Ikerlari euskaldunen lana gizarteratzeko lehiaketa: #txiotesia

UEUk sustatzen duen Unibertsitatea.net atariak (@Uninet_ataria) #txiotesia lehiaketa antolatu du azaroaren 19an.

Egitasmoaren helburua da ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta, aldi berean, lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.

Lehiaketa Twitter-en egingo da eta parte hartzaileek beraien ikerketa edo tesia 6 txiotan azaldu behar dute, ahalik eta modurik ulergarri eta originalean.

Munduan zehar hainbat ekimen egon badira ere antzerako lehiaketekin, euskaraz egiten den lehena da hau.

Hemen dituzue lehiaketari buruzko argibide guztiak: #txiotesia

Zabaldu zure inguruko ikertzaileei honen berri eta animatu parte hartzera. Azaroaren 19an ez ahaztu Twiter begiratzeaz, zientzia eta euskara pil-pilean egongo baitira.

 

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude