Haur psikologia ikastaro homologatua Iruñean.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaro bat eskaintzen du apirilean UEUk, izen ematea irekita dago eta plazak mugatuak dira. Hona informazio guztia:

Ikastaroa: Haur psikologia: gaurko haurrak, etorkizuneko helduak.

  • Irakaslea: Ane Ablanedo, Bigarren Hezkuntzako irakaslea, Psikoterapian aditua.
  • Datak: 2013ko apirilak 16, 23, 30 eta maiatzak 7 (astearteak).
  • Ordutegia: 17:00-20:30
  • Iraupena: 20 ordu (14 aurrez aurrekoak eta 6 ordutako lan pertsonala)
  • Tokia: Iruñean, Euskokultur Mintegian (Baratzeetako zeharkalea 2)

Homologazioari esker, irakasleek meritu moduan aurkeztu ahal izango dute ikastaro honen ziurtagiria. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak zehaztutako irizpideak jarraituko dira:

  • Asistentzia: aurrez aurreko saioen %80 egin behar dira.
  • Lan pertsonala: lana aurkeztu eta irakaslearen balorazio positiboa kontutan hartuko da.
  • Ikastaroan bertan banatutako fitxa betetzea.

Izen ematea irekita dago, apirilaren 14a arte.

Izen ematea web gunetik: Haur psikologia ikastaroa.

Informazio gehiago:

Irati Iciar

948 36 25 63

nafarroa@ueu.org

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude