Matematikari Euskaldunen I. Topaketa. Komunikazioak bidaltzeko deialdia.

Denbora daramagu UEUko Matematika sailetik ekimenik antolatu gabe. Hau horrela izan arren, aldi berean, gero eta matematikari euskaldun gehiago gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Horregatik, Matematikari Euskaldunen I. Topaketa antolatzea pentsatu dugu, elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko eta gure arteko sarea antolatzeko.

Lehenengo topaketa denez ez dugu gai zehatz bat finkatu nahi izan, bakoitzak bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izan dezan. Etorkizunean topaketa monografikoei edota bestelako ekimenei bide eman diezaiokegu.

Jardunaldiak egun bakarrean egingo dira, uztailaren 18an, Eibarren, 2013ko Udako Ikastaroen barne. Hasteko, aurkezpen-hitzaldi bat izango da eta ondoren komunikazioak. Jardunaldiak amaitzeko, mahai-inguru eta eztabaida gunea izango du.

Topaketarako aurkezpenak bidaltzeko deialdia egiten dugu orain. Izen-emateko epea aurrerago zabalduko da, plangintza osoarekin batera

Aurkezpen bakoitza egiteko 10-15 minutu izango dira, eta beste bost minutu galdera-erantzunetarako.

Nola aurkeztu zure komunikazioa?

  • Izenburua.
  • Egileen izen-deiturak.
  • Harremanetarako posta elektronikoa.
  • Komunikazioaren laburpena (gehienez orrialde batekoa).

Nora bidali?
Eli Alberdi, UEUko Matematika sailburua: matematika@ueu.org

Epea?
Aurkezpenak bidaltzeko azken eguna: 2013ko apirilak 10.

Informazio gehiago:

Ainhoa Latatu

a.latatu@ueu.org

943 82 14 26

 

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude