EHUko irakasle eta ikertzaileentzat ikastaroak.

Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzak, iaz egin zuen bezala, EHUko irakasle eta ikertzaile kontratatuei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu urtarrilerako, UEUren laguntzaz.
Ikastaro hauen helburu nagusia irakaskuntza eta ikerketa lanetan, ahoz zein idatziz, hizkuntza zuzentasunez erabili ahal izateko tresnak ematea da.

Ondorengoak dira ikastaroak:

Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak I
Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko beharrezkoak diren baliabideak, materialak zein ez materialak, lantzeko ikastaroa. Tokiak eta datak:

  • Arabako campusean: urtarrilak 14, 15, 16
  • Gipuzkoako campusean: urtarrilak 7, 8, 9
  • Ordutegia: 9:30-13:30 (4 orduko 3 aurrez aurreko saio)

Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak II
Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko beharrezkoak diren baliabideak, materialak zein ez materialen lanketan sakontzeko ikastaroa. Tokiak eta datak:

  • Bizkaiko campusean: urtarrilak 28, 29, 30
  • Gipuzkoako campusean: urtarrilak 22, 23, 24
  • Ordutegia: 9:30-13:30 (4 orduko 3 aurrez aurreko saio)

Hizkuntza Lanabesak Amaraunean
Interneten ditugun baliabideak ezagutu eta hauen erabilera egokia egiten ikasteko ikastaroa. 10 ordu aurrez aurre eta 5 ordu on line. Tokiak eta datak:

Bizkaiko campusean:

  • Aurrez aurreko saioak: urtarrilak 21 eta 24
  • Ikastaro amaiera: otsailak 1

Gipuzkoako campusean:

  • Aurrez aurreko saioak: urtarrilak 14 eta 17
  • Ikastaro amaiera: urtarrilak 25
  • Ordutegia: 8:30-13:30 (5 orduko 2 aurrez aurreko saio eta 5 ordu on-line)

Euskara akademikoa lantzeko mintza-praktika egitasmoa
Irakasleen euskarazko jardun akademikoko beharrizanak lantzeko mintzamen-saio praktikoak. Tokia eta datak :

  • Arabako campusean: urtarrilak 9, 23, otsailak 6, 20, martxoak 6, 20, apirilak 10, 24, maiatzak 8, 22 (asteazkenetan, aste birik behin)
  • Ordutegia: 15:00-17:00

Izen emateko epea: abenduaren 12ra arte.
Informazio gehiago: Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzan. Hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude