Udako Ikastaroak 2014: proposamenak bidaltzeko epea luzatu egin dugu.

40+1. ikastaldi arrakastatsuaren ondoren, indarberrituta eta gogotsu ekin diogu 42. Udako Ikastaroen antolaketari. Urteroko eskaintza berritua eta erakargarria egiteko, ohikoa dugun ikastaroak proposatzeko deialdi irekia egiten dugu eta deialdi honetan UEUrekin lan egin nahi duen orok parte hartu dezake.

Hona 2014ko Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2014ko ekainaren 30etik uztailaren 23ra.
  • Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean.
  • Formatu ezberdinak: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak…
  • Iraupena: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa. Praktikoak hobesten dira.

Data zehatzak tokiaren arabera:

  • Eibarren: ekainaren 30etik uztailaren 4ra
  • Baionan: uztailaren 9tik 11ra
  • Eibarren: uztailaren 14tik 18ra
  • Iruñean: uztailaren 21etik 23ra

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2014ko urtarrilaren 1etik otsailaren 15era.
  • Zer proposatu daiteke? ikastaro zehatz bat (ikastaro bat eman nahi dut), Udakoetan lantzeko gai bat (interesgarria litzake gai bat lantzea…), irakasle bat, iradokizun bat…
  • Nora bidali: i.iciar@ueu.org helbidera.
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da.
  • Antolaketa osoa gidatua da eta ez da beharrezkoa aurretik inolako esperientziarik izatea, lanerako gogoa bakarrik.

 

Deialdi hau UEUrekin lan egiteko interesa daukan edonori irekita dago.

42. ekitaldirako zuen proposamenak ongi etorriak izango dira!

Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai. Kontaktua: Irati Iciar, 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude