Scratch ikastaroak doan Donostiko gaztetxoentzat

ScratchCat-Large-1-660x440Donostiako Udaleko Gazteria Sailak, UEUren laguntzarekin, Scratch ikastaroak eskainiko ditu doan 14-17 urte bitarteko gazteentzat. Bi ikastaro desberdin eskainiko dira:

  • Bideo-jokoen programazioa scratch bidez.
  • Komikiak eta animazioa sortu scratch bidez.

Ikastaroen ordutegia: 17:15etatik 19:15etara.

Ikastaroak 8 ordutakoak dira.

Bideo-jokoen programazioa scratch bidez.

  • Amarako KZ gunean: Urriak 29, azaroak 5, 12 eta 19 (astearteak)
  • Bidebietako Kontadores-ko areto digitalean: Urriak 31, azaroak 7, 14 eta 21 (ostegunak)
  • Groseko KZ gunean: Azaroak 28, abenduak 5, 12 eta 19 (ostegunak)

 

Komikiak eta animazioa sortu scratch bidez.

  • Egiako KZ gunean: Azaroak 8, 15, 22 eta 29 (ostiralak)
  • Martuteneko Etxarrienean: Azaroak 26, abenduak 3, 10 eta 17 (astearteak)

 

Informazioa eta izen ematea:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude