Jone Martinez Palaciosek berrikuntza demokratikoen inguruko hitzaldia eman du Baionako Euskal Museoan

Jone Martinez txikiaUPV/EHUko Politika Zientzien Departamentuko kide Jone Martinez Palaciosek, “Euskal berrikuntza demokratikoak eta feminismoa” hitzaldia eskaini du Baionako Euskal Museoan. Mintzaldia UEUk antolatutako Udako Ikastaroen 42. edizioko ”Feminismoa eta kultura-aniztasuna: dibertsitatea, diferentzia eta estatuaren eraikuntza Euskal Herrian” ikastaroaren baitan.

Berrikuntza demokratikoak konzeptuaren definizioarekin eman dio hasiera hitzaldiari Martinezek. Graham Smithen esanetan oinarrituta, era honetan definitu du berrikuntza demokratikoa: “Demokraziari zer edo zer berri esleitzen diona da. Noski berrikuntza horrek zerbait ona ekarri behar du, hala nola, inklusibitatea, herritarren kontrola, epaiketa eta gardentasuna”.

Pierre Bourdieu soziologo frantsesak egindako alor politikoaren konfigurazioa azaltzen jarraitu du Jone Martinezek. Horren arabera, gizartea hiru alor desberdinetan banatzen da: alor politikoa, artistikoa eta intelektuala: “Alor politikoan politikariak, kazetariak, artistak eta intelektualak egongo lirateke. Artistikoan, artistak, kritikoak, margolariak eta abar eta azkenik intelektualean unibertsitate ikasleak, ikerlariak, irakasleak eta intelektualak” dio Feminismoa klaseaMartinezek. Alor horiek botere-harreman ezberdinen bidez erlazionatzen dira eta bakoitzak bere baitan arau jakin batzuk ditu sartu eta irteteko. “Adibidez, alor politikoan sartzeko kode sozial, linguistiko eta gorputz-kodeak ezagutu behar dituzu, hau da habitus bat izan behar duzu ondo moldatzeko, kapital metaketa desberdinekin agertzen gara alorrean gainera” argitzen du mintzalariak. Alor politikoa nabarmendu du Martinezek. Izan ere bertatik produktu politikoak sortzen direla dio eta hortik berrikuntza demokratikoak: “Aurrekontu partehartzaileak produktu politiko horietatik sortzen dira, alorrean nor dagoen arabera produktua A edo B izango da”.

Mintzaldiari amaiera emateko egun garatzen ari diren ikerketaren lehenengo fasea azaldu du. Ikerketa, ekintza partehartzaileetan aritu diren emakumeen ingurukoa da. Lagin moduan profil ezberdineko 30 emakume izan dituzte eta haien bizipen eta diskurtsoak aztertu dituzte eta ateratako behin behineko ondorioak azaldu ditu.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude