40+1=41 Udako Ikastaroen azken txanpa Iruñean

UEUren 40+1=41 Udako Ikastaroen amaiera Iruñean egingo da. Datorren astelehenetik aurrera Jaso Ikastolan hainbat gaien inguruan jorratuko diren ikastaroez gozatzeko aukera izango da; parte-hartzeko matrikula epea zabalik dago oraindik.

iruñeaUEUren udako eskaintzaren 41. edizio honetan hainbat ikastaro bildu ditugu dagoeneko. Baina berriak prest ditugu Iruñean, Jaso Ikastolan emateko. Uztailaren 1ean eman genion hasiera 2013ko Uda Ikastaroen eskaintzari Eibarko Markeskoa Jauregian, bien bitartean, Baionatik pasatu ginen eta oraingoan Nafarroako lurretara hurbildu nahi izan gara. Bost jakintza arlotan banatzen dira ikastaro guztiak: artea eta musika, giza zientziak, ingeniaritza eta teknologia, osasun zientziak, zientzia aplikatuak eta gizarte zientziak. Laburbilduz, ahalik eta eskaintza zabalena egitea da helburua, beti ere ahalik eta jende gehienarengana iristeko.

Besteak beste, ikastaroen eduki eta adituen kalitatearen maila ona mantentzea da xede garrantzitsuena, beraz, ez dugu inolako dudarik izan ikastaroetan jorratuko diren gaien inguruko adituei deitzerako orduan. UEUn euskara eta unibertsitatearen alde lan egiten dugu, eta horretarako, gaurkotasuneko eta interes orokorreko gaiak aurkeztu nahi izan dira. Orokorrean edozein motatako publikoari eskainiak dira ikastaroak baina arreta berezia jarri nahi izan diegu tekniko eta profesionalei.

Izena emateko azkenengo egunetan sartzen ari gara eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte egongo da matrikulatzeko aukera. UEUren web orriko udako ikastaroetan sartuz gero “matrikulazio araudia” atalean horri buruzko informazioa aurki dezakezu. Iruñeko ikastaroak ere besteak bezala EHUren kreditu sisteman onartuak daude. Gainontzeko unibertsitateetan, eskaeraren arabera egiten da baliokidetza. Horren haritik, Nafarroako Gobernuak homologatutako ikastaroak direla esan beharra dago eta UEUn ziurtagiri bat emango dugu %80ko asistentziarengatik. Horretaz gain, Berriozar eta Antsoain bezalako udalek dirulaguntzak eskaintzen dituzte, eta Nafarroatik kanpo bizi direnentzat hainbat diru laguntza eskaintzen dituzte udal askok eta Eusko Jaurlaritzak. Gogoratu diru laguntzak eskatzeko uztailaren 25erarte dagoela. Informazio guztia UEU.org en.

Nafarroako konkista

Ikastaroen zerrenda:

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude