Hondakinen inguruko hitzaldia, Iñaki Petxarromanen eskutik.

UEUn Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoaren barne Iñaki Petxarromanek berriki argitaratu duen “Su haietatik ke hauek” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia antolatu dugu.

«Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu diren guztiak gertatuta, azkenean hondakinak izango zirela herrialde honetako eztabaidagai nagusia?». Horrela hasten da Txalaparta argitaletxearen webguneko liburuaren aipamena.

Gaur egun Gipuzkoan hondakinen inguruan dagoen gatazkak erro sakonak ditu, eta horren gaineko gaineko begirada pribilegiatua izan du Iñaki Petxarromanek, kazetari gisa hasiera-hasieratik jarraitu baititu errauste plantak egiteko proiektuen gaineko gorabehera guztiak, lehen eskutik jasotako informazioarekin sarri.

  • Tokia: Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxean.
  • Data: 2013ko otsailaren 8an, ostirala.
  • Ordua: 18:00etan.
  • Hitzaldi irekia da, doanekoa eta ez da aurrez izena eman behar.

 

Informazio gehiago:

Ainhoa Latatu

943821426

a.latatu@ueu.org

 

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude