UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileentzat ikastaroak.

Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzak, iaz egin zuen bezala, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile kontratatuei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu 2013/2014 ikasturterako: Hobekuntza_Ikastaroak_2014

Ikastaro hauen helburu nagusia irakaskuntza eta ikerketa lanetan, ahoz zein idatziz, hizkuntza zuzentasunez erabili ahal izateko tresnak ematea da.

UEUrekin elkarlanean, ondoko ikastaroak eskaintzen dira:

Ahozko hizkuntza testuinguru akademikoan.

  • Unibertsitate jarduneko ahozko komunikazioan hobetzeko eta eraginkortasunez komunikatzeko tresnak eskuratzeko proposamenak egingo dira ikastaro honetan.
  • Datak: 2014ko urtarrilak 13, 14, 15
  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Tokia: Bizkaiko campusean.
  • Izen ematea irekita dago. Argibideak web gunean.

LaTex, euskarazko dokumentu zientifiko eta teknikoen edizioa.

  • Ikastaro honek dokumentu tekniko (txostenak, proiektuak, aurkezpenak, etab.) eta zientifikoak (artikuluak, aldizkariak, liburuak, etab.) kalitate handiarekin ekoizteko baliabideak landuko ditu.
  • Bizkaiko campusean: 2014ko urtarrilak 13, 15 eta 20
  • Gipuzkoako campusean: 2014ko maiatzak 20, 22 eta 27
  • Arabako campusean: 2014ko ekainak 10, 12 eta 17
  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Izen ematea irekita dago. Argibideak web gunean.

Euskara akademikoa lantzeko mintza-praktika egitasmoa.

  • Eduki akademikoak euskara jasoan eta modu zuzen eta eraginkorrean adierazteko beharrezkoa da, zeregin horretarako gutxieneko maila izateaz gainera, nork bere buruarengan segurtasuna izatea eta oinarrizko zenbait baliabide edukitzea.
  • Datak: 2014ko apirilak 1, 8, 15, 29, maiatzak 6, 13, 20, 27, ekainak 3 eta 10 (astearteak)
  • Ordutegia: 15:00-17:00
  • Tokia: Bizkaiko campusean
  • Izen ematea irekita dago. Argibideak web gunean.

Informazio gehiagorako:

Irati Iciar

943 82 14 26

i.iciar@ueu.org

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude