hazten jarraitzeko, bere gaitasunak garatzeko eta gizarteko parte garrantzitsua izateko. Konfidantzazko harremana behar du izan. Nork utziko luke bere altxorra konfidantza ez duen pertsona batekin? balore berdinak konpartitzen ez dituen eskola batean?

Harreman hori eraginkorragoa egiteko hainbat baliabide eta estrategiak landuko dituzue. Zeintzuk? Lehenik eta behin famili baten aurrean jarri behar garenean zer sentitzen dugun, zein den gure jarrera, zeintzuk diren gure espektatibak… aztertuko ditugu, hau izan behar da abiapuntua, nola nagoen ni ikustea. Ondoren zer nahi dudan lortzea aztertu beharko dut, baita familien espektatibak zeintzuk diren ere, eta guzti hau kontutan hartuz eskuhartzea planifikatu. Beraz, batetik planifikazioa nola egin landuko dugu eta bestetik harremanean sortu daitezkeen gatazkei irtenbidea emateko teknika desberdinak eskuragarri jarriko dira, hauetako asko komunikazioarekin zerikusia dutenak.

Zein izaten dira bi eragileen arteko oztopo handienak? Konfidantza eza dela esango nuke nik; batetik, batzuetan irakasleak ez garelako ziur sentitzen egiten dugun horrekin eta kikildu egiten garelako, garrantzia eman gabe egiten dugun eskuhartzeari eta beste batzuetan, familiek, beraien espektatibak nola desegiten diren ikusten dutelako eta zama hori konpartitu beharrean, askotan irakaslegoari egozten diotelako. Azken finean, gaur egun, irakaslegoaren profesionaltasuna dudan jartzen da.

Zein izango da ikastaro honetan erabiliko duzun metodologia? Ikastaroa praktikoa izango da, aukera egongo da familiekin erdi epeko planifikazio bat garatzeko; bestetik familia bilerak dinamizatzeko eta elkarrizketa pertsonalak aurrera eramateko tekniketan entrenatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude