UEUk sustatuta, lau graduondoko eskaintzen ditu UPV/EHUk bere Berezko Tituluetan. Aurrematrikula zabalik!!

Banner UEU graduondokoak iraila

Iazko bideari eutsirik, UEUk graduondokoen eskaintza bultzatzeko konpromisoa berretsi du, aurtengo 3 graduondokoez gain, berri bat ere eskainiz eta Master ofizialen euskarazko eskaintzan lagunduz. Horrela, 2013-2014ko euskarazko eskaintza sendotzeko bideari heldu eta gutxinaka zabaltzen joateko asmoa du UEUk.

BEREZKO TITULUAK. Aurrematrikula zabalik!

Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren graduondokoen lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek graduondoko hauetan izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira. Dirulaguntza horren kopurua gehienez matrikularen %35a izango da, kreditua agortu arte. 

Kontsultatu gure web gunea!
Dagoeneko bertan izena emateko epea zabalik dago.

Informazio gehiago: Ainhoa Latatu
(00 34) 943 82 14 26
a.latatu@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude