Tere Maldonado: “kultura ez da errespetatu behar soilik tradizioekin ez apurtzeko”

TERE4Gaur goizean, UEUk antolaturiko 42. edizioarekin jarraitzeko “Feminismoa eta kultura-aniztasuna: dibertsitatea, diferentzia eta estatuaren eraikuntza Euskal Herrian” ikastaroa hasi da, Baionako Euskal Museoan. Tere Maldonadok eta Imanol Galfasorok eman diote ikastaroari hasiera, feminismoa eta multikulturismoa hizpide hartuz.

Ikastaroari hasiera emateko, ikasleak testuinguruan kokatzeko helburuarekin, Imanol Galfasorok kultura aniztasunaren kontzeptua aztertu du. Horretarako, Jacques Lacan-ek definitutako “borromeo korapiloan” oinarritu da, kultura aniztasuna hiru eremu nagusitan banatzen duena: estatua, gizartea eta merkatua. Elkarren artean eragiten dute, eta beraz, eremu bat jausten bada, besteak ere jausten dira: “estatuak gizartearen baimena behar du funtzionatzeko eta ez badu lortzen, indarra erabiltzen du. Beraz, indarra eta kontsentimenduaren arteko oreka bilatzen saiatzen da estatua”. Galfasororen aburuz, ezin dugu kultura aniztasuna gaur egungo egoerarekin soilik lotu, lehenagotik dator kontua.

Ildo beretik, Tere Maldonadok kultura aniztasun kontzeptua, kultur artekotasunarekin, transkulturalitatearekin, multikulturismoarekin eta postkolonialismoarekin hertsiki lotu du. Maldonadok Celia Amorós feminista Espainiarraren bereizketa bereganatu du multikulturalitatea eta multukulturismoa desberdintzeko: “multikulturalitatea edo kultur aniztasuna, errealitatearen datua da eta multikulturismoa, errealitateari buruzko tesi arauemailea multzoa da. Bestalde, multikulturismo mota desberdinak daude, hala nola, multikulturismo liberala, multikulturismo komunitarista…”

Hitzaldiari jarraipena emateko, Tere Maldonadok egungo feminismoa oso anitza eta plurala dela esan du eta beraz, berak ez duela femismoaren mugimenduaren ikuspuntutik hitz egingo, baizik eta bere ikuspuntuaren arabera: “feminista guztiak ez gatoz bat hainbat kontutan, hala nola, kultura aniztasuna nola bermatu eztabaidatzerakoan. Feministen artean ikuspuntu asko daude, batzuk osagarriak eta beste batzuk aldiz, elkarren kontrakoak”.

Feminismoa klaseaAspektu hori argi utzi ostean, gaur egungo gizartean, sexismoa, matxismoa, heteroarauak, emakumeen eta LGTB komunitatearen kontrako bortxakeria, hetero rolen inposaketa… bezalako ezaugarriak daudela azaldu du eta hain zuzen ere, hoiei aurre egiteko behar dela mugimendu feminista. Bestalde, imperialismo ekonomiko eta kulturala, neokolonialismoa, arrazakeria, gutxitutako herrien mesprexua… ere gure gaur egungo mundua dauden ezaugarriak direla azaldu du: “Euskal herriko mugimendu feministako kide eta elkarte gehienak etnozentrismoaren eta imperialismoaren kontrakoak dira eta beraz, feminismotik arrazakeriaren kontrako borrokan parte hartu behar dugu”.

Maldonadok azaldu duenez, gizarteak deserosotasun modukoa sentitzen du feminismoaren inguruan hitz egiterakoan eta bere ustez, sentimendu hori feminismoa eta etnozentrismoaren arteko tentsioaren ondorioz gertatzen dela azaldu du: “tradizio kulturak eta erlijioso orok argi eta garbi ezartzen du rolen banaketa, emakumeen zapalkuntza bultzatu, legitimatu eta elikatuz. Bestalde, Tere Maldonadok feministen kontra egiterakoan jendeak erabiltzen dituen argudio nagusiak usadioak, estetika eta tradizioak direla azaldu du.

Hau honela izanik, feministen erronka nagusia definitu du: “tradizioan oinarrituriko legitimazioa desmaskaratu behar izaten dugu. Tradizionala eta kulturala agerian uztea izan da gure erronka, hori politikoa dela erakustea, ez dela ez kontu pertsonala ez kontu etikoa, ezin dela justifikatu usadioekin. Usadio eta ohitura egokiak eta onak zeintzuk diren zalantzan jarri behar dira. Nire ustez, kultura ez da errespetatu behar inongo baldintzarik gabe, soilik tradizioekin ez apurtzeko. Baina aldi berean, eta hona dator gatazka, kultura batzuk gutxituta daude eta hortik ere bidegabekeriak sortzen dira. Kontraesana handia dago hemen”.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude